1970eko
hemeroteka

Euskalerrian, euskera debekatua! Esanak ederrak eta egiñak pobreak
Pluralismo garaian bizi garala guztiok dakigu. Gizarte, kultura, izkuntza ta erlijio arazoetan pluralismo dalako ori, iñoIzkorik nabarmenena da. Atzerrikoek diñoena ta agintzen dabena aipatzen ibilli gabe, naikoa dogu gaurkoz emengo gizonak diñoena jakitea: Gotzaiak, "Gaur" informeak... Pluralismo orren izenen eta mesedez gure eskoletan bilinguismo jartzea komeni litzakeela argiro dirauskue. Ba zirudian euskaldunok arnasa artzen asiak giñala apur bat bederen. Emendik aurrera gure etxean nai eta bear dogun neurrian biziko giñake. Euskeraren etorkizuna ere argituxeago omen egoan. Pedagogia, erlijio, gizarte-zuzentza, gizabidea eta gizatasuna maite ditugunok illun jarri gara Amorotoko barri jakiñaz. Bertotik esatera noa: Amorotoko maixua —erdalduna, jakiña— errira etorri, erritarren izerditik jaten eta erritarren irakasgarri billakatzen datorrenak, geure ta mundutar ororen eskubideak zelangura zapaltzen diardu. Umeak, ikastola-barruan edo jolas-aldian edo jan-tokian euskaraz egin ezkero bosteun bider «NO SE HABLA EN VASCO» idazteko agintzen dautsue zigortzat. Or duzue, fotokopia orretan, Amorotoko aur gizajo batek egiñeko obenaren zigor zati bat.
Tamalgarria litzake onelako egoera luzarora. Horacio Santiago Romero, Zamorako semea: Egizu aproba zure burua piska bat aztertzen eta ia, urrengorako, pedagogi ta esker onaren legeak kontuan artu ta zuk, umeak euskaraz diarduela entzutean, zeure buruari zigorren bat ipintzen deutsozun.
Juan Anjel Etxeberria, Zeruko Argia, 1970-V-24