Etxebizitzaren Euskal Behatokiak gune tentsionatuen zerrenda argitaratu du eta Lekeitio zerrendatik kanpo geratu da. Udalak neurriak hartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.
Saltsa guztietan egon ohi dira eta Lekeitioko Ikastolak proposatutako erronkari ere ez diote iskin egin espeja-gartziatarrek. Alina Diadoma ukrainarrak prestutasun hori baliatu eta gogoz hartu du aste betez familia euskaldun batean bizitzeko erronka. Ikasleek eta familiek... [+]
Iaz erabaki zuen Lekeitioko Udalak Antzar Egunean antzara bizidunik ez erabiltzea, eta 300 urte baino gehiagoko ibilbidean lehen aldiz, irailaren 5 honetan erabilitako antzara guztiak plastikozkoak izan dira.
1972ko irailaren 2an Lekeition hil zituen Guardia Zibilak ETAko kide ziren Joxe Benito Mujika Xenki zarauztarra eta Mikel Martinez de Murgia Murgi sopuertarra. Orain arte bertsio ofizialak zioen tiroketa batean hil zirela, baina senideek eta Egiari Zor fundazioak eskatuta Eusko... [+]
Hamar urte beteko ditu larunbatean Lekittoko Deabruak taldeak. Euskal Herrian kataluniar estiloko correfoc-ak egiten erreferentea da taldea eta ikuskizun berezia prestatu dute urteurrena ospatzeko. Kalekan, Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen jaialdian ikusi –eta... [+]
San Pedro egunean (ekainaren 29an) lehen aldiz emakume bat igoko da aurten Lekeitioko kaxa gainera dantzara. Ane Maruri da, Etorkizuna dantza taldeko kidea. Asier Uskolak dantzatu du 2003. urtetik baina hanka puskatuta dauka. Aurrerantzean urtero dantzaria aldatzea da herriko... [+]
Lekeitioko Elkano Hankaz Gora dinamikaren barruan, Idoia Arrieta historialariak eskainitako hitzaldia 2022ko urtarrilaren 20an.
Lekeitioko herri ekimenak antolatuta, ‘Kolonialismoa, Elkanoren mundu bira eta kapitalismoaren hedapena’ hitzaldia eskainiko du Iñaki Gil de San Vicente militante eta pentsalari marxistak eguenean [abenduak 2], 18:00etan, kultur etxean.
Elkanoren mundu birak suposatu zuena argitu eta "zapalduen memoria berreskuratzeko" asmoz, momentuz, hiru hitzaldi antolatu dituzte. Lehenengoa ostegunean, urriak 28, izango da, 18:30ean, Lekeitioko Kultur Etxean, ARGIAko Axier Lopez kazetariaren eskutik.
Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak martxan jarritako Lekeitioko Elkartasun Biltegiak kanpaina bat abiaraziko du biltegiaren proiektua gizarteratzeko eta sarekide kopurua handitzeko.