1981eko hemeroteka

Bakea eta euskara

Komunitate hautsi, desintegratuetan sortzen den teinkaz eta biolentziaz, ikerketa asko egin da (antropologia soziala). Ipar Ameriketako hiri haundi guztietan badira minoria etniko gaizki edo batere integratu gabekoak (belizak txikanoak, etab.). Afrikako Estatuak ezaguna da ez direla etnikoki homogeneoak: sortzen ari diren zentro industrial haundietan, talde etniko eta linguistikoki arras diferenteak bizi ohi dira nahastuta. (Joanesburgoko Soweton ere halaxe da, eta zurien kontrako biolentziaz gainera, ikaragarrizko biolentzia dago grupo etniko diferenteon artean).

Euskal Herria, industrialpena aurretik zegoen desintegrazio prozeso batetan sartuta (edo, agian hobeki, integrazio osora iritsi gabe zegoen oraino): gogora Bilbo eta Bizkaia nekazaria, Baiona eta Laburdi, etengabeko borroketan. Karlistadetan lau hiruburuak liberalak izango ziren, probintziak karlista. Industrialpenak desintegrazioa azkartu egin du: inmigrazioa, baserritarren kaleratzea, etab. Geroko desarroilo sozialak eta politikoak, faxismoak bereberki, aisa burutu dute Euskal herriaren desintegrazio totala.

Hemen Soweton bezalaxe gaude: denok bat zapaltzaile arrazistaren aurka, baina, desintegrazioak banatuta, geure artean zapaltzailearen kontra baino apenas biolentzia gutxiagoz. Ez gara komunitate integratu bat.

M. Escuderoren liburu famatu hartan "Euskadi, dos comunidades") jasotzen zen pasarte bat aldatuko dut: Etnicidad... es en esencia una forma de interacción entre grupos culturales que se mueven dentro de un mismo contexto social. Abner Cohen en su "Two dimensional Man" ha definido un grupo etnico como una colecividad de personas que tienen en común algunos patrones o modelos de comportamiento normativo, o una cultura, y que forman parte de una población más grande, interactuando dentro de un marco de un sistema social común, por ejemplo un Estado. El término etnicidad hace relación al grado de conformidad con esas normas colectivas (que no necesariamente han sido extraidas del contexto de una cultura tradicional) en el curso de la interacción social.

El fenómeno de la etnicidad es dramáticamente visible en las ciudades. Es una verdad que se cumple tanto en Bilbao como en Niamy (Niger) o en Nueva York. Es en las ciudades donde existe una mayor división de trabajo y donde es más intensa la lucha por el empleo, el sueldo, la vivienda, la educación o el triunfo politico. En esta situación urbana, la etnicidad cubre la función de una estrategia para la consolidación y movilización de un grupo étnico con el fin de excluir a grupos similares y así obtener unas ventajas.

Sin embargo, no todos los grupos culturales que llegan a estar urbanizados se convierten en grupos étnicos. La estrategia opuesta a la etnicidad es la asimilación. Podemos citar los casos de los alemanes en USA, los Luo en Kenia, los indios en Pakistán, los Comorenses también en Kenia, por citar unos pocos de los numerosos grupos que podrían haberse desarrollado como grupos étnicos pero no lo hicieron.

Las razones de la utilización de una estrategia u otra hay que buscarlas en el contexto económico y politico en que esos grupos viven» (M. Heiberg).

Euskadin, euskaraz jakitea desintegratzaile da, ez jakitea ere desintegratzaile da: dakitenen ghettoa, ez dakitenen ghettoa.

Bistan dago hizkuntzarena ez dela desintegrazio faktore bakarra. Horregatixe ere, euskararen arazoak (birreuskalduntzearena esate baterako) ez dagoela isolatuki planteatzerik, textuinguru zabalagoan baizik, projektu global baten barruan.

Bakea nahi dezanak, nolanahi ere, ez dauka axal-axaleko biolentzi-kausa psikologiko eta sentimentalen mailan geratzerik. Biolentzia sortarazten duten egitura sozialak aztertu beharko ditu. Eta aldatu.

Ez nuke bukatu nahi, euskararen ikusgunetik behintzat, bi ez, baino gutxienez hiru badirela, esan gabe, hemengo komunitateak (Hegoan bakarrik): euskaldunak, bertoko euskara gabekoak, etorkinak (etorkin guztiak zergatik beti talde, are "komunitate" bat eta bakar bezala aipatzen diren, inoiz oso garbi ikusi ez badut ere). Bakea nahi dezanak, lehenengo guztion integrazioa bila dezala. Komunitate nahasketa batetatik inoiz ez bait da bakea sortu. Eta Euskadi birreuskaldundu nahi duenak ere, esate baterako, ezin pentsa dezake, "restaurazio" kultural soil batetan ari denik. Naziogintza batetan ari da. Eta atera ditzala kontuak.

Joxe Azurmendi, Argia, 1981-IV-12

Gure Mendea