Sektore anitzeko 500 eragilek Euskal Lurralde Elkargoaren proiektua gauzatzeak duen garrantzia azpimarratu eta mezua Frantziako Gobernuari helarazi diote. Asteburuan egindako bilkuran, ekainaren 1ean Baionan egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute.
Alsazian ez dute onartu lurralde elkargoa osatzeko proposamena. Atzo egin zuten galdeketa, eta Bas-Rhin eta Haut-Rhin departamentuetako alsaziarrek baiezkoa eman behar zioten aurrera atera ahal izateko. Guztira baiezko botoak ezezkoak baino ia 70.000 gehiago izan arren, Haut-Rhinen ezetzak irabazi du eta, beraz, lurralde elkargoa atzera bota dute.
Ipar Euskal Herrian hautetsiak eta gizarte eragileak elkartu dira Lurralde Elkargoa aldarrikatzeko. Baionan egindako aurkezpenean ildo nagusiak azaldu dituzte. Indar metaketa hori posible egingo duten adostasunak finkatu, batetik, eta Frantziako gobernuari presioa egin Iparraldeak “aho batez” babesten duen helburua onartzeko bestetik.
Ipar Euskal Herriko Lurralde Elkargoari buruzko aipamenik ez du egin Marylise Lebranchu Deszentralizazio ministroak, Frantziako Estatuaren birmoldaketaren inguruan lehen ministroari igorri dion txostenean. Batera plataformak esperantzari eusten dio, halere: Martine Bisautak Le Journal du Pays Basque egunkariari adierazi dionez, bidea ez da hor bukatzen.
(Izura-Azme 1970, Baxenabarre). Batasuneko eleduna da. Frantziak euroaginduaren bidez Espainiara kanporatu duen Aurore Martin Batasuneko kideaz mintzatu gara abiaburuan: “Badakigu ongi dagoela, baina emazteen moduluan ez dago preso euskaldunik”, erran digu. Espetxean “ongi” egon daitekeen neurrian eta zentzuan ulertu dugu,
bistan da.
Marylise Lebranchu Frantziako Estatuko deszentralizazio ministroak adierazi du Euskal Lurralde Elkargoa sortzea ez duela posible ikusten eta Frantziako Gobernuak ez duela sortuko. "Ezin onartuzkotzat" eta "oso larritzat" jo ditu adierazpenak Hautetsien Kontseiluak.
Manuel Valls Frantziako Barne ministroak (PS) Ipar Euskal Herriko lurralde Elkargoari buruz esandakoak alderdi guztietako euskal hautetsien haserrea piztu du. Batasuna, AB, MoDem, UMP eta alderdi sozialistako ordezkariek kritikatu dituzte Vallsen hitzak. ETAk armak uzten ez dituen bitartean Ipar Euskal Herriaren ezagupenaz ez dutela hitz egingo esan zuen El País egunkariak atzo plazaratutako elkarrizketan.
Hauxe, denen ahotan dagoen galdera: zein izanen da Frantziako Estatuko erantzuna Iparraldeko jendarte sektore desberdinek eta tendentzi guztietako hautetsiek indar biziz plazaratzen duten Lurralde Elkargoaren eskaerari? Pasa den urriaren 11n deszentralizazioaz arduratzen den Lebranchu ministroak...
Marylise Lebranchu Frantziako Estatu Erreforma eta Deszentralizazioko ministroa euskal hautetsien ordezkaritzarekin bildu zen atzo Parisen, Ipar Euskal Herriari eskumen bereziak emango lizkiokeen erakundeaz hitz egiteko.
"Ez dakit tresna instituzional berezi bat behar ote den; beharbada aitzina egin ahal dugu egiten dakigunarekin", adierazi zuen atzo Miarritzen Marylise Lebranchu Frantziako Estatu Erreforma eta Deszentralizazioko ministroak, kazetariek euskal Lurralde Elkargoari buruz galdetu ziotenean. Lebranchu urriaren 11n da biltzekoa euskal hautetsien ordezkaritzarekin. "Proposamen oso ezberdinak daude gai honen inguruan; guztiak begiratzen ditut", esan du ministroak, Lurralde Elkargoarena aukera bakarra ez dela aditzera emanez.
Egutegia estutzen ari da Ipar Euskal Herriko Lurralde Elkargoa onartzeko prozesuan. Urriaren 4an eta 5ean –aste honetako ostegunean eta ostiralean, alegia– Frantziako Senatuan lurralde-demokraziari buruzko eztabaida izango da. Urriaren 11n berriz, euskal ordezkaritza bat Marilyse Lebranchurekin (Estatu Erreformarako, Dezentralizaziorako eta Funtzio Publikorako Ministroa) bilduko da. Urtea bukatu baino lehen aurkeztu nahi du Frantziako gobernuak dezentralizaziorako akta berria.
Lizarra, 1955. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea EHUn. Psikologian doktorea eta Historian lizentziaduna. Idazlea. Euskal PEN Klubeko presidentea. Eusko Jaurlaritzako lehendakarigaia da Euskal Herria Bildu koalizioaren izenean. Koreatik –PEN klubaren bilera batetik– heldu berria hartu gaitu Algortan, bertakoa ere baita.
Pasa den ostiralean Ipar Euskal Herriko hautetsi gehienek bat egin zuten Lurralde Elkargoaren aldeko aldarrikapenarekin. Euskal Herriari eskumen bereziak emango lizkiokeen erakundearen alde azaldu dira, halaber, Colette Capdevielle eta Silviane Alaux diputatu sozialistak, Jean Lassalle zentrista, Frederique Espagnac senatari sozialista eta Jean Jacques Lasserre zentristak. Lurralde Elkargoari buruzko eztabaida Parisen abiatuko da orain, urriaren 4an eta 5ean.
Elkarrizketa: Mikel Asurmendi / Argazkia: Dani Blanco
Larzabale, 1975. Euskal filologia ikasia. Hazparneko Elhuyar kolegioan irakaslea da. Gazteriak mugimenduan hasi zen politikan, Haika-n jarraitzeko. Batasuneko kidea da, berau sortu zenetik. EH Baiko hautagaia izan da Frantziako Legebiltzarrerako azken bozetan.
Hautetsien Kontseiluak atzoko biltzar nagusian balizko lurralde elkargoak izango lituzkeen eskumenei buruzko proposamenak aurkeztu eta aho batez onartu zituen. Lurralde elkargoak izango lituzkeen konpetentziak gaika landu zituzten: euskara, kultura, mugaz gaindiko harremanak, turismoa, etxebizitza, garraioak eta garapen ekonomikoa. Alor bakoitzeko, eskumen gehiagoren edo gutxiagoren araberako hiru mailaketa aurkeztu zituzten. Ia denetan erdi mailako eskumenen proposamenek egin zuten aurrera. Aldiz, adibidez, kulturaren eta euskararen alorrean eskumen gehieneko aukeraren alde egin zuten.
Iraila momentu erabakigarria izango da Ipar Euskal Herrian Lurralde Elkargoa osatzeko. Horren aurretik, elkargo berriaren ezaugarriak eta eskumenak definitu behar dira, eta bihar bilera garrantzitsua du Hautetsien Kontseiluak bere jarrera biribiltzen hasteko.
Euskal Herriko Garapen Kontseiluak, Hautetsien Kontseiluari Ideia eta proposamen zehatzak helarazten dizkion eztabaidaguneak, adierazi du euskarak Ipar Euskal Herrian etorkizuna bermatua izan dezan, Lurralde Elkargoa behar duela. Balizko erakunde horrek –Frantziako Estatuarekin akordioa lortuta– kudeatuko lituzke, esaterako, euskarazko irakasle postuak.
Legebiltzarrerako bozak dira hil honen 10ean eta 20an Frantzian. Presidentziarako bozen bi itzulien ondoren, ezkerra eta zentro-eskuinaren arteko hirugarren tour de force da lehenengo hau. Gure lurraldean, 4., 5. eta 6. boz-barrutietako hautagaiak ari dira lehian.
Elkarrizketa: Mikel Asurmendi
1949an jaioa. Hendaiarra da. PSko kidea. Pirinio Atlantiarreko presidenteordea. Hendaiako auzapez ohia. Hendaiako bozemaileen %67k François Hollanderen alde egin du presidentziarako bozetan. 2014ko udal bozetan alkatetzarako aurkeztuko dela adierazi digu.
Batasuneko Jean-François Lefort (Miarritze, 1970) eta Abertzaleen Batasuneko (AB) Peio Etxeberri-Aintzart (Baiona, 1973) kideekin solastatu gara. Euskal Herria Bai (EH Bai) koalizioaren izenean hitz egin digute biek ala biek. Frantziako presidente Nicolas Sarkozyk Ipar Euskal Herrira egindako bisita, datozen hauteskunde Presidentzialak eta Legebiltzarrerakoak, hala nola bi hauteskunde hauen karietara EH Baik landu nahi duen proiektu politikoa izan ditugu mintzagai.
Batera plataformak deiturik, 1.200 lagun aritu ziren errepideak blokeatzen, larunbatean. Euskal lurralde elkargoaren eskaera dela eta, tokiko zenbait hautetsik eta Frantziako Gobernuak duten “blokeo joera” gaitzestu nahi izan zuten ekintza horren bidez. Zazpi gunetan batu ziren protestan: Urruñan 150 lagun, Miarritzen 300, Donazaharren eta Senperen 150, Kanbon 200, Maulen 160 eta Aiziritzen 100.
Duela aste batzuk, Ipar Euskal Herriko euskalgintzako herri mugimenduak biltzen dituen Euskal Konfederazioak agerraldia egin zuen. Euskararen Erakunde Publikoak abiatutako hizkuntza politikak goia jo duela azaldu zuen.
Eusko Alkartasuna (EA) EE-Les Verts ekologistekin bilduko da, bai frantziar legebiltzarrerako, baita presidentziarako hauteskundeetarako ere. Hala adierazi zuen Iparraldeko Eusko Alkartasunako koordinatzaile den Mattin Etxeparek, alderdiak pasa den abenduaren 17an eginiko biltzarrean.
Batera plataformako kideen hitzetan "Ipar Euskal Herrian lurralde elkargoa sortzeko egoera aski ondua dago, baina borondate politiko pixka bat behar da, eta azken zerrapoa gainditzeko jendearen mobilizazioa baitezpadakoa da".
Donaixti-Ibarre, 1951. Baserrian sortua, baina enpresan aritu da langile. CFDT sindikatuko kidea. Arberatze-Zilhekoako (Baxenabarre) auzapeza. Europe Ecologie Les Verts-Régions et Peuples Solidaires-eko hautagai-burua da Frantziako Senaturako, Pirinio Atlantiarreko Departamenduan.
Hil honen 20 eta 27an Pirinio Atlantiarreko Kontseilu Nagusiko 52 aulkien erdia berrituko da; 26 kontseilari hautatuko dira, horietatik 10 Ipar Euskal Herrikoak izaki. Beste erdia, 2008an hautatu zen. 2014az geroztik kontseilari nagusien ordez, lurralde kontseilariak hautatuko dira.
Euskal lurralde elkargoari buruz hitz egitea izan du helburu asteburu honetan Batera plataformak. Kantonamenduetako bozetarako Ipar Euskal Herriko 72 hautagaiak gonbidatu zituen horretarako, baina 17 besterik ez ziren deialdira azaldu: zerrenda abertzaleetako zortzi ordezkari, lau sozialista, hiru...
Batera plataformak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa bilduko lituzkeen elkargoaren zirriborroa aurkeztu zuen atzo Baionan. Plataformak proposamen “irekia” egin du, "Ipar Euskal Herriak behar duen aitortza juridikoari buruzko" eztabaida sustatzeko tresna izatea nahiko...