1964ko
hemeroteka
Soldadutza
Hamaika asteasuar dijoazti aurten soldaduskara. Zotza edo sorteoa, beti bezala egin zen. Hain zuzen ere, hamaiken artetik, zazpi Afrikara dioaz eta bat itsasora. Beste biak Penintsula barnera. Halere... eztul txarra egin digu suerteak!
Txit urrutira zoazte, gazte
Kintan aurten zeratenak;
Bere sabela zabaltzeizue
Afrika ta itsas barrenak.
Ezin bat, nere lagunak,
suertia ona denak.
Ez aztu seme zeradetela,
Euskalerriarenak!
Etxeberriko Gillermo, Zeruko Argia, 1964