1963ko hemeroteka

Zeruko Argia-ren diseinu berriari buruz

Zeruko Argiak sekulako pausoa jo du, periodismora jo du, alkarrizketa bizkorrera. Eta hori ikusten dut nik euskararentzat gauzarik beharrezkoena.

Berritu bai. Gaurkoa gogoa eta pentsakera eman tankera modernoetan. Nire iritziz euskaldun jarraitzeko ez da beharrezkoa txapela edo ezpartzinak ibiltzea, euskara ahoan eta gaurko modaz ibiltzea baino... Euskara politikan, ekonomian, literaturan eta ez goldeaz edo laiaketaz jardun behar denean bakarrik...

Hau dela eta, damaiot nik zorionagurrik beroena eta galantena astekari berriari. Bestaldetik, "Zeruko Argiak" hartu duen euskarak aipamen bereizi bat merezi du. Guk behar dugu euskara dabilkielako. Arina, bizi-bizia, xamurra, bizkorra. Ez hainbeste hitz zatar -konpreni ezinez- betetako euskara zakar eta artifiziala.

Zorion agur honi hau erantsi behar diot. Carducci italiar olerkariak hau esan ohi zuen "Rinnovarsi o morire" (berritu ala hil". Orixe bera euskararentzat ere. Euskara heriotzera joango da bai, heriotzera, Zeruko Argiak hartu dituen bide asko hartzen ez baditugu. (...) Denok, bilboko euskaldun milioilariak eta Bedaioko itzaiak, Iruñeko letradunak eta injineruak, eta Getxoko langileak. Euskal Herriko intelektual eta jende xeheak. Denok bat batean berritzera, berandutu baino lehen, euskararen arnasa ahitu baino lehen.

Eta euskara gorbataz jantzi, eta behar bada ere erdal sombreroa ipiñi, hau da zerbait Europako edo erdal gogo-kutsua hartu ernetzeko gure "txorakeri arloteak utzirik". Euskaraz jardun, euskaraz hitz egin ekonomiaz, euskaraz pentsatu, euskaraz egin zine-kritika, gaurko kultura zabala euskaraz jorratu. Baserriak bakarrik ez du salbatuko gaurko egunean euskara... Bera babesa izango da, baina ez bultzada.

Luis Muxika, Zeruko Argia, 1963-IV-12

Gure Mendea