1919ko hemeroteka

R.M Azkueren "Fonética vasca" eta "Música popular vasca" lanei buruz

«Itzaldi oietzaz itz erdi bat esan nai ba’genu, mututu bearko giñan, orlako langaietan euskeraz egiteko trebeak eta ikasiak oraingoan aurkitzen ezpaikera; au bakarrik esango degu bestaldetik euskaldun geienak edo beintzat euskaltzale orok dekitena: Azkue jaunak Euskal-erri guztia inguratu duala, eta orobatean Euskal-erriari dagozkion gauza guztietan bere burua goraki jarri duala aspalditik: argatik, aren izena lotsa ta begiramenik andienaz aitatua guztien aotan dabilala. Ala da, ta ala izan bear noski. Agian izan daiteke aren iritziari betiere jarraitzen etzaionik: ezta miresteko: etzaio oraiño gure Euskerari argi oso eldu: leiatzen gera, permatzen gera, alde orotako indarrak, alak eta eskuak biltzen dira; eta, Jainkoa lagun, gure gazteak urdindu baiño leenago, gure itzkuntzaren bazter zoko guztiak eguerdiko argiz argituak izango dira: baiña oraiño geienetan, erdi itsuak bezala, aztapuka gabiltza. Andik sortzen dira gure liskarrak, eta armoniak. Alarik ere, Azkue jaunaren lanari begiratzen diona, baldin biotzetik Euskera ta egia, gaiñerakoa aldera utzirik, maitatzen ba´du, ezin gelditu daike bere goretsiak esan eta txaloak jo gaberik. Ori da nire ta gure iritzia, argi eta garbi esana».

Zeruko Argia, 1919


 

«Euskarak ez du bizitza modernorako balio»

«Respecto al posible empleo de los idiomas regionales en la vida moderna, no cabe duda que el más impropio para las necesidades actuales es el vascuence. Los demás, el catalán, el valenciano, el gallego, el bable, el caló mismo, como idiomas de sintaxis latina, sirven como el castellano o como el francés. El vascuence no, porque representa una mentalidad tan arcaica que es imposible amoldarla a la vida actual. Por eso retrocede, no porque nadie le haga la guerra, sino porque no sirve para la vida moderna. Esto no creo que deba entristecernos a los chapelaundis; tampoco el hacha de piedra del período paleolítico sirve como un cuchillo de cocina. El hacha de piedra se guarda en el museo, el cuchillo de cocina se emplea en los usos domésticos».

Pío Barojak, Madrilen, 1919an


Gauzakitz delako idazle batek, Jaungoiko-zale aldizkarian, Aita Zelestino Kaparrosokoaren "Euskal-Irakaspidea o sea gramatica del euskera" liburuaz:

Itzulgai ta ariketak gipuzkoeraz daude. Arrigarai Abak euskelgi ori berariz erakutsi nai izan du bere Euskel-Irakaspide onetan, baño bizkaierazko aditza (berboa) osorik dakar eta gure anai napar-laburditarrak darabilten aditzak dituen alderik aundienak, garaiz oarrerazten ditu. Onela ba euskelgi guztiak zerbait ezagutu nai dituanak Euskel-Irakaspide au on aundiz irakurri dezake.

Arrigarai Abak euskel-eraskiñak (aurrizki ta atzikiak) eta aditza guztiz ederki azaltzen ditu eta onegatik bere Euskel-Irakapidea lan bikaña dala uste degu.

Eraskin batzuetzaz Aita onen iritzia orok ez dute agian ontzat emango: baña dana dala, bere lan mamitsu au irakurriko duanak, eraskiñak ugari ta, geienez beintzat egoki azaldu-ta aurkituko ditu.

Aditz jokoan irugarren notiña (pertsona) lenengo, ta beste gañerakoak urrengo maiztxo ipintzen ditu, irugarren aietatik beste oiek datozelako edo.

Nere ustez, zait, zatzait, zaizkit, zatzaizkit eta beste orrelako notin (persona) taldeak baño, beste auek: zait, zai-tzu, zai-o (zayo) zai-gu, zaitzute, zai-e (zaye) idatzi ba'litu ikasteko errazagoak izango ziran; baño au nere uste txikitxoa baño ez da-ta zuzen nagon ala ez ezin esan dezaket. Itanozko aditz-jokoa ere ba-dakar eta azkenekoz, euskel erdera ta erdel-euskerazko iztiak.

Berreun eta amasei orrialdetan geiago ezin sartu diteke. Euskel-Irakaspidea irakurriko duenak ez du damu izango.


Euskarazko irakurgai onen Eguna

Irakurgai edo letura onen aldeko nere lantxo au alde bat utzi baño len, on aundikoa izan diteken asmo bat azaldu nai det.
Euskerazko orri, aldizkingi edo errebista, ta asteroko albistari edo periodikoak sailtxo bat ba-dira. Guziok bere erara euskaldunen Erlijioaren alde ta Euskalerriaren alde lan aundia egiten dute.
Euskeraren euskarri aundienetako bat dira ta Euskerari indar ematea gure oitura onai indar ematea da; beraz euskaldunak on garbiak izatea egiazki nai ditugunak euskerazko aldizkingi edo errebista ta asteroko edo eguneroko paper euskaldun on guztiai lagundu egin bear diegu.
Ontarako oso gauza egokia izango litzake.

Euskerazko Irakurgai onen Eguna
Au da erderaz "Dia de la Buena Prensa" deitzen dana. Egun ontan bildutako dirutik guk dakigula beintzat, ez die euskerazko Irakurgai edo letura onai ematen: beraz bearrezkoa da euskaldunak euskerazko irakurgai edo letura onentzat EGUN bat izendatzea; egun orri deituko giñioke "Euskerazko Irakurgai onen Eguna".
Zer egin bear da egun onetan? Len-lena irakurgai onen alde otoitz egin ta al duten guziok Jauna artu.
Bakoitzak al duana euskerazko irakurgai onentzat eman, Jaunaren aldeko lanentzat ematen duala gogoan arturik.
Irugarrena euskerazko irakurgai (letura) onen alde itz egin. Au egin diteke bai elizan, baita ere batzoki edo zirkuloetan.

Zein egunetan egin jai au?
Nere ustez egun egokia izango litzeke Agorrako 29’ean San Migel Goiaingeruaren eguna: Euskalerrian zaletasun aundia diote ta garai egokia da. Jai egunean erotzen ezpada urrengo igandean egin liteke.
Zer uste dezute Irugarrengo Prantziskotarra’ren euskerazko lagunak? Zer diozute Euskalduna, Jaungoiko-zale, San Frantsesi, Euzko Deya, Jesus’en Biotzaren Deya, Fedearen Hedameneko Urtekaria.
Zer diozute euskeraren alde lan egiten dezuten euskera ta erderazko orri irakurgai onak? Zer diozute Euskalerria, Euskal-Esnalea, Euzkadi, La Gazeta del Norte eta gañerakoak?
Esaera: Euskerazko irakurgai onai laguntzea euskaldunen animen onari laguntzea da.

Arbelaitz O. M. Cap. - Zeruko Argia - 1919 urtea


Euskarazko irakurgai onen Eguna

Guk ona baño obea uste degu dala Arbelaitz Aba’ren asmoa ta berau laxter egiztu-ta iksuteko bear dana egiteko gertu gauzka. Ingi (paper) salneurriak gora ta gora, irarkaien alogerak jaso bearrean pixkanaka txikitzen, arpide-salneurriak jaso ezin eta ez jaso nai, euskaldun onak beren esku-zabalaz laguntzen ezpadigute, gorriak ikusi bear ditugu.
Gañera azkeneko zazpi urte auetan euskerazko irakurgaiakin lan asko egin ba-da ere oraindik ere zelai aundia daukagu landutzeko.
Euskerazko egunari bat laxter bearko da, umientzat aldizkingi polit-apain bat gaur-gero bear zen, uzkurtz edo erlijio idaztiak ugaritu bear ditugu.
Auek guztiak aldia datorkienean egiteko bearko dan diruketa biltzen asteko ordua da.
Betor ba, len-bait-len "Euskerazko Irakurgai onen Eguna" izentatu dezagun egun ori Arbelaitz’ek esaten dituan iru gauzak egiteko; baño eginkizun au beste kongregazioei utzi gabe, autu dezagun lenengo batzorde bat asmo eder ori ondo arildu ta bukatuko duana.

Jaungoiko-Zale aldizkingia

 

Gure Mendea