1964ko
hemeroteka
Kennedy zanari
Manuel Matxainek
jarriak
Besteari barkatzen
diogun moduan,
barkatuko digute
gure azken orduan;
gizon guziyak artu
egi au goguan,
bestela pakerikan
ez dago munduan.Ezin sinistaturik
nago oraindikan
gertatu denarekin
Ipar Amerikan;
berri negargarriyak
gaur dagoz andikan,
Dallas deitzen dioten
erri batetikan.Arrazoyen gañetik
badabilz indarrak
maiz izango ditugu
guk notizi txarrak;
garaya juanda ez dugu
baliyo negarrak,
aurretik lotu bear
askon atzaparrak.Beltzari eman arren
boitz gogorren sona,
zuriyak ez du eman
ikasbide ona;
batere kulpik gabe
ill dute gizona,
erriya zaindutzeko
jarriya zegona.Kennedy izan arren
aintari prestua,
ark ere ezin egiñ
danaren gustua;
anai beltzai luzatzen
ziyolako eskua,
galdu degu betiko
gizon on askua.Zeñek ez dakit baiñan
nola edo ala
lepotik zuzen asko
sartu dio bala;
batzuk esaten dute
Oswald ura zala,
geyentzuenak berriz
besteren bat dala.Tiroak adituta
mugitzen asi zan,
bañan ezertarako
denborik ez izan;
biotz gebekon batzuk
nai zuten gisan,
andrearen ondora
erorita ill zan.Gelditu gabetandik
kotxe ura bera,
azkar eraman zuten
ospital batera;
gogor sayatu arren
berari eustera,
ilda sartu zan da ezin
bizirik atera.
Kriston esanetatik
gaur urruti xamar
gutxiyenez gabiltza
ogeitatik amar;
gizonak ez dulako
maitatutzen alkar,
Jacqueline or dago
negar eta negar.Agur egiten diyo
berai belauniko:
"Juan zera ta etzera
geyago etorriko;
ez ote naiz ni ere
penarekin ilko,
zurekin egon nediñ
zeruan betiko".Bukatuak dirade
Kennedy-n ametsak,
pakean ikusteko
zurik eta beltzak;
munduko agintariyak,
entzun nere itzak:
bere odola alperrik
ez deilla izan beintzat.Ondo bukatutzeko
asitako lana,
au da Manuel Machaiñek
eskatzen duena:
danok errezatzeko
Aita-gure bana,
zeruan gerta dediñ
John Kennedy zana.