1963ko
hemeroteka
Zeñek galduko du?
Zinea ez da ikusi behar, gehiagoko gabe. Geroztik, elizako ateetan, mailla ta neurrietan bereixirik agertzen dituzte, baiña hori ontasunari edo zillegi-legeari buruz soilik da. Pekatu-bide ote dan eta gauza ez-egokiak ote dituen agertuko duten pelikulak.
Ez da nahikoa; ikusi baino lehen jakin behar omen da filme hori nolakoa den, ederrez, jakituriaz, zintzotasunaz, "Zine forum" sortu da. Horrek galduko ote du zinea?
Beste asmo bat izan du gure goiko galde horrek. Oraintsuago sortu duten asmakaria aipatu nahi izan dugu: TV delakoa, "urrunagerra". Urrun gertatzen dena entzun bakarrik ez, erradioak ematen zigun bezala; entzun eta ikusi, biak batean.
Horixe omen da zinearen etsaia, televisio berri hori. Urrutiko berriak horrela ziren hasiberritan, eta ez genekien horrela zen ala ez. Orain, ordea, hemen berton dugu, Euskal Herrian, tresna horren bitartez ikusi ahal izatea, eta euskaldun askok dakite nolakoa den, egunero horretan ari direlako.
Ez du noski, urrunagerrak zinea galduko, gaur dauden neurrian irauten baldin badute. Zineak badu bere baitan, TV delakoak ez duena. Urrunagerra egunkaria bezala da; irakurri ordez ikusi eta entzun egiten dela, gehienbat. Halere, ariñeketako gauza da, berriketa usaina du; eta eder ukiturik, doi-doi, zineak hortaz hainbat edertasun duelarik. Horregatik, ez du zinea urrunagerrak galduko. Ez, zati batean.
E. ERKIAGA, Zeruko Argia, 1963-III-10