1991ko hemeroteka

Kultur integrazioa

Kultur integrazioaz hitz egiterakoan axola duena Euskadi da, Euskadi kultur proiektu bezala, historiaren une garrantzitsu batean: bere integrazioa Europan. Integrazioa, Euskadiko kultur politikaren egungo egoera aztertzeko ardatza da. Gure helburua kultur integrazioa euskal gizarte bakar batean lortzea izango da, eta Europan modu baliokidean lortu behar dugu, ez eskale moduan. Gainera, pluraltasunaren baloretik eta integraziotik egin behar dugu. Beraz, euskal erakundeek burutu beharreko politika bateratzailea izango da, Euskadiko biztanleak batu beharko ditu, bai espainerazko kulturatik etorriak. Gizarte elebidun eta kulturalki plurala lortu behar da, baina horrek euskararen erabilpenaren garapenaren aldeko konpromezua eskatzen du. Kultur integraziorako, ordea, ezinezkoa da euskararen errealitateari uko egitea.

(...) Beraz, gure berezitasunetik sortu behar dugun Europak desberdintasunetik, pluraltasunetik lortu behar du kultur integrazioa. Horretarako nahitaezkoa da gure ondare kulturalaren defentsa eta gure kultura sortzailearen sustapena. Gure gizarteak sortzen duen kultur egitasmorik ezin da hutsean geratu. Kultura ekonomiaren bultzatzailea izateko gure eskaintzak garaietara eta egungo beharretara egokitu behar du. Horretarako, gure herriari beharrezkoa duen kultur azpiegitura ematea eta historiak ezarri dituen zapalkuntzek eta inposaketek eragindako hutsunea betetzea.

Joseba Arregi, Deia, 91-X-9

Gure Mendea