Eusko Jaurlaritzak asteartean onartuko du ziurrenik EAjko Mikel Agirre EITBren zuzendari izateko izendapena, EITB.com-en argitaratu dutenez.
EAEko lehendakaria aukeratzeko inbestidura saioa gaur goizean hasi da. Laura Mintegik eta Iñigo Urkulluk beraien proposamenak azalduko dituzte eguerdira bitartean. Urkulluk gaur lehendakari izateko adina babes ez daukanez, bihar izendatuko dute autonomia erkidegoko presidente gehiengo sinplez.
Hilaren 12an Eusko Legebiltzarrean egingo den bozketan Laura Mintegi lehendakarigai izango da, EH Bilduk atzo iragarri zuenez. Abenduaren 12an gehiengo absolutua inork lortuko ez duela aurreikusita, hilaren 13an beste bozketa bat egingo dute. Azken orduko sopresarik ez badago, egun horretan izendatuko dute Iñigo Urkullu lehendakari gehiengo sinplearekin.
Laura Mintegik, Zaloa Basabek, Jakue Pascualek, Mario Zubiagak eta Imanol Galfarsorok Euskal Herriko XXI. mendeko sozialismoaz hitz egin dute hAUSnART aldizkariaren azken zenbakiko elkarrizketa banatan. Lapiko Kritikoa kolektiboak argitaratzen duen pentsamendu aldizkaria Durangoko Azokan erosteko aukera izango da. Harpidetzaz edo mezenazgo bidez ere eskura daiteke lapikokritikoa@gmail.com helbidera idatziz.
Adierazpen askatasunik ez dagoela eta preso dauden eta errepresioa pairatzen duten idazle eta kazetarien egoera salatzeko errezitaldiak eta mahai-ingurua izango dira ostegunean Donostian. Donostiako Udalak, Euskal PEN Klubak eta Ataramiñe elkarteak antolatuta.
Espainiako Barne Ministro Jorge Fernández Díaz-ek egindako adierazpenei erantzun die Laura Mintegik bere blogean. EH Bilduko kideak, igandean Maconen egindako atxiloketak kritikatu zituen eta Fernández Díazen arabera, adierazpenek “lerro gorria” pasa zuten. Horregatik, Espainiako Estatuko Fiskalak eta Estatuko Abokatuek Mintegi ikertzeari ekin beharko lioketela adierazi zuen ministroak.
Etorkizuneko balizko akordioei buruz hitz egin dute gaur Sabin Etxean. EAJk 10:00etan jaso ditu EH Bilduko kideak eta 12:00etan PSEkoak. Bilera aurretik ziotenez, soilik entzuteko asmorekin azalduko dira. PP eta UPyD alderdiekin bihar mintzatuko da.
Laura Mintegik “ederrean sartu zara” entzun ohi du lehendakarigai denetik. Segituan baina, “animo” entzun ere: “Ederrean sartu zara esaten didate, eremu politikoa bortitza dela hautematen dutelako. Pertsona horiek, herritar arrunta ikusten naute eta euren eremutik jardutea espero dute, alegia, herritarrek politikan esku-hartze handiagoa izatea nahi dute” diosku EH Bilduren lehendakarigaiak.
IÑIGO URKULLUK badu Eusko Jaurlaritzako lehendakari izateko aukera asko, inkestek diotenez EAJk irabaziko baititu hauteskundeak eta, beraz, bakarka, EH Bildurekin edo PSE-EErekin gobernua osatzeko aukera asko du. Ez da ahaztu behar, alabaina, garai aldakorrak bizi ditugula maila guztietan, gogorrak herritarrentzat eta aldaketa eskaera handia dela politika munduarekiko. Hortik etor dakieke ezustekoa jeltzaleei.
Urriaren 21ean EAEko legebiltzarrerako egingo diren hauteskundeetako kanpaina ofiziala abian da gauerditik. Inkesta guztien arabera, bi indar abertzaleak buru izango dira emaitzetan, eta EAJ eta EH Bilduren artean izango da lehia nagusia. Bestetik, PSE-EE eta PPk beherakada jasotzea espero dute medio ezberdinetako analista politikoek.
Lizarra, 1955. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea EHUn. Psikologian doktorea eta Historian lizentziaduna. Idazlea. Euskal PEN Klubeko presidentea. Eusko Jaurlaritzako lehendakarigaia da Euskal Herria Bildu koalizioaren izenean. Koreatik –PEN klubaren bilera batetik– heldu berria hartu gaitu Algortan, bertakoa ere baita.
Datorren asteko ARGIAn Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiarekin egindako elkarrizketa plazaratuko dugu. Aurrerapen moduan, paperezko edizioan jaso ez dituen pasarte batzuk bildu ditu Mikel Asurmendi kazetariak bere blogean. Mintegiren hitz hauekin hasi du artikulua: "Gestionatzen ari den politika ez da guk landu nahi dugun politika, gurea parte-hartzailea da eta hori egin gabe dago".
EH Bildu koalizioko lehendakarigaia da Laura Mintegi. Atzo aurkeztu zen ofizialki, eta hedabideek bere zenbait elkarrizketa eta adierazpen plazaratu dituzte gaur. Batean eta bestean topatu ditugunak bildu dizkizugu hemen.
EH Bilduk ofizialki jakinarazi du Laura Mintegi idazle eta irakaslea izango dela lehendakaritzarako aurkeztuko duen hautagaia. Lehen ere politikan ibilia da Mintegi, azken hauteskunde orokorretan Amaiur alderdiarekin aurkeztu baitzen Senaturako. Atzo arratsaldean hainbat hedabidek aurreratu zuten albistea konfirmatu da goizean beraz.