ARGIA.com

.

Zer da makila
Etnografia
Prozesua
Iñaki Alberdi - makila egilea
Opari gaia
Eskaera

a la versión en castellano



Makila aspaldidanik izan da euskaldunaren lagun. Bere eskuari loturik, arma legez larritasun egoeretan, neke uneetan laguntzaile gisa eta baita hainbat ospakizun eta jaien protagonista lekua betez ere. Euskal makilak idientzat erabiltzen zen akuiluan omen du bere jatorria, baina egun ibiltarien lagun, eta aginte eta begirunearen ezaugarri bihurtu da. Horregatik Euskal Herrira datozen edo ohore egin nahi zaien pertsonei makila bat eskaintzeko ohitura dago.Hego Euskal Herrian makilak egitetik bizi den artisau bakarra dago egun. Iñaki Alberdik urteak daramatza Irungo tailer txiki batean makilak egiten. Horretarako mizpira egurra erabiltzen du gehienbat. Udaberrian edo udan labanaz zauritzen ditu mizpirondoak, gero marrazki bitxiak sor ditzaten. Egurra prestatu eta gero, bere tailerrean gehitzen dizkio eskutokia, girtena, hain berezia duen eztena eta behekaldeko txintxola. Pazientzia eta eskuen ahalmen berezia eskatzen du makila egiteko prozesuko atal orok.



Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Bego Zuza
ARGIA. Zirkuitu Ibilbidea, 15. pabilioia. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403