1978ko
hemeroteka
Beste Anaitasuna bat
«Mirakuloski bizi behar. Hona datorkizue berriro beste Anaitasuna bat. Langile batzuen fruitu helduegia agian. Miraria, beti bezala, atzerapenez, baina azkenez egin da. Mirari hau zoritxarrez ez du metafisikak egiten, gure langileon soldatetik ateratako mirari sinple eta arrunta da Anaitasuna hau (...) Errudunak euskal demokrazia baten mitoetan sinestarazi egiten dutenak dira. Euskaldunen demokrazia historikoan sinesten duten jende sonatu horiek, Eusko Kontseilu Nagusiaren garaian, "Bai euskarari" kanpainaren garraisiaren mina gure belarrietan oraindik oihartzuna delarik, euskal prentsaren zati garrantzitsu bat hondora doala konturatu beharko lirateke. Euskal demokraziarik balego, euskarak duen egoera honetan, inongo aldizkaririk desagertuko litzateke».
Anaitasuna, 367-368 zka.