1963ko hemeroteka

1963ko abuztuan Philip Erro eta John Mendiburu Ipar Amerikatik Euskal Herrira heldu ziren urtero bezala artzain euskaldunak kontratatu eta Amerikara eramateko asmoz. Errok esan zuenez, 2.481 artzain euskaldun zeuden urte hartan Californian.

Artzain euskaldunak Amerikara

Bi jaun ospetsu, abizenez euskaldunak nahiz Amerikan jaioak izan, gure errira etorri omen dira 200 artzai euskaldun bildu eta Ipar Ameriketara bidaltzeko asmoz. Ba al dakite jaun auek gure erriaren berririk? Sumatzen al dute zer den Euskalerritik berreun euskaldun eramatea (200 orain zenbat eta zenbat leen! 2.481 artzai euskaldun bizi omen dira Californian bakarrik). Esan al zaie jaun auei gure artean ari diren lana -euskaldunak erostea alegia- gaixo bati odola kentzea bezalatsu dela?

Ez omen dago Ğeuskalduna bezalakorik Sartaldeko bakardadean irauteko. Milaka kilometro kuadratutan ezpaita inor biziğ Hau ere entzun beharra! Ongi iruditzen al zaizute? Ixilik egongo al gera honelako beltzak jakinda?

Aberastuko omen dira ta...

Ta diruagatik gure mutilak galduko ote ditugu orrelako inpernuan? Ez gazteok, ez 15.000 pezeta ezta 150.000 askoz gehiago balio du zuen gaztetasunak. Ementxe, Euskalerriak bear du zuen sasoia: lan egin, zuen burua jakintzaz jantzi, ezkondu, familia euskalduna hazi... Dirua baino gehiago balio duten hainbeste gauza eder daude etxeetan...

Ipar Ameriketatik etorri zaizkigun bi jaun auei, biotz biotzez esaten diegu: dijoaztela ordu onean etorri diren bidetik eta bildu ditzatela berekin dakartzaten "dolarrak" -oraingoz sasi jainkoari- Gure artean minbizia bezala zabaltzen ari zaigun diru gosea, ez dezatela irazeki. Eta euskaraz pentsatu dezatela euskaldunok pakea behar dugula -ez nahaspilarik- gure herritasuna nekez baina itxaropenez eusteko.

Ireber, Zeruko Argia, 1963-IX-8

 

Gure Mendea