Frantziako Gobernua Malin destinatutako soldaduak etxeratzen hasi da. François Hollande presidenteak esandakoa bete du, tropak apirilean herrialdea uzten hasiko zirela adierazi baitzuen. Ehun batek jada utzi du Mali, eta uztaila bitartean besteak etxeratuko dira. Hala ere, Frantziak mila soldadu inguru utziko ditu bertan, NBEko 11.200 kasko urdinekin eta 1.400 poliziarekin batera.
Armak entregatzeari uko egin dio Azawaden Askatasunaren aldeko Mugimendu Nazionalak (MNLA sigla frantsesetan) joan den asteazkeneanargitaratutako oharrean. Afrika Mendebaldeko estatuek (CEDEAO siglapean hauek) eskaera hori egin zioten Malin elkarrizketa politikoak abiatzeko baldintza gisa. Tuaregek uste dute armak entregatzen badituzte, Maliko armadak herritarren aurkako erasoaldiak abiatuko dituela errebantxa gisa.
Azawad hartzea parterik errazena zen. Orain, Maliko estatuak, gerrillarien erasoei, ‘Tuaregen arazoari’ eta zatitutako gobernua izateak sortzen dituen eragozpenei egin beharko die aurre, Imad Mesdoua analista politikoak The Guardian-en idatzi duen moduan.
Azawadeko aire-erasoetan, gehienetan, zibilak hiltzen dira, nahiz eta jomuga matxinoak izan. Hori adierazi du Gonzalo Wancha RT komunikabideko berriemaileak. Gerraren beste ikuspuntu bat erakusten duten artikuluak gero eta gehiago topa daitezke sarean.
2013ko urtarrilean Frantziak Malin eskua (gehiago) sartzea erabaki zuen egun beretan Dakar izeneko auto eta moto lasterketa burugabea ari ziren ospatzen… Argentinan. Batak eta besteak zerikusirik ez balute bezala, munduko bi muturretatik iritsitako albisteak kazetariok sailkatu genituen elkarrengandik urrun, nazioartekoetan batzuk, kirol balentrien artean besteak.
Espainiako Kongresuak Malira tropak bidaltzea erabaki zuen atzo egindako batzarrean, aldeko 302 boz, kontrako 18 eta bi abstentziorekin.
Frantziako armadako buruzagiek larunbatean iragarri zuten Azawadeko hiruburua, Gao, kontrolpean hartu dutela. Bamakoren ipar-ekialdera dago, 1.200 kilometrora. Igandean Sud Ouest egunkariak informatu zuenez, Baionako paratxutisten errejimentuak parte hartu du operazioan.
Frantziako kolonia izandako Mali iparraldean eraso militarra jo du Frantziako Gobernuak, eta Aljerian eragiten ari da jadanik. Frantziako presidente François Hollandek dio erasoa “antiterrorista eta behin behinekoa” dela, Bamako hiriburuan bizi diren frantziar biztanleak...
Frantziak Malin egin duen interbentzio militarrak eskualde horretako uranio erreserbekin zerikusia duela dioen hipotesia indartzen ari da.
200 soldadurekin joan dira eta ez dute erresistentziarik topatu, erreboltariek ihes egin dute Al Jazeerak zabaldu duenez.
Nikaraguan igarotako egunetan ahaztu ezin ditudan ikasgai ugari barneratu nituen betiko. Horietako bat nire lagun estatubatuar batek esaten zidana: guztiz arriskutsua zela herri horrentzat mundu mailako albistegietan izan ondoren, bat-batean isiltasuna ezartzea lurralde horren inguruan....
Matxinada harrigarriak erakutsi dituzte Afrikako hiriek 2011n, Tunisiatik Egiptora, Libian barrena, ahaztu gabe Maroko. Karrikak bero egon dira beste askotan, Hegoafrika, Senegal eta bestetan. Baina landa eremuetan ere jendeak haserre dira. Munduari jakiak eta bioerregaiak emateko aitzakiatan, lurra ostu nahi zaie laborariei.
Abuztuaren 25ean egingo du goi-bilera Afrikar Batasunak, hasierako datatik bi aste atzeratuta. Atzerapenaren arrazoia larrialdietarako fondoak biltzea eta goseteari erantzun bateratu bat ematea da. Bien bitartean, goi-bilera atzeratu baino egun bat lehenago, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) gosetea Somaliako hegoaldeko beste hiru eskualdeetara zabaldu dela jakinarazi zuen.
Nor dabil Mauritania, Mali, Txad eta inguruetan atzerritarrak bahitzen? Magrebeko Al Kaeda famatua benetan al da Al Kaeda? Saharako basamortu lasaia nolaz bihurtu da terrorismoaren kontrako borroka delakoan gune nagusi potentzia handientzako?
Europarrak ohartu direnerako Al Kaedaren borrokaren bigarren fronte nagusia atarian daukate. Baina oraingoan ez da Aljeria aipatzen, ez eta Mauritania ere, Mali dabil denen ahotan. Sahelen bahitzen dituzten atzerritarrak, izan turistak edo Gobernuz Kanpoko Erakundeetako kideak, Maliko ipar aldean edukitzen dituzte gorderik, bertako tuaregen buruzagiek egiten dituztelarik bitartekaritza lanak. Aldiz, orain dela ez urte asko Mendebaldarrek Mali aipatzen zuten egonkortasun eredutzat.
Asteotan herrialde aberatsetako milioika gizon eta emakume zuri eguzki galdatan etzanda saiatuko dira larruazala belzten. Aldi berean, munduko milioika emakume beltzaranek edozein krema edo ukenduz igurzten dute larrua, itxura argitu eta aberatsen estandarrera hurbiltzeko.