1969ko hemeroteka

Gizonaren lehenengo pausoak ilargian

llak 22 zituela, bai telebisioz bai aldizkariz gizon guzien belarrietara iritxi zen berria. Gizonak ilargia iritxi du.

Berri garrantzitsua benetan, beste berri guzien ixiltasuna irabazi duena. Igande gauean milaka pertsonek ikusiko genituen Amstrong eta Aldrinen ilargi paseoa. Astelenean ere notizi guzien gainetik, beste notizi garrantzitsuenak baztertuaz. Hixtoria zear, gizonak pauso bat aurrera egin du.

Pauso hunek zer ekarriko digunari buruz, ba dira kezkak ordea. Ez da harritzekoa. Alegia, N.A.S.A.-ren ofizinetatik botatako oiuak esan duteneri kaso eginik, behin eta berriz aditutekoak esan diguna: ez da bi pertsonaren konkista, ez da ere nazio baten aurrerapeneri esker bakarrik, iritxitakoa, mundu guzieri esker baizik. Eta berriz ere: llargia irixtean, ilargia meta bezala hartuaz humanitate guziaren izpiritu batasuna lortzeko, pauso bat botatzen dugu. Hala zion astronautak ilargiko arroketan utzitako iskrizioak: "Pakean, humanitate guztiaren izenean...", eta aldamenean Apolo Xl.aren nazioko ikurrina geldik. Hemen lurrean gizonen ezberdintatasuna ta sakabanatzea, errazismoa barnean eta inperialismo gerletan, kanpoan, dabilen estaduak izenpetutako azaina batek, omen dakar humanitate guztiaren izpiritu batasuna. Hemen sakabanatutakoa, han omen da batuko. Hontaz lurrean gertatzen ari dena ez da ilargian gertatuko. Kontradikzioeri, bat gehiago batu behar.

Zer gertatuko da, orain, ilargiarekin? Zer ondoren datorkio sozietateari, pauso historiko hau eman dela ta? Munduko herri ta gizonek trankil egon gaitezke, hortarako, bi haundiak E.S.S.B ek eta E.E.U.U.-ek izenpetutako legeak dauzkagu. Hauek diotenez ilargia ez da izanen ez batena ez besterena, eta ilargia ez da militarki erabiliko.

Jakinez, G. Andersen-ek bere "Le pentagone pourra-t-il utiliser la Lune comme base strategique?" artikuluan argi azaltzen digun bezala, ilargia ez dela militar estrategirako aprobetxagarri, lege hau ez da harritzekoa. Izan ere bai distantziak, bai bata bestearen kontrola eta operazioen zailtasun eta prezioak (hemen behar dena osotua izanik, gainera) egiten dute, ilargian militar base estratejiko bat egin nahi izatea, militar medioetan, astakeri bezala hartua izatea.

Hortaz, beste puntua izanen da garranizitsuen. Nora eramanen dira aurrera inbestigazio ta zientzia lanak? Hauek lortuko dituzten irabaziak nola erabiliko dira? Kezketan gaude, ez diren, trankil uzten gaitun lege honen babesean, nazio arteko desberdintasunek haunditzen joateko eran erabiliko, bi handiek lortutako irabaziak. Hau hala ba da gizonaren ilargiko lehenengo pausoekin batera ez al dira oinarrituko, hixtoria berri onen kontradikzioek?

JOXE MIGEL ZUMALABE, Zeruko Argia, 1969-VIII-10

Gure Mendea