1963ko
hemeroteka
Euskararen beherakada
Euskararen beherakada hau gauza askoren errua da. Baina bat ta ez gitxien ogirik irabazteko balio eztuelako da. Euskararen beharrik inork eztau izaten. Jaendik edo Galizitik etorritakoa bere herrian balebil bezain erraz konpontzen da jendearekin.
Euskara beharreko ipiniko bagendu gure hizkuntza hau ikasten ahaleginduko lirateke. Hizkuntzak jakitea ogibide ona dela eta gazte asko prantzes, ingeles eta eztakit nik beste zenbat hizkuntza ikasten dihardute. Baina zertarako ikasi ezertarako balio eztaben hizkuntza?
Ba euskarari balioa emotea gure eskuetan dago. Gugaz bizimodua daukanari euskara eskatu gure berbeta hau daiala exijidu. Nik langile baten beharra baneuka era honetan iragarria izparringian jarriko neuke: mekaniku bat bihar dot hola edo hala lanian dakiana eta euskara be badakiena.
Behar bada lehenguan zorotzat hartuko nidueke baina era honetariko iragarpen asko jarriko balira beste ollar batek abestuko leuskuke.
Halako gertaera pozgarri bat jakin dot eta bere berri jakin eragin nahi dauset aldizkari honen irakurleei:
Oraindik oraintsu langile edo enpleadu bi behar zituela dei egin dau Donostiko banko batek. Bere deira hainbat lagun joan ziren. Beste lan batzun harian euskaraz idazteko eskatu eutsen. Da hain zuzen be bi ziran bakarrik euskaraz idazten zekienak eta eurak izan ziren barrurako.
Hara hemen euskara aldeko biderik onena. Hitzaldi eta idazki guztiak baino indartsuago.
Kamiñazpi, 1963-VII-23