Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Biarritz garapen jasangarria bultzatzeagatik ez saritzeko eskatu du Bizi!-k

2013-05-15

Martin Vicioso

Bizi! kolektibo altermundistak Frantziako ekologia ministro Delphine Bathori eskatu dio Biarritzeko herriari Agenda 21 labela ez emateko. Izan ere, ez dute uste herri lapurtarra eredugarria denik garapen jasangarriaren ikuspuntutik.

Gohaindidura

2013-04-14

Bea Sallaberry

Gohaindidura –goragalea– sentitu nuen, lagun batek, solasen harira “homosexuala bainaiz”, bota zidanean. Isildu nintzen, ez baitzen deus erratekorik. Irudikatu nuen gure herriko karta postaletako paisaia batean kokaturik eta zein izan zitekeen haren egunerokotasuna,...

Protestak Ipar Euskal Herriko eskola publikoetan, irakasle murrizketagatik

2013-02-27

Lide Hernando

Ipar Euskal Herriko eskola publikoetako gurasoak protestan ari dira Lapurdin eta Zuberoan, irakasle postu berririk sortuko ez dela salatzeko. Paueko Akademia Ikuskaritza irakaskuntzako sindikatuekin bildu zen atzo, lanpostuak finkatzen dituen Eskola Kartaren nondik norakoak zehazteko; baina Ikuskaritzak, Philipe Couturaud buru, aurretik jarriak zituen neurriak aldatuko ez direla esaten amaitu du.

Neil Young Biarritzen izango da uztailean

Biarritz Big festibala 2013ko uztailaren 18tik 21era ospatuko da bosgarrenez. Aguilera estadioan banatuko diren hiru toki desberdinetan izango dute lekua 40 artistak, haien artean Neil Young abeslari kanadarrak.
EHZ

Euskal Herria Zuzenean jaialdia Nafarroa Beheretik Lapurdira

Lekorneko (Lapurdi) Garroko gaztelua izango da ekainaren 28tik 30era ospatuko den Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibalaren eszenatokia. Administrazioa berritzeaz gain, balantze ekonomikoa hartu dute kontuan antolakuntzarekin hasteko.

Kostaldeko gotorlekuak: itsasokoak ez ziren enbaten zain

2012-05-20

Amaia Ugalde

Bertan beti egongo balira moduan. Haitzak legez, hormigoizko eraikinak itsasertzera begira aurkitu ditzakegu Hendaian; bunkerrak, Abadia gaztelutik gertu, Arroka Bikiak parez pare. Guztira, naziek Hendaia inguruan 150 bunker eraiki zituzten Bigarren Mundu Gerran. Asko desagerrarazita badaude ere, larre berde artean eraikitako defentsa lerroaren aztarnak ikus daitezke.
Multimedia

1970-01-01 Lapurdi

Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys