1964ko
hemeroteka
"Euskera atsegin zaigu"
Irakurle inoiz oldoztu al dezu ontaz? Alegia, zerbait erosi bearrean zaudela eta dendaren batean sartzerakoan... "euskaraz dakitenak ote dira?" Dendan sartzen zera ta... Inori minik ez ematearren edo alako lotsa baten bildurrez ... erderaz eskatzen dituzu bear dituzun gauzak. Sartzen geran dendetan norbaitek euskaraz dakiela jakingo bagenu a zeinen pozik mintzatuko ginaken gure izkuntza zarrean.
Askotan aurkitu garen egoera ori dala eta asmo bat eduki det. Au da: dendetan, eta batez ere uri andietakoetan, norbaitek euskaraz dakiela nolazpait ere adieraziko baliguteke gure izkuntzarentzat mesede andia izango litzatekela. Eta orretarako naikoa izango luteke denda sarreretan edo erakusleiotan "Euskaraz badakigu" "Euskara mintzatzen da" eta orrelako beste esaeraren bat agirian jartzia.
au irakurtzean norbaitek esan lezake irrikeri bat dala Euskalerrian bizi ta euskaraz badakigula adieraztea. Ori egitia ridikuloa dala iruditu lezayeke batzuei. Bat-batean begiratu ta jakina, ala dirudi. Baina oroitu gaitezen gaitz bat izan eta bera uxatu nai badugu gaitza zein dugun aitortzea bezain sendakai oberik ez dugula. Eta gainera, orrelako asmoak zabaltzeko umore pixka bat ere bear-bearrezkoa zaigula.
(...) Beraz, Euskal erriko dendetan era onetako iragarkiak ugari ikusiko bagenitu berealaxe oartuko ginateke gure izkuntzaren aldeko mesedeaz. Euskaraz mintzatzeko aukera geixeago izango genduke. Dendariak aguro aski igarriko lukete erosleak uste baino geiago ugaritzen air zaizkiela. Saltzaile euskaldunen bat astirik galdu gabe inguratuko luketenak ere izango liratekeela... eta abar!"
"Euskaraz badakigu", "Euskaraz mintzatzen gara" edo gisa ortako iragarkiren bat jarri bear banu "euskara atsegin zaigu" bereixiko nuke, esaera orrek sikoloji-indar gaiago duela bai deritzait.
"Euskara atsegin zaigu" iragarki orrek ez lioke inori minik eman bear. Eta gure izkuntzari nolako mesedeak? Arrigarrizkoak, ziur-ziur.
Oñatibia'tar Yon, Zeruko Argia, 1964-V-24