1967ko hemeroteka

Yoloak

Yoloak taldea osatzen zuten kideak: Jose Eduardo Mendizabal (bateria), Joxe Maria Basarte (ahotsa eta gitarra erritmikoa), Joxe Manuel Bergara (gitarra elektrikoa) eta Karlos Turrientes (baxua). Ordiziarrak.

Nola sortu uan "Yoloak" taldea eta noiztik daukazute profesional-karneta poltxikuan?

Iru bat urte izango dituk... Yoloa palmera mota bat da. Bergara ta biok txistulariak ginala, sasofoia ta bateria asi gindukan jotzen, gero, Karlos... eta alaxe asi uan gure talde au, Profesional-karneta 64garrengo urrillako amaseian gureganatu genian; konjuntua sortu eta andik iru illabetera. Ez uan examina erreza izan, alajana! Dana dala burutu genian gure ametsa...

Zein dezute irakasle, eta batez beste zenbat ordu sartzen dituzute eguneroko ensaiotan?

Bergara'n aita degu laguntzalle. Biak, aitasemeak, Villafranca'ko bandan jotzen ditek txistua. Ta ensaiatu, egunean ordu pare bat egiten diagu.

Eta, zer dala-ta sartu zinaten Ez dok 13'an?

Orain sei illabete Joxe Antonio Arza eta Julian Lekuona etorri zitzaizkigunean atsegin zitzaigun ontan parte artzea: Luis Bandres abokariak ere bultzatu ginduan ortara. Eta ala, lenengo jardunaldia Bilbo'n izan genian, ta arrezkero jaialdi guztietan ibilliak gaittuk, ta egia esan oso pozik gabiltzak.

Titulu batzuek ?

"Negarrez aldarean" (Presley), "Zenbat maite zaitudan" (Modugno), "Beltz-Beltza" (Bravos'ek zabaldua), "Ez nazazu utzi" (Xabier Lete) "Inork ez nazake epaitu" eta beste.

Zein da zuentzat konjunturik begikoena?

Jose Eduardo'k bizkarra jasotzen duala, Bergara'k bere iritzia ematen du: «Rolling-Stones ipiñi ezazu!».

Bukatzeko, esaidazue zein dan zuen ametsa talde bezela.

Osatu al dan geiena, gorengo maillara iritxi, eta orrela gure Erria ta bere izkuntza munduan zear agertu erazi. Au txistuaren bitartez egin diteke, bainan gitarra elektrikaz ere bai. Auxe litzake, ba, gure egitekoa.

JUAN ANTONIO LETAMENDIA, Zeruko Argia, 1967ko lorailak 7

Gure Mendea