1967ko hemeroteka

 

Naparroa ta euskera

«Uste oker bat oso zabaldua dago gure artean: onoko euskera ta aurrerapena alkarren etsai balira bezala. Euskerak —bai bakoitzarentzat eta bai gure erriarentzat— erderaren anai izan bear du gure artean.

Bi izkuntzen alde izango gera beti. Euskera jakitea ezta beiñere atzerapen izan bear, gure ezierarako. Gure gizonak bere baitan ikas dezakete beren bizibidea, euskera zokoratzeke.

Euskerak bereala bear duana guzion estimazioa da. Izen ona, dagokion bezela.

Gizon ikasiak euskeraz itzegiten asten diranean, gure izkera bereala piztuko da. Irakaskintza Nagusian erdikoa eta bekoan sartzen degunean, euskerarena irabazita daukagu (...)

Oso nastua dabil, euskera ezpaibide ta politika-setaz joa dagoela uste duana.

Euskara alde elkartzeko erazakiak gauden naparrok, gure izkera oni zorri guztiak kendu behar dizkiogu. Ta au arrazoi garbi bateagatik: euskera napar guzien altxorra dalako, napar euskeldunena ta napar erdeldunena. Beraz, baita espainiar guztiena ere. (...)

Baiña orain da ordua, luza-eziña. Agintarien aldetik sortu bear degu lan-egitarau benetako ta ongi antolatutako bat, naparron izkuntza eriotzetik salbatzeko. Ta egiteko ori, laguntza iraunkor eta dirulaguntza erabakiz sendotutakoa sortu bearko da. Au da garbi ikusten degun eginbearra.

MIGEL XABIER URMENETA, Foru diputatua

Zeruko Argia, 1967-XII- 24

Gure Mendea