LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada gogorra" nabarmendu du. Heriotza salatzeko mobilizazioak egingo dituzte.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Lan istripuak
Iritziak
2024-01-18 | ARGIA
Behargin bat hil da Errenterian aldamio batetik erorita, urteko zazpigarrena

Urtea hasi denetik lanean hildako zazpigarren langilea da. Astebeteko epean, bost behargin zendu dira.


Asteazkenetik hona hiru langile hil dira Euskal Herrian

Arriben, Muxikan eta Funesen gertatu dira lan istripuak. Azkena izan da Arribekoa, astelehen honetan gizon bat zortzi metrotik erorita hil ostean.


Urteko lehen bi lan heriotzak, Santurtzin eta Trapagaranen

Bi langile hil dira asteartean lan istripu banatan. Aurtengo lehen lan heriotzak izan dira, biak Bizkaian. Lehen istripua Santurtzin gertatu da, goizaldean, kamioi baten kabinak su hartu ostean. Bigarrena arratsaldean jazo da Trapagaranen, Ugarte industriaguneko lantegi batean... [+]


Iaz 58 langile hil ziren Euskal Herrian

LAB sindikatuak egiten duen kontaketaren arabera, sei egunetik behin langile bat hil zen iaz Euskal Herrian. Osalanen eta Nafarroako Gobernuaren estatistiken arabera, urtarriletik azarora guztira 46.451 lan istripu izan ziren iaz Hego Euskal Herrian.


Bi arrantzale desagertu dira Ziburun, itsasontzi bat hondoratuta

Hiru arrantzaleetatik bi desagertuta daude, eta erreskatatu dutena Baionako ospitalean artatu dute, hipotermiak jota.


53 langile hil dira jadanik aurten lanean ari zirela Euskal Herrian, azkena Murueta ontziolan

Astilleros Murueta ontziolan 64 urteko behargina hil da asteartean, metalezko xafla handi bat gainera erori zaionean. LABek egiten duen kontaketaren arabera jadanik 53 dira Euskal Herrian lanean ari zirela aurten hildako pertsonak. Sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte... [+]


51 urteko langile bat hil da Etxarri Aranatzen

Astearte goizean hil da Etxarri Aranazko Industrial de Armaduras Omnia enpresako langilea, 51 urtekoa. Nafarroan 24 ordutan eman den bigarren lan heriotza izan da, astelehenean Cintruenigon gertatutakoaren ondoren.


54 urteko langile bat hil da Cintruenigon

Foruzaingoaren arabera, hamabost metrotik erori da, industria-nabe bateko teilatua hondoratuta.


2023-10-31 | Axier Lopez
Gutxienez 45 langile hil dira ArcelorMittalen meategi batean, Kazakhstanen

2006tik Kazakhstanen gertatutako meatze-istripurik larriena da, 41 meatzari hil baitziren orduan ArcelorMittalen beste instalazio batean. Multinazionalak bederatzi lantoki ditu Hego Euskal Herrian.


Laneko baja eragin zuten 319 lan istripu zenbatu ziren Nafarroan 10.000 langileko lehen seihilekoan

Osasun kontseilariak dio helburu hori “lehentasuna” dela Foru Gobernuarentzat. Nafar langileen %3,2 lan ezbeharren batengatik bajan egon da azkeneko sei hilabetean, estatuko daturik altuena, Contigo-Zurekinek salatu duenez. Talde guztiak “kezkatuta”... [+]