1956ko
hemeroteka
Euskaldun Gurasuei
Gaur, euskaldun gurasuei natorkixue: Ainbat aldetan entzuten dogu negargarri au: «Baiyuaku gure izkuntza zarra, baiyuaku euskera».
Bai, baiyuaku gure euskera, gure izkuntza zarra. Eun milla euskaldunek itxi ei dabe euskera igaro diran ogei urtetan ta erdaldun egin.
Baiyuaku... ta ezpagara asten zeozer egiten euskeraren alde urte gitxi barru betiko joan be.
Bayueku, ezpadogu ezer egiten eztailhen galdu.
Denboraz gagoz orraithik. Bosteun milla euskeldun inguru gara oraindiñoko. Pasau diran urtiekaitik ain atzerakada ikaragarriya egin badau-be, oraindiñoko salbau gainke.
Zelan?
Abadiek, eta phrailliek, eskola-maixuek, agintariek... eta batez-be gurasuek al-dabiena egiten ba-dabe euskeraren alde.
Gurasuekana natorkixue ba gaur.
Ikasi deiyiela ordu onian erdera be: phrantzez eta ingelez eta beste izkuntzak.
Gaur zuek baiño geiago iñork be ezin leike egin euskeraren alde. Zuen eskuetan dagoz umiek. Txiki-txikitatik euskeraz erakusten badeutzezue, zuen arduria bete dozue. Gero erderia be ikasi bearko dabe bearbada, bizitzan aurrera urtetako. Ori berez-berez ikasiko dabe, batez be kale-aldera urreratzen badira. Erderaz ikasteak ezdeutzo euskerari kalterik egiten, euskera erderaren azpian ipintzen ezpada. Baiña ondo begiratu zer esan dodan: EUSKERA ERDERAREN AZPIAN IPINTZEN EZPADA.
Etxeko izkuntza: euskera. Etxian: beti euskera. Gero, an edo or edo urriñ erderaz egin bear bada, ekin erderaz be, baiña etxetik kanpoan be euskeraz al-dan geienetan. GURE IZKUNTZA: EUSKERA. GURETZAKO, EUSKERA BESTE IZKUNTZA GUZTIEN GAÑETIK.
Txiki-txikitandik ikasi deiyiela umiek gure izkuntza zarra: Lenengo itzak: aita, ama, amama, aitite eta besteak euskeraz erderaz baiño lenago. Lenengo otoitzak: Aitaren, Gurutze Santuaren, Aita Gurea, Agur Maria, ta besteak be euskeraz erderaz baiño lenago. Eta gero, aunditxo egiten diranean, edo ausoan erderaz asiten badira lagunekin-da, etxean beintzat beti euskeraz. ETA GOGOR EGIN, etxian erderara joten ba-dabe. Gurasuak beintzat ez nasaitzen itxi seme-alabai.
Gero, lagundu al-dan guztiya euskera galdu ezdaiyien, batez be kaletarrak bazarie. Euskaldun irakasle-maixuek, euskerazko liburuek eta aldizkari-errebistak, euskerazko Meza-liburuak, euskeraz errekordatorioak (Lenengo Jaunartzea, Jaunartze-Nagusia, Ekontza eta abar), euskeraz idatzi kartak..., orrela egin ezkero, gordeko da euskera, ezta illgo. Ill ez, geithu egingo gera euskaldunok.
EUSKALDUN GURASUOK: Gaur euskera zuen eskuetan dago. Egixue al dozuen guztiya zuen seme-alabai euskera erakusteko. Egixue al-dozuen guztiya zuen umiek gero euskaldun izan deitezan. Zuek gura badozue, gordeko da euskera. Zuek gura badozue, Euskalerria ezta amaituko.
Bitaño
Zeruko
Argia, 1956
Erderazko
euskera ta euskerazko erdera
(elkar-izketa)
- Erri alderuntz
Joxepaiñasi?
- Bai, Txomin,
buelta bat egitera nator etxera.
- Ori ondo:
ezdezu ordea okerrik?
- Ez, Jaungoikoari
graziak; ezdegu nobedade partikularrik.
- Eta Donostin
zer berri?
- Ez dago
notizia preskorik.
- Zein kaletan
egon zera?
- Kalle
maiorrean, lenengo pisuan.
Etxe txiki-txiki
bat al-da ori?
- Ez por
zierto, oso aundia.
- Ba, ni
an izan nintzanian...
- Es ke
zu an ziñala, urte asko izango dira.
- Gerra aurretik.
- Ah! por
supuesto... ordutik onera Donostia ikusi egin bear da, dezkonozitua
dago.
- Eta Donostin
erderaz asko egiten al da?
- Kastellanoekin
bai, bestela gutxi. Dagoana da, euskera elegantia, euskera lijitimoa.
- Baiña
zuk, erderaz ikasiko zenduan, e?
- Bastante;
ez nere burua abonatzeagatik; bañon nola nagusiak kastellanoak
ditudan, nai ta naiez ikasi bear, ia lo kreo.
- Donostin,
zenbat denbora egin dezu?
- Zaude pixka
bat... laister aterako det kontua... una... dos... tres... kuatro...
ez, ez, ara... iru aste ta amar egun.
- Zenbat
egun ditu asteak Donostin?
- Ara berriz
emen baserritarren pregunta! Uste dezu lengoa naizela? A bisto usté?
Baia ke lotsagabe! Bueno, bueno, agur.
- Luze aña
labur!
- Orain ere
marmaketan Txomin?
- Bedorrek
ere zerbait esango luke jauna. Sudurluzeren neska ergel petralak ez dit ba lotsagabe
deitu? Oraindik bost aste eztira Donostira joan zala; asteak zenbat egun dituan
ez daki, eta ala ere ark esan bear neri lotsagabe? Euskeraz esan balu ere, or
nunbait; baiña Baia ke lotsagabe! Eta aren erderaz itz egin naia?
- Ark eta
zuk berdintsu jakingo dezute erderaz.
- Ez, jauna,
ez; ark oso ondo jakin bear du.
- Orain ikusiko
degu zenbateraño dakin.
- Qué
es eso Jexxepaiñasi? Por estas tierras?
- Sí,
señor.
- Y el padre?
- Pues padre
apaitando.
- Afeitando
a estas horas.
- No, señor;
sena comiendo.
- Ay, vamos,
cenando; tan temprano?
- Sí,
porque en apaloste tenemos blanqueo de borona.
- Cómo
ha dicho usted?
- Pues...
artazuritze tenemos en apaloste.
- Y el Rosario?
- En apalaurre.
- Muy bien;
y la madre, Qué tal?
- Bastante
petral.
- Y el hermano
está también en la misma casa que usten en San Sebastián?
- Sí
señor; está de Paje, para aser recaos, servir mesa y barbarizar
al amo.
- Barbarizar!...
Más que usted?
- Es desir,
errizar barba con peiñe, desde sudurpe a okotz-punta, esker-eskui
y después patillas por belarriondos.
- De modo
que está hecho una gran artista. Sabe todos los zirikimirikiz.
- Sí,
señor; ya sabe eso de... ziriki tiriki miriki aupa! de kalez kale.
- Bien; me
alegro de todo, y que sea bienvenida; buenas noches y hasta mañana.
- Eskerrik
asko; hasta Juan de Guste.
- Zer derizkiozu
Txomin, Joxepaiñasiren erderari?
- Ur-ardoa
dela.
- Eta bere
euskera?
- Ardo-ura;
eta guzia nasteborrastekin egindako porrusalda bat. Nork eta ark esan bear neri
lotsagabe! Adituko du oraintxe aditzekoa.
Arriturikan nago
zure mintzaeraz
Bi izkuntzatan dezu
itz egiten erraz,
edozer itz abora
datorkizu eraz
Euskera erderaz
ta erdera euskeraz
Ziriako
Andonegi
Zeruko
Argia, 1956