1975eko hemeroteka

Iturriren omenez

Muxika Ariatzan,
bertsolai arbola,
ikusi gendun oso
galtzera doala.
Baina konzientziak
ezin utzi ola
eta jarri genduan
bertsolai eskola.

Pedro "Iturri" gendun
eskola orretan.
Oso xelebrea zan
bere esakeretan.
Geroztik ainbat bertso
Bizkaiko errietan
abestuko zituan
ogei urte onetan.

Gorputzez txiki baiña
izakeraz aundi.
Nora nai elduko zan
nundi edo andi.
Naiz ta eragozpenak
izan edonundi,
atzerantzik ez egon
gure Pedrogandi.

Erria ta Euskera,
euskaldun oiturak,
oiek zituan bere
betiko ardurak.
Etzituan galduko
orretan aukerak.
Oiek ziran beretzat
Errian onurak.

Plaza askotan ginan
biok elkarregaz,
ainbeste bertsozale
sarri poztuagaz.
Erria triste dago
bere ezbearragaz.
Asko dira oroitzen
Pedro "Iturrigaz".

Doan ere sarritan
gendun abestuko.
"Iturri" beti gertu,
borondate oneko.
Aitzakirik etzuan
sekulan jarriko,
naiz ta dirua bear
bizi izateko.

Nun nai agertzen zala,
alai, bertsolari,
poz atsegina emonaz
bertsozaleari.
Berriz asiko al da
gure txori ori.
Auxe opa diagu
Pedro ITURRIRI.

BALENDIN ENBEITA, Zeruko Argia, 1975-II-9

 

Gure Mendea