1921eko
hemeroteka
Agur!
«Agur sutsu bat Euskalerriko izparringi ta alaizkingi guziei, Argiaren orrialdeak gogoz eskeiniaz. Agur euskaldun guziai, ta lagundu diguten eta lezakekigutenentzat, ayentzat agur, ta biyotzaren giñar-giñarra! Ez bitez lekoreratu, begoz gurekin, illunabarrak goibeldu ez ditzan. Gure etxean izango dute zer esan, zer edan, zer ikusi, zertaz bizi, non etzan, zer maite...
Gure etxe ta atariyetara gatoz: Euskalerrira. Ta Euskalerriak żEz du euskerazko papertxo bat merezi? Euskaldun geyenak ziaroko zurtzetan gaude gai ontaz. Utsune ori betetzera dator gure lana, ta entzun: gogo berrengo utsuna bete dezaketenak, edo artarako leyatzen diranak, ez dira noski arbuyatu bear, gutxiago berriz, inkurriyopean gaitzetsi.
Esan oi da, euskerazko gogo-lanak alperrikakoak dirala, euskara ortarako gai eta zoar ez delako. Orixe dasakenari, oraintxe alderdi egokia datorkiyote, gure lantxoa ikusita, bere iritxi makurra ayenatzeko.
Orain arterañoko lan ederrak, irabazi duten toki garayan begoz; gure lana beragokoa da; lurraren axalean ibilli nai giñake, oraindik ortxen daude ta euskaldunen abarka ta mantarrak; bañan astero-astero irakurri ezkero gure papertxo au, gure irakurle maiteak asko ikasi dezakete, uste gabeka ta pittin pittinka eragin oi direlako nagusi izena daramate gizarteko jakinbide guzik.
Agur jaunak, ta laxter arte».
Argia, lehen zenbakia, 1921-IV-24
Guraso euskeldunei
Jakingo dezute noski, euskeldun maiteak, Lekarotzen ikastol eder bat daukagula. Ikastol ontan Batxiller eta Sal-erosteko-Comertzioko ikaskayak ematen dira. Gañera, Euskalerriko ikastol bati dagokionez, euskera ere erakusten zaye beren gurasoak nai duten mutillai.
Aurten berrogeita amar mutil ari dira euskera gogotik ikasten. Baña, tamalez esan bear dizuet, aurreko urtietan geyago zirala. Zergatik aurten gutxitu dira? Askotan entzunak izango zerate praileak euskera ez degula maite, prailiak kalte aundia egiten diotela euskerari. Prailiak bakarrik ote gera obendunak? Au irakurtzen dezutenak esan.
Lekarotzen ia 300 mutil daude; oetatik Euskalerrikoak geyenak; eta berrogeita amar mutilen gurasoak bakarrik eskatu dute beren semiai euskera erakusteko. Praliak ez dugula maite euskera; eta praile ez diranak?
Zeruko Argia, 1921eko abendua