1927ko
hemeroteka
Ikasi...! Ikasi...!

1.- Joxer biurri ta Martin Eskolara zijoazen; Mutiko arrotz oiekin Joxe bidean gelditzen.
2.- Kanpotar gaizto oien poza...! Asi dira ba jokatzen; Joxek lauko bat izaki Ta ori belaxe galtzen.

3.- Berriz ere asten dira, Ta Joxek... galtzen berriro; Iru «botoi» eman bear, Dirurik etzuelako.

4.- Botoi guziak galdurik, Joxe nola asarretu dan! Tranpa egin diola ta Or dabiltz orain borrokan.

5.- Joxek besoa goratzen Kanpotarra zanpatzeko Baña orrek bizi-bizi Plaf! begia lertzen dio.

6.- Botoi gabe, karraxika Joxe joan da etxera... Ez lagun txarrekin batu, Ongi bizi nai badezu.
OTERMIN, Zeruko Argia, 1927-XI-10