
NEMESIO ETXANIZ: «Ni ez nago batuaren aurka»
Zure ustez, "Euskeranto" gerta daiteke euskera "batua". "Euskeranto", iruditzen al zaizu Mitxelenaren euskera batua?
Ni ez nago batuaren aurka. Ni euskeraz mintzatzen dan erri ori zapuztuko ote dugun beldur naiz. Eskoletan euskera geiago ikasi gabe, irratietan euskera geiago entzun gabe eta euskeraz irakurtzeko oitura geiago gabe, ez ote duan batuak dakazkian eragozpen oiek gaillentzeko indarrik izango pentsatzen dut. Gaurko egoeran, euskera tajuz eta kontuz batu bear dala uste dut. Baiña beldur naiz setakeriak ez ote gaituan geiegi itsutuko. Egokia deritzat Mitxelenaren bideari. Azken aldi ontan etxeko zoritzarrak aldendua naukate euskal idazleengandik. Ez dut Mitxelenarena ere aztertzeko astirik eta gogorik izan. Baiña Mitxelenak idazlan jatorrak baditu eta doai eta jakintza ugari bada bere bideetan. Alaz guztiz ere, Arantzazuko Batzarretan, zenbait gazteren aidera jokatu zuala uste dut eta irrist egin. Geroztik askok, beren jokabide arlotea estaltzeko erabiltzen dutela uste dut. Baiña Mitxelenak jator idazten du. Zenbaiten euskera batua, nik ez dut garbi ikusten.
Zeruko Argia, 1972-VII-23