1933ko hemeroteka

Berriketak

Gai guzietaz egiten da makiña bat alper-berriketa, ta bai euskerari dagozkion gai oetan ere. Guztiok gera irakasle, guztiok maixu... bestientzat, gure buruari ez diogu ezer erakusten baña.

Besteak zer egin bear luketen eta nola egin bear duten, guztiok dakigu.

«Euskera zalla jartzen dezute --esan digute askok-- orrela ez dezute zabalduko; zabaltzeko au ta au ta au egin bear litzake».

Beste batzuk: «Gaizki zoazte ortik, zuek darabilzuten euskera ori erdipurdikoa da... garbitu, garbitu».

Batzuentzat orlako idazkiak bear genituzke, errexak, ariñak...; bestientzat, ordea, umekeriak dira oiek eta idazti sakonak bear dira aurrera joatekotan.

Onek dio euskera ikastoletan ez sartu ezkero, alperrik gabiltzala lanean; arek, gure indarrak beste bide batera jarri bear genituzkeala... lan egiten degula, baña zelai txarrean. Eta guztiok, batean: au ta ori ta bestea egin bear genukela.

Guk guztion aurrez aurre jarri ta galdera au egingo dietegu:

-- Ondo da, adiskideak; ederki dakizute zuek zer egin bear dan: zer dala-ta ez dezute, ba egiten?

Zuek ezer egin ez, iñori lagundu ez, zerbait eskatzen zaizutenian iges, euskera aurreratzeko dirurik bear degunean sakela itxi, lan apur bat eskatu ezkero lanez beteta zaudetela esan, beti ezezkoa eman, eta gero... guk zer egin bear genukean erakutsi karraxika.

Euskera maitatzea al da hori? Berriketa!».

Biona izenpean, Joxe Zubimendi eta Ander Arzeluz
El Pueblo Vasco egunkariko euskarazko gehigarriaren arduradunek

Gure Mendea