1955eko hemeroteka

Ezta berdin

Komunista batek bere erakutsiak zabaltzeko, eta bere erakutsiai indar emateko zion auxe: Lenbiziko kristauak Apostoluen erakutsiak entzun ta, bere ondasunak danentzat ematen zituzten, ta danentzat pillo bat egiten zuten.

Aditzen zegon batek erantzun zion: «Ezta gauza berdiña; apostolu aiek esaten zuten: Gurea zuentzat. Eta zuek esaten dezute: Zuena guretzat».

Zeruko Argia, 1955


 

Urrutiko Agurra

«Euskaldunak izkillu aundi bat daukate, beren fedea zaitzeko: EUSKERA. Guztiok badakigu euskaldunak dirala Europa'ko katoliko onenak. Euskera galtzorian arkitzen dan errietan, euskeraren batean, fedea eta fedetik darioten bizibide zuzena eta oitura onak ere galtzen dijoaz. Orregatik Euskalerriko katoliko zintzoen eginbearrik nagusiena euskera bizkortzeko lan egin eta erri-izkuntza bati eta toki guzietan, batez ere beren sendietan (pamilietan) itzez eta idatziz erabiltzea da.

Gora euskera».

Norbert Tauer, Praga, 1955-VI-14

Gure Mendea