1930eko hemeroteka

Azeria janari billa

Beste askotan bezela, azeria goseak amorratzen zegoen aldi batez. Eta ollokia ain goxo baitzaio, esan zuen bere baitarako: «Emen geldirik egonez, berdin eztut ezer irabazten ta

noaien orkoerri inguru oietara, ea zokoen batean olo edo olaskoen bat arrapatzen dudan, nere sabel-zorria (beste izenez gosea) iltzeko.»

Esan ta egin; bere zulotik atera ta ttapa ttapa erri alderako bidea artu zuen. Ibilli ta ibilli bazoaien basoen barna, ta aritz baten azpitik igarotzen zela, ara non aditzen duen abarrots bat; burua goratzen du, gora begiratzen du, ta ura ikuskizun zoragarria! Ollar guri guri bat eta ollo-sail bat aritz-adarretan kokatuak, jarriak.

Aiek ikustearekin, begia argitu zitzaion azeriari, ase on bat egiteko ustean. Baña bera ezin igo ordea aritz gañera, eta nola moldatu «egazti aiek andik lurrera jetxiarazteko? Aska ta asma ari izan ondoan, laster gogoratu zitzaion pisti maltzurrari zer egin. Begiak goratu ta loxintxaka, agotik eztia zariola esan zioten:

Jainkoak dizula egun on, ollar jauna, ta bai zurekin diren lagun guzioi ere.

- Baita zuri ere, erantzun zioten goitikoak.

- Baña Jesus ta bat ala ere! Zer dela-ta jarri zerate orren goitian? Ez al duzue egoteko ori baño leku egokiagorik arkitu? Zergatik etzerate lurrera jeixten? Beldurrez zaudetela dirudi. Edo ez al dituzue ikasi animalen artean dabiltzen berri onak?

- Zer berri? galdegin zion olarrak; guk eztugu ezer ikasi.

- Ba, iduritzen neri, deus etzenekitela. Oraintxe adituko duzue bada, erne bazaudete. Guzia txearo kontatuko dizuet, jakiñaren gañean egon zaitezten.

Badakizue ongi aski, zein buruzpide txarra generaman orain arte animaleak, nola bizi giñen elkarren gorrotoan, elkar ezin ikusiz, elkar il ta janez, elkar ondatuz. Horrela gaizki gindoazela ikusirik, gure errege leoi jaunak batzarrera deitu zituen animale guziak, arazo ori konpontzeko. Atzo egin zen batzarre ori; ta an bildurik geunden guziok erabaki auxe artu giñuen: Emendik aurrera ta sekula guziko pakea izan bedi animalen artean; eztezaiola iñork besteari kalterik egin, ez nekerik eman; eztezala iñork bestea il eta jan; guziak elkarren adiskide izan bitez. Berri on auek mundu guzira zabaltzeko, leoiak aukeratu ditu bere mandataritzat pistirik ariñenak; alde batera erbi zaloia joan da; beste alde batera orein anka- ta adar-luzea; onera berriz ni nator. Orain badakizue. Ots bada, jetxi zaitezte, ez beldur izan; elkarri musu eman ta adiskide onak izango gera emendik aurrera».

Onela mintzatu zitzaioten azeri maltzurra. Baña azeria ernea bazen, ollarra etzen bat ere motelago; ta etzion aren itzari berealakoan siñesterik eman. «Animaleak pakea egin dutela? (esan zuen bere kolkorako). Egia ote da gero ori? Ez ote da gero azeri maltzur orren asmaketa, gu emendik jetxiarazi ta gero patxada ederrean iresteko? Oraintxe ikusiko dugu egia den edo ez».

Eta ori gogoratuz batera, ollarrak al zezaken guzia luzatu zuen lepoa, ta erri aldera begira begira jarri zen, an urrutian zerbait ikusten balu bezela.Zer begira zaude? galdegin zion azeriak; zer ikusten duzu?

- Zer ikusten? Eztakit ba… an erri aldean… bi... eperzakur ote diren…

- Bi eperzakur? Berriz ere daldaraka azeriak.

- Bai, ala dire noski, ta gañera… egon… ea… ea… bai, bai onuntza jotzen dute.

- Bi eperzakur, ta onuntza datozela? Agur, agur! Orain eztut berriketan egoteko gogorik ta ez astirik ere. Banoa lasterka emendik.

Eta isatsa ankartean sartu ta igesari eman zion azeriak.

- Bañan, aizu, adiskide! oiu egin zion olarrak, zergatik egiten duzu iges? Zakurren beldur al zera? Animaleak ez al dute ba elkarrekin pakea egin?

- Bai, erantzun zion gelditu gabe azeri gaiztoak; baña eztakit ordea onuntza datozen zakur oiek batzarre artan ote ziren ta an egindako pakea nai duten edo ez. Eta zer gerta ere, banoa.

Ta alaxe azeria muturuts gelditu zen. Arin bai arin, etorri zen bidetik itzuli zen bere zulora, bere barua autsi gabe.

Kristaua, aditzen duzun guzia ez bereala siñetsi; esaten zaizkitzun berriketa ta kontu guziai ez gogo-eman. Bestela zure kaltetan izan litezke.

Gaztea, adiskide-itxuran datorkizun lagun gaiztoarekin kontu; aren txurikeriak eta loxintxak ez gogoan artu; gaizki nai dizu, kalte egin nai dizu. Erne egon bada, geroago damu izan eztezazun.

Polikarpo Iraizoz, Zeruko Argia, 1930

Gure Mendea