1978ko hemeroteka

Nafarroa Euskadi da

«Parisetik bezala Madriletik ere, urrungo zakur manatari goseak, saingaka ari zaizkigu euskal txitxia beretu nahiz. Beti bezala, Naparroako beren jauntto batzu esku-azpiz pausatuz, nahi izan dute eta nahi lukete Naparroa Euskaditik berexi. Bainan euskaldun den guzia kontra altxatu zaiote, orroaz oihuzkatuz: NAPARROA, EUSKADI DA!!

Alabainan, euskal odola bere zainetan duenak sentitzen du barne-barnetik, Naparroa dela gure gorputzaren oinarria.

Madrilek, ikusi duelarik manifestapen alimale batzu preparatzen ari zirela Euskal Herria guzian, Naparroa guganik ez berexteko, beldurrak jorik, gibel egin du...»

Enbata, 489zka.

Gure Mendea