Berradiskidetzea Palestinan: Fatah eta Hamas batasun gobernura bidean

Alderdi palestinar nagusiek akordioa lortu dute eta bost asteko epean batasun gobernua osatuko dute. Horren ondoren, Gazan eta Zisjordanian hauteskundeak deituko dituzte. 2006. urtean bozkatu zuten azken aldiz palestinarrek.

Mahmud Abbas presidentea heroi moduan hartu dute palestinarrek

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Palestina estatu begirale gisa onartu izana ospatzeko, milaka lagunek heroi moduan hartu dute Mahmud Abbas presidentea, AEBetatik bueltan. Bien bitartean, NBEren erabakiari entzungor eginez, Israeleko lehen ministro Benjamin Netanyahuk adierazi du asentamendu berriak eraikiko dituztela. "NBEren erabakia sionismoaren aurkako erasoa da", esan du.

Palestina NBEn estatu behatzaile gisa onartu ala ez gaur erabakiko dute

Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) presidenteak Palestina estatu behatzaile gisa onartzea eskatu du Nazio Batuen Erakundean (NBE). Batzarrak 15:00etan erabakiko du onartuko duten ala ez. PAN alderdia itxaropentsu azaldu da, 193 kideetatik 115ek babestuko dutelakoan.

Yasser Arafat lider palestinarraren gorpua hasi dira aztertzen heriotzaren arrazoia argitzeko

2004an hil zen urtetan Palestinako buruzagia izandako Yasser Arafat. Zortzi urte geroago, heriotzaren arrazoia zalantzan jarri dute pozoitu ote zuten zurrumurrua zabaldu denetik. Frantziar eta suitzar adituak gaur hasi dira gorpua aztertzen, komunikabideen presentziarik gabe. Zaila izango da, arrazoia polonioa izanik ere, arrastoak zortzi urte eta gero aurkitzea.

Israelek erasoak gogortzeko mehatxua egin du, suziri palestinarrak gelditzen ez badira

Israelek suziri bidezko erasoak bertan behera uzteko eskatu dio Palestinari. Gainera, mehatxua areagotu du: datozen 36 orduetan Hamasek erasoak gelditzen ez baditu, oldarraldia handituko duela jakinarazi du Israelgo ekonomia ministroak. RTk jakinarazi duenez, beste 15 pertsona inguru hil dituzte bonbek gaur goizaldean.

Israelek erasoak gogortu ditu goizaldean

Bart gauean eginiko erasoetan beste hiru palestinar hil dira eta Israelek Gaza erasotzen jarraitzen du. Goizaldean, 45 minutuan 85 misil jaurti dituzte Russia Todayk dioenez. Israelek beste 16.000 erreserbista deitu ditu Gazako operazioa aurrera ateratzeko.

Israelek aire erasoak hasi eta hainbat palestinar hil ditu Gazan

Israelek Gazan aire erasoak hasi ditu eta autoritate palestinarren arabera hamabost pertsona hil dituzte eta 100 pertsona baino gehiago zauritu. Goizaldean israeldarrek eginiko erasoetan beste hiru hildako izan dira. Israelgo Defentsa ministeriotik adierazi dutenez eraso hauek Palestinako indarrek misilak jaurti izanaren erantzun gisa etorri dira.

Palestinak estatu behatzaile gisa onartzea eskatuko du NBEn

Palestinak estatu izaera hartu nahi du Nazio Batuen Erakundean (NBE). Boto eskubiderik lortuko ez duen arren, gainerako eskubide guztiak eskuratu nahi ditu Palestina Askatzeko Erakundeak (PAE). 1974ean NBEak herri palestinarraren ordezkari gisa onartu zuen PAE. Eskaeraren data gaur zehaztuko dute Kairon egingo den bilera batean. Al-Fatah alderdi palestinarrak adierazi du beranduenez azaroaren 29an egingo duela eta itxaropentsu azaldu da.

Arafati autopsia egiteko prozesua hasi du Suitzako forentse talde batek

Martxan da Jassir Arafat buruzagi palestinarraren autopsia egiteko prozesua. Atzo Suitzako forentse talde bat izan zen Palestinako liderraren mausoleoan errekonozimendu bisita egiten. Rafiq Tirawik, Arafaten heriotza ikertzeko batzordeko kideak esan duenez, autopsia egiteko hedabideak ahalik eta urrunen edukitzen saiatuko dira. Oraindik ez dute zehaztu noiz hasiko diren autopsia egiten.

Israelgo judutarrek Estatuaren apartheid politika babesten dute, inkesta baten arabera

Yisraela Goldblum Funtsak eskatuta, Dialog erakundeak inkesta egin du Israelgo judutarren artean. Guztira 503 lagun elkarrizketatu ditu eta emaitzen arabera, gehienek palestinarrenganako apartheid erregimena babestuko lukete, Estatuak formalki Zisjordania anexionatuko balu. Halaber, herritar arabiarren aurkako diskriminazioaren alde dago inkestatuen gehiengoa.

Etxe palestinarren suntsiketa hirukoiztu du Israelek

Zisjordaniako palestinarren etxeen suntsiketak ez du inoiz etenik izan baina azken urteotan azkartu eta ugaldu egin dela salatu du Oxfam gobernuz kanpoko erakundeak. Londresen egoitza duen elkarte honek nazioarteko erakundeei Tel Aviveko gobernuaren gainean presioa egiteko deia zabaldu zien, judutarren koloniak bertan behera utzi eta palestinarren etxeen eraiste masiboa geldiarazteko.

Israelgo armadak Gazako hainbat lekutan egin du eraso

Gaur goizaldean Israelgo Armadak beste eraso bat egin du Gazako Zerrendaren eta Rafah hiriko bidegurutzearen aurka, eta hiru lagun zauritu dira (horietako bi haurrak dira) Haaretz Israelgo egunkariak azaldu duenez. Israelgo Armadak baieztatu du bere operazioa igande goizean Gazako Zerrendatik egindako kohete jaurtiketen erantzuna izan dela.

Israelgo epaitegi batek Rachel Corrie ekintzailearen heriotza "istripua" izan zela dio

Rachel Corrie Palestinaren aldeko ekintzailearen heriotza "istripu tamalgarria" izan zela eta Israelgo Estatua eta armada ez direla errudun esan du Haifako (Israel) Auzitegi Gorenak, ekintzailearen familiak ezarritako demanda zibilari erantzunez. Corrie Israelgo armadako hondeatzaile batek azpian harrapatuta hil zen 2003an, 24 urterekin, palestinarren etxeak eraits ez zitzaten aurrean belauniko zegoela.

Arafaten heriotza argitzeko ikerketa ireki du Frantziako Justiziak

Frantziako Justiziak Jassir Arafaten heriotza ikertuko du bere alargunak pasa den uztailean salaketa aurkeztu ondoren.Al Jazeerak argitaratuko ikerketa baten arabera buruzagi palestinarra pozoituta hil zela pentsatzeko frogak daude. Nanterreko Epaitegiko Fiskaltzak hasiko du heriotzaren ikerketa.

Israelgo poliziak palestinar bat eskuak lotuta parkean elektrokutatzen du

Israelgo polizia eskuak lotuta dituen gizon palestinar bati hainbat aldiz deskarga elektrikoak ematen ikus daiteke YouTubera abuztuaren 22an igotako bideoan. Jerusalem ekialdeko auzo okupatu bateko parke batean kokatu dute ekintza webgune palestinarrek. Inguruetan jendea ikus daiteke ikusitakoarekin harrituta.

Gazara doan 'Askatasunaren ontzidia' Donostian eta Bermeon lehorreratuko da

Gazara doan Estelle Askatasunaren ontzidia Donostian lehorreratuko da astelehenean eta asteartean (hilak 26 eta 27), eta asteartean eta asteazkenean (hilak 28 eta 29), berriz, Bermeon. Flotaren helburua aurten ere Palestinari babesa ematea eta ur palestinarren blokeoa salatzea da.

Gazte palestinar bat larri, hainbat israeldarren artean jipoitu ostean

Hainbat israeldarren artean gazte palestinar talde bat jipoitu zuten ostiralean Jerusalemgo Sion plazan. Palestinar batek larri zaurituta ospitalean jarraitzen du. Poliziak jakinarazi duenez erasoaren unean bertan zeuden lekukoek ez zioten lagundu lurrean zegoen gazteari. Momentuz ustezko erasotzaileak diren bost gazte atxilotu dituzte.

Hamasei polizia egiptoar hil dira Gazako mugan

Egipton 16 polizia hil eta zazpi zauritu dira auto bonba baten ondorioz. Egipto eta Gaza arteko mugan izan da erasoa, Egiptoko segurtasun indarrek eta Israelgo militarrek emandako informazioaren arabera. Egiptoko telebistak aditzera eman duenez, islamistak izan dira erasotzaileak. Ondorioz Rafahko (Palestina) pasagunea itxi du Egiptok, palestinarrek oinarrizko jakiak erosteko erabiltzen zutena.

Israelgo armadarentzat entrenamendu-eremua egiteko herri palestinar batzuk botatzear

Israelgo Defentsa Ministerioak atzera bota du Zisjordaniako zortzi herri palestinar salbatzeko egindako helegitea, Hebron hegoaldean. Herri hauek hustu eta bota egin nahi dituzte Israelgo Defentsa Indarren entrenamendu eta tiro eremu bat egiteko.

Israeli boikota egingo dio Aljeriak Londresko Joko Olinpikoetan

Aljeriarrak ez dira aurtengo Londresko Olinpiadetan israeldarren aurka lehiatuko. Aljeriako kirolari guztiek israeldarrei boikota egingo diete herrialde horrek Palestina okupatzen duelako eta uste dutelako Israel ez dela legezko herrialdea. Erabaki horren ondorioz, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak zigortu egingo ditu baina aljeriarrek neurrei muzin egingo diotela erabaki dute.

Arafat pozoituta hil zutela dio Al Jazeerak

Al Jazeerak Jassir Arafat buruzagi palestinarraren heriotzari buruz egin duen bederatzi hilabeteko ikerketaren emaitzak eman zituen argitara atzo. Arafaten arropetan eta objektuetan ohikoa baino polonio kopuru altuagoak topatu dituzte eta hortik ondoriozta daiteke material erradioaktibo horrek pozoituta hil zela. Arafaten alargunak gorpua lurpetik ateratzeko eskatu du.

Nor da Mohamed Morsi Egiptoko presidente berria?

Mohamed Morsi Anaia Musulmanen hautagaia izango da Egiptoko presidente berria, botoen %51,73 lortuta. Ahmed Shafik-ek, Hosni Mubarakek 2011n lehen ministro izendatu zuenak, botoen %28,27 lortu ditu. Presidente berria definitzean, Anaia Musulmanekiko fideltasuna nabarmendu behar dela dio Vilaweb.cat agerkari katalanak.

Hamas su-etena aldarrikatzeko prest, Israelek "bere krimenak" eteten baditu

Hamas Palestinako mugimendu islamiarrak adierazi du azken egunetako borrokak eteteko "konpromisoa" hartzen duela, baldin eta Israelek "bere krimenak" eteteko konpromisoa hartzen badu. Igandeaz geroztik borroka gogorrak izan dira bi aldeen artean. Israelen erasoen ondorioz zortzi palestinar hil dira.

Sarsak preso palestinarrak gose greba amaitu du, Israelekin askatasuna hitzartu ostean

Israelek preso duen Mahmoud Sarsak 25 urteko futbol jokalari palestinarrak amaitutzat eman du hiru hilabetez luzatu den gose greba, haren abokatuak jakinarazi duenez. Bi aldeek preso palestinarra uztailaren 10ean askatzea hitzartu dute. 2009ko uztailean atxilotu zutenetik Israelek kargurik gabe preso duela salatzeko ekin zion protestari duela hiru hilabate, eta ospitalean dagoen arren, grebarekin jarraitzen zuen orain arte. Joan den maiatzaren 14an gose greba kolektiboarekin ez amaitzea erabaki zuten presoetako bat da Sarsak.

FIFAko presidenteak ere gose greban dagoen Sarsak futbolaria askatzeko eskatu du eta gaur amai lezake protesta

FIFAko presidente Joseph Blatterrek Israelgo agintariei gutun bidez eskatu zien atzo "berehala" laguntzeko gose greban dagoen Mahmoud Sarsak futbol jokalariari. Gose greban dago duela 88 egunetik eta 30 kilo galdu ostean, ospitalean da eta medikuek jakinarazi dutenez, berehala hil liteke.

Mahmoud Sarsak preso palestinarrak 86 egun daramatza gose greban eta hilzorian da

Mundu osoko futbol zaleak Euro 2012 txapelketari so diren bitartean, gose greban dagoen futbol jokalari palestinarraren kasura bideratu nahi dute jendearen arreta ekintzaileek. Mahmoud Sarsak 25 urteko Palestinako futbol selekzioko jokalariak 86. eguna du gose greban eta hiltzeko arriskuan dago. 2009ko uztailetik Israelek kargurik gabe atxilotu zuela salatzeko ekin zion protestari eta ospitalean dagoen arren, grebarekin jarraitzen du. Joan den maiatzaren 14an gose greba kolektiboarekin ez amaitzea erabaki zuten presoetako bat da Sarsak. Aska dezatela eskatzen du.

2000 preso palestinarrek gose greba amaitu dute Israelek baldintzak onartu dituelako

Bakartze zigorrak etetea, bisita gehiago izatea eta atxiloketa administratiboak ez berritzea onartu du Israelek. Horren ostean, Palestinako 2.000 preso inguruk gose greba amaitzea erabaki dute eta garaipen bezala hartu dute Israelen pausoa. Akordioa Egiptoren bitartekaritzari esker onartu dute. Issa Qaraqe Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) Espetxe Gaietarako ministroak, Saleh Arouri Hamaseko kideak eta Tel Avivek baieztatu dute albistea.

Gose greban dauden preso palestinarrak egoera oso larrian daudela salatu dute

Pasa den apirilaren 17tik 2.000 preso poltiko palestinar inguru gose greban aurkitzen dira Israelgo kartzeletan. Atxiloketa administratiboa delakoaren aurka egiten dute protesta. Hari esker Israelek epaiketarik egin gabe ere susmagarri bat sei hilabetez eduki dezake hasiera batean kartzelan, baina epe hori nahi bezainbeste luzatzen du. Gutxienez bi presok 77 egun daramate jan gabe eta osasun egoera larrian aurkitzen dira, preso palestinarren eskubideen aldeko Addameer elkarteak jakinarazi duenez. Azken egunetan egoera honi konponbidea emateko presioak jasotzen ari da Israel.

Kolono israeldarren erasoak: Beldurra iruditan

Palestinarrentzat iragan urtea bortitza izan da kolonoen indarkeriaren ondorioz. Probokaziotzat hartzen diren agerraldiak, eta are gehiago, erasoak egiten dituzte kolonoek palestinar herrietan. Ezintasunari aurre egiteko, eraso horiek grabatzen hasi dira familia asko.

"Munduari mezu bat bidali diot, Palestinako presoen sufrimendua ezagutarazteko"

Khader Adnan Palestinako preso ohiak 66 eguneko gose greba egin du Israelen atxilotze administratiboa salatzeko. Aste honetan kartzelatik irten ostean, Berria egunkariko Ane Irazabalek elkarrizketa egin dio. Hemen pasarte batzuk bildu ditugu:
INFORMAZIO OROKORRA

Mahmud Abbas (Safed, 1935) Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea da 2005eko urtarrilaren 9az geroztik. Fatah alderdiaren fundatzaileetako bat izan zen.

Multimedia

2008-11-09  |  Mahmud Abbas

Norman G. Finkelstein, Palestinaz

Mewando sareak antolatuta jardunaldiak izan ziren joan den astean Bilbon, Palestinako gatazkari amaiera duina ematea helburu. Jardunaldietako protagonisten artean Norman G. Finkelstein pentsalari estatubatuarra izan zen nabarmentzekoa. Ekialde Hurbilean aditua da Finkelstein eta ARGIAri tarte...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys