Orri nagusira

Orri nagusia

 

[Aurreko eztabaidak]

Herri telebistak
Hogei txori txiki kate erraldoien erdian

 

Canal Bizkaia Telebista (Bilbo)

Canal Bizkaiaren web orrialderaSorrera: 1997ko urtarrilan. Bizkaiko enpresari eta profesional talde baten ekimenez. Jabea: Enpresari eta profesional talde hau. Pribatua. Langile kopurua: 45 langile. Administrazioan 2, zuzendaritza eta kudeaketan 2, mantenuan 1, postprodukzioan 1, produkzio buru 1, zuzendaritza buru 1, informatiboetan 10, 9 teknikari, 7 programetan, 6 komertzial eta gainerakoak kolaboratzaileak. Azpiegitura: 80 metro karratuko platoa (hiru kamerekin), errealizazio kontrola, emisio automatizatua, erredakzioa, post-produkzio eta grafismo digitala, 3 edizio sala. Betacam sisteman egiten dute lan. Programazio kopurua eguneko: 12 orduko programazioa egunero. Informatiboak 3 ordu. % 80 barne ekoizpena eta gainerakoa kanpokoa. Euskararen erabilera: Albistegi laburpenak soilik. Ipuinkontalari saio bat egiteko asmoa dute eta etorkizunean programazioaren % 10 euskaraz egin nahi dute. Urteko aurrekontua: 120 milioi pezeta inguru.Finantziazioa: Publizitatea eta bideo korporatiboak. Hedapena: Bilboko gune metropolitanoa. Helburuak, erronkak: Bizkaiko merkatuan buru izatea. Informazio lokala kalitatez egitea dute helburu, orain arte egin dena oso txarra dela irizten baitiote. Dirua irabazteaz gain, izpiritu baikorrez hitz egin eta lan egitea. Epe ertainera, Bizkaia guztian hedatzea (hiri garrantzitsuenetan behintzat).

Zerrendara

 

 

 



Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403