Olatz
Altuna
SEI
elkarteko ikerketa saileko burua
Usurbilen jaioa 1971n. Zientzia
Politikoak eta Soziologian lizentziatua. SEI elkarteko ikerketa
saileko burua da. 1997an eta 2002an -ekainean aurkeztu berri
dena- euskararen erabilerari buruz Euskal Herrian egindako
neurketen zuzendaria da. Halaber, EKBk (Euskal Kulturaren
Batzarrea) 1996an egindako «Politikariak eta Euskara»
ikerketaren egilea da. «Bat» soziolinguistika
aldizkarian eta beste zenbait herri aldizkaritan argitaratu
ditu artikuluak.
Xabier Aizpurua
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Ikerketa eta Plangintza
arduraduna
Donostian jaio zen 1960an eta Gasteizen
bizi da 1985etik. Euskal Filologian Lizentziatua. 2000tik
2002ra Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea izan
zen. 1995etik 2000ra Ikerketarako eta Euskara Sustatzeko zuzendaria
izan zen. 1986tik 1995era Ikerketa eta Plangintza arduraduna.
1977tik 1985era Ricardo Arregi euskaltegiko irakaslea izan
zen eta Euskal Herriko AEK-ko batzordekidea.
Rosa Ramos
Euskara
tenikaria
Iruñean jaio zen 1966an.
Euskal Filologian lizentziatua. Euskara teknikari gisa ari
da Berriozarko udalean. Aurretik, halaber, euskara teknikari
gisa aritu zen hiru urtez Nafarroako Iparraldeko Mankomunitatean
(Leitza-Lekunberri) eta Garesen beste hiru urtez. Gaur egun
Euskara Teknikarien Lanbide Elkarteko lehendakaria da. 1992an
«Nafarroako egoera demolinguistikoa» izeneko lana
egin zuen eta oraingo SEIren kale neurketan Nafarroako koordinatzaile
gisa aritu da.
Iñaki
Martinez de Luna
EHUko
soziologia irakaslea
Gasteizen jaio zen 1960an eta urteetan
enpresa desberdinetan lanean aritu ondoren, eremu akademikoan
ari da gaur egun: soziologian doktorea da eta EHUko irakaslea
Leioako Campusean. SEI soziolinguistika elkarteko kide eta
«BAT» aldizkariko argitalpen batzordeko kidea.
«Etorkizuna aurreikusten 99: Euskal Herriko gaztetxoak
eta euskara» ikerlanaren zuzendarikide izan da. Halaber,
«La Participación política en el País
Vasco» tesi liburua du argitaratua. Geu Gasteiz elkarteko
kidea da.