ERRAMOLDEAK MANTXU? FORUA POSTALAK LOTURAK SARRERA MUGIKORRETAKO LABURDURAK
     

LIBURUAK ESKURATU


Sakatu
Narrutan egin (Unax Irazabal)
Horreri mutil horreri, gustora eingo notsozan hiruzpalau sakaldi.
Imildu
e-maila bidali (Elurre)
Karaoke kantatu
Zurrupada (Aintzane)
Jabierrada
Matxada, expantukeria (Ermu)
Atertu hadi
Hago ixilik (Hasier)
Zenbat kentzen dute?
Zenbat balio du? (Pettan)
Piñua landatu
Kaka egin (Tolo)
Egurra sartu
Larrua jo (Tolo)
Parrak bota
Ondo pasa (Tolo)
Etzaldia eduki
Egun libre eduki (Jonmikel)
Aroia
Alferra (Axiomaxio)
Kaleak neurtu
Mozkortuta egon
Badut "mozkortuta ibili" lokuzioarako, gaztelerazko [hacer eses] esanahiarekin edo, akaso, balioko lukeen lokuzioa. "Kaleak neurtu" da. Lagun artean entzun nuen orain dela dexente. (Jonmikel)
Amaraunduta egon
Leku birjinetan egon ohi dena. Denbora gehiegi larrurik jo gabe daroanarentzat ere egoki litzake: hankartea amaraunduta izan. (emeentzat egokiago) (Lain)
Txurrinduta ibili/egon
Dirurik ez eduki
Nonbaiten irakurri edo entzun nuen "txurrinduta nago!" sosen falta adierazteko.
Beraz, Dirurik ez eduki=Eurogero Ibilli=Txurrinduta ibili/egon
(Harria)
Joan zakutik hartzera, joan zaitez xingan
Popatik hartzera bidali (Ikerne eta Maite)
Horiek dituk atabalak!
Potro handia izatea, lasaia (Ainara)
Duroko odolkia baino motzago zara
Mentalki laburra izan.(Ainara)
Erremota moduan ibili
Sekulako ozkorraz ibili (Ainara)
Erbia zuloan sartu
Narrua jo (Ainara)
Andafuerako soinekoa jantzi
Alde hemendik! (Ainara)
© Webgune hau Argia eta Zazpiak Batmanen elkarlanaren emaitza da