Munduko hainbat herrialdetan, hainbat elkarte eta erakundek bultzatuta, homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurkako eguna ospatuko da gaur.
Kattalingorri Nafarroako LGBT arreta-zentroak apirilaren 6ean eraso homofobo bat gertatu zela salatu du. 18 urteko bi mutil egun argiz musuka ari zirela erasotu zituzten 16 urtetik 19ra bitarteko hiru gaztek.
Frantziako Estatuan gaur onartu dute sexu berekoen arteko ezkontza ahalbidetzen duen legea. Gai honen harira, erabakia ofiziala izan aurretik, Itxaro Borda idazlea elkarrizketatu zuten Euskal lrratietan asteartean.
Uruguaiko parlamentuak gehiengo handiz onartu du asteazkenean ezkontza homosexuala ahalbidetzen duen legea.
Sexu berekoen ezkontza baimentzen duen lege proiektua onartu du Frantziako Parlamentuak. 329 parlamentarik baiezkoa eman diote erreformari, eta 229k ezezkoa. Hala eta guztiz ere, gay eta lesbianen elkarteek nabarmendu dute legea ez dela guztiz onartu eta hainbat elementu, lesbianen ugalketa lagundua esaterako, kanpoan utzi dituztela. Orain senatuak baieztatu beharko du.
Ehunka lagunek defendatu zuten larunbatean sexu berekoen arteko ezkontza eta haien adopzio eskubidea Baionan egindako manifestazioan. Ezkontza guztiontzat lelopean abiatu ziren Herriko Etxetik berdintasuna aldarrikatzeko.
Urtarrileko azken larunbatean, hilaren 26an, sexu bereko pertsonak ezkontzeko eskubidea izatearen aldeko manifestazioa egingo dute Baionan. 11:00etan izango da herriko etxearen aurrean.
Egun batez, konpainia on batean, barrabarra ari ginen euskara garbian, fronterako benta ezagunaren papera eskuan: bikoteei opariak zegizkieten, gizonari Ricard botila eta emazteari urdeki deliziusa. Irriz genbiltzan, alabaina, gerotik gerora ibili beharrik gabe, 2013ko udaberritik hara frantses...
Epaileek lege segurtasuna eman diete azken urteetan Hego Euskal Herrian ezkondu izan diren sexu bereko mila bikote ingururi, baita hemendik aurrera ezkonduko direnei ere. Espainiako Konstituzio Auzitegiak atzera bota du ezkontza horiek arautzen dituen legearen kontra PPk jarritako helegitea. Bestalde, Ipar Euskal Herriko gay eta lesbianei ere eskubide berdintasunean aurrera egiteko atea ireki diezaieke Frantziako Ministroen Kontseiluak, sexu berekoen ezkontza –eta ondorioz adopziorako aukera– arautzeko lege proiektua aurkeztuko baitute bertan.
“Eta zuri, gustatzen al zaizkizu mutilak?”. Ezin uka galderaren zuzenak harritu ninduenik. Nire artean pentsatu nuen atzerrian nengoela eta han akaso halako galderak egitea naturalagotzat joko zela. Galderari itzuri egiteak, bestetik, “maritxutasunaren mamua” handiagotzea...