1978ko hemeroteka

Itsas-hegia funditzen ari

Entzun bada batasun batzuek dabiltzaten eraisia oihu eta zalapartak: itsas-hegia funditzen ari daukutela, itsuski funditzen, eta jendea behar dela norabait mugitu gauzak ez diten joan gero eta makurrago... Bai, batasun horiek nahi dituzte bezterrak harrotu, berek diotenaz «Itsas-hegia salbatzeagatik...» Gauza bat segurra, batasun horiek kausituko dutela traba frango. Jadanik, batzuk hor gaindi arras hegietan hartuak dituzte. Horien kudeatzaileak saltsero battu direla, buru ero ergel batzu, bazter nahasle hutsak, hots, deus onik ez! Landesetan konparazione, edo berdin gure Ipar Euskal Herrian, badala segurki tokia frango itsas-hegien, eta abantailik baizik ez duela ekarriko zenbait mila udatiar gehiagoren biltzeko hor egiten badira etxeak... Udatiarrek utziko daukutela gero diru asko, eta ez dela hori batere mentura txarra...

HERRIA, 1425. zka.

Gure Mendea