1964ko hemeroteka

Euskara Batuari buruz, garbizaleak-mordoilokeria

Euskal literatura bizi da

Gure egunetan euskaldunok gure izkuntza lantzen asiak gera inoiz baino geiago. orrez gainera burruka bizian ari gera euskaltzaleok, bakoitzak bere bidez jarraitu nairik eta besteren bideak baztertzeko amorruz. Auek garbizale purrukatuak, aiek mordoilozaleak eta beste batzuek erdizaleak. Azkenengo auetan ere badira koxkak; bakoitzak alegia, berea dela uste du erdibide jatorra.

Aurreko Zeruko Argia-n norbaitek eman du Arestitar Gabrielen "Harri eta Herri"-ri buruz iritzia: «Aresti mordoilozaleetakoa dugu. itzetan ez du lotsarik, edozer erderatiko itzak idazteko. (...)Arestiren idazketa: euskara arlotean tarteka oso gauza jakingarriak eta biziak esaten dizkigu. Lan andia egin du euskara ikasten eta artaz jabetu den giñoan jabetzen. Baina oraindik igarri zaio euskaldun berri dena. Esaera ta donairua sarri erdalduna du, naiz eta euskaraz aritu. Eta zer esango dugu aren Harri eta Herri-ri begira? nirekiko bi gauza esan ditezke aren idazkeraz. Leenbizi, idazkera orrek ezin bizi luzerik izango. Erderaz ere, onen antzera ari dira Gabriel Zelaia eta Blas Otero eta abar. Guztiok berri izan nai dugu. Gogo onek era berrietara bultzatzen gaitu, baina idazkera orrek luzera aspertu egiten du. Urte asko luzatu gabe, nik uste, era berri orrek jendeari ok eragingo dio.

Bigarren eragina, idazkera orrek euskal sailera ekarriko duana, auxe da: sozialistak eta komunistak kristauoi gizarte-arazoan langileekiko zuzentasuna sortu diguten bezala, Aresti eta onen lagunen euskarak, beste euskaltzaleoi erderarekiko itzak botatzeko geiegizko lotsa kendu digu».

Geroko euskara ez da izango Arestirena, ez ere beste gaurko inorena. Guztion aleginez eta eraginez beste tarteko euskara bat piztuko dugu, lanean jarraitzen badugu. Zure euskara nagusi gelditzea nai al duzu? Asi zaitez besteak baino euskal lan geiago egiten eta zure eraginak indar geiago izango du.

Euskal antzerkiak, euskal nobelak, euskal olerkiak langile asko bear ditu. Euskal guardia luzaro egon da erreten-zuloan sartuta. Guztion aaleginez atera bear dugu bide erdira.

Zeruko Argia, 1964-VII-26

Gure Mendea