Euskal Herrian egindako ibilaldiaren barruan, Aralarrek sortu berria duen Ezkerraberri fundazioak konbidatuta Donostiako Koldo Mitxelenan mintzatu da Florian Wilde Alemaniako Die Linke alderdi ezkertiarreko kidea. Areto bete samartu bati aritu zitzaion Wilde, aurkezpenak Inaki Irazabalbeitiak eginik. "Erresistentzia eraikitzen ekaitzaren begian: Alemaniako ezkerra eta Europako krisia" izan zituen hizpide, kazetari honi Aralarrekoen baino Sortuko jendeen diskurtsotik hurbilagoa iruditu zitzaion moduan.
Atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako jauregiko areto nagusian Espainiako indar polizialek herritarrei eragindako torturen salaketa instituzionalean lehen urratsa eman zuen. Martin Garitano ahaldun nagusia eta Oroimen Historikorako eta Giza Eskubideen zuzendari Marina Bidasoro buru zirela, ehun gonbidaturen aurrean egindako ekitaldiarekin nabarmendu nahi izan zuen Aldundiak lehen urrats hau, Euskal Herriko leku askotan Torturaren kontrako eguna ospatzen den otsailaren 13an.
Hego Euskal Herrian langabezia gora doa, Espainiako Estatuko batez bestekoa baino azkarrago gainera, eta guztira 222.918 pertsona daude jada lanik gabe, joan den urtean baino 32.105 gehiago.
Patxi Lopezek ezarritako "Euskadiren Eguna" jai egun bezala ospatu behar ez izatea eskatu zuten atzo EH Bilduk, LAB sindikatuak eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak, besteak beste.
BBK, Vital eta Kutxa entitateetako Batzar Nagusiek estatutu berriak onartu zituzten atzo, Eusko Legebiltzarrak pasa den hilean onartutako Kutxen Lege berrira egokitzeko. Udazkenetik aurrera erakunde publikoen ordezkaritza %40koa izango da hiru kutxetan –gaur egun %50ekoa da–, eta Batzar Nagusiak 80 lagunek osatuko dituzte –orain arte 100 kide zeuden–. EAJren, PPren eta PSEren aldeko botoekin onartu dira estatutu berriak.
Sektore publikoan ELA, LAB eta CCOOk greba orokorrerako deialdia egin dute Nafarroan. EAEn bi orduko lanuzteak deitu ditu LABek. Sindikatuek murrizketen aurkako mobilizazioak iragarri dituzte goizez eta arratsaldez.
Atzo sindikatuak Nafarroako Hezkuntza Departamentuan galdezka ziren, ea iragarritako murrizketekin aurrera segitzeko asmoa zuten ala ez. Gobernuak erantzun du ez duela atzera egingo hartutako erabakietan.
Azken urteetako mobilizazio jendetsu eta anitzenak izan dira Maiatzaren Lehenean Euskal Herrian, Rajoyren nahiz Sarkozyren politika atzerakoien kontra, nagusiki. Manifestazio handiena Bilbon burutu zuen ELAk, 11.000 lagun bildu ziren bertan sindikatuaren arabera. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak Espainiako Gobernua ez ezik, Eusko Jaurlaritza ere gogor kritikatu zuen, eta hipokresiaz jokatzea egotzi zion.
Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministroak, Jose Ignacio Wertek, hezkuntzarako murrizketak iragarri zituen atzo. Besteak beste, gela bakoitzeko ikasle gehiago onartu beharko dira eta irakasleek ordu gehiagoz aritu beharko dute lanean. Hezkuntza eragileek adierazi dute murrizketek hezkuntza kalitatea gutxituko dutela. LAB sindikatuak egindako kalkuluaren arabera, adibidez, 4.000 lanpostu gal daitezke.
1911ko uztailean sortu zen Solidaridad de Obreros Vascos, egun Euskal Langileen Alkartasuna (ELA) izenarekin ezagutzen dena. Sabino Aranaren ideien altzoan sortutako sindikatuak klase sozialen arteko elkarrizketa predikatzen zuen eta sozialismoa deitoratu. Aldiz, orain, langile borrokaren abangoardian dabil eta ideia ezkertiarrak bere egin ditu. Zer gertatu da ehun urteotan sindikatu abertzalearen baitan?
2.579 bozka eta 58 eserleku eskuratuta, LAB sindikatuak irabazi ditu Nafarroako administrazio publikoan egindako hauteskunde sindikalak. Haren atzetik geratu dira CCOO (47 eserleku), ELA (39) eta UGT (25). Sindikatu abertzaleek nabarmen egin dute gora, eta CCOOk eta UGTk ordezkaritza murriztu dute, 2 eta 10 delegatu galduz, hurrenez hurren.
- Behin behineko emaitzak (Nafarroako Gobernua)
Bihar euskal gehiengo sindikalak pentsioen erreformaren kontra Hego Euskal Herrian deitutako greba orokorrak atxikimendu zabala lortu du enpresa, administrazio eta elkarteen artean. Bestalde, dagoeneko hasi dira lehen protestak pentsioen erreformaren kontra. Hala, LAB sindikatuak hiru bankutako egoitzak okupatu zituen atzo. Horrez gain, langabetuak eta herri mugimenduetako kideak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egoitzaren aurrean bildu ziren eta pankarta erraldoia zabaldu zuten.
ARGIAko langileok bat egin dugu greba deialdiarekin eta bihar jarraipen berezia egingo diogu webgunean.
Beatriz Martxueta LABeko Politika Sozialeko arduraduna da. Espainiako Gobernuak bultzatu nahi duen pentsioen erreformak eskubide soziala “merkantzia” bihurtuko duela dio, eta horregatik daudela errotik kontra. Elkarrizketa hau egiteko unean, CCOO eta UGT negoziatzen ari dira Moncloan, eta erretiroa 67 urtera atzeratu ala ez dute ardatz: “Ez dugu ulertzen, erreformaren beste neurriek de facto ekarriko dute erretiro adina atzeratzea”.
Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendariak astelehenean El Correo egunkarian esandakoek hautsak harrotzen jarraitzen dute. Herenegun EAJ eta LAB izan ziren haren hitzak gaitzetsi zituztenak, eta atzo EITBko langileek eta ELA sindikatuak hitz egin zuten. EITBko langileek salatu dute zuzendaritza bere...
Euskal Herriko errealitate sozio-politiko eta ekonomikoari begira, informazioaren aukeraketan, lanketan eta trataeran EITBk jokatzen duen funtzioa aztertzeko eskatu du. Erakunde publikoak hartua duen norabidearen gainean irakurketa kritikoa egin du LAB sindikatuak. "Iritzi egokia...
Nafarroako Gobernuak ekainaren 18an euskarari buruzko dekretu bat onartu zuen. Bertan jasotzen zenez, lan eskaintza publiko eta lehiaketa publikoetan euskara jakitea %3 baloratuko da eremu mistoan eta %6 eremu euskaldunean –lanpostu zehatz batzuetan balorazioa %6 eta %10ekoa izango da–....
Atzo Bilbon elkarretaratzea egin zuen LAB sindikatuak BBVAren hizkuntza politika salatzeko. Besteren artean, urte hasieratik ez omen du publizitaterik egin euskaraz. Bezeroei zerbitzua euskaraz ematea eta langileentzako euskalduntze plana abian jartzea eskatzen dio LABek BBVAri.
Abian diren oposizio prozesuak oinarri hartuta, Administrazio Publikoak euskaldunak erabiltzaile eta langile gisa "diskriminatu egiten dituela salatu du LABek. Arantza Sarasola sindikatuko zerbitzu publikoetako federazioko kideak atzo adierazi zuenez, Osakidetzan egin diren oposizioek...
LAB sindikatuak adierazi duenez, Debako Praileaitz haitsuloari behar bezalako babesa emateak ez die Sasiolako harrobian lanean ari diren langileei kalterik eragingo. EAJ "gezurretan" ari dela dio LABek, eta alderdi hori "bakarrik" geratu dela kobazuloaren babesaren...
Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak unibertsitate aurreko hezkuntza publikoko sindikatuekin akordioak lortzen ahaleginduko dela azaldu du eta gatazkarik ez egotea espero du. Hezkuntza Sailak CCOO sindikatuarekin sinatu zuen lan hitzarmena joan den...
Unibertsitate aurreko hezkuntzako mahai sektorialaren bilera egin zen atzo (14) Gasteizen. Atzokoa ere akordiorik gabe amaitu zen. ELA, LAB, EILAS eta UGTk ez zuten sinatu Jaurlaritzak proposatutako testua. CCOOk ere ez zion baiezkorik eman, testuan "konpon daitezkeen gauza teknikoak"...
LAB sindikatuak Nafarroako Gobernuko administrazioan euskara normalizatzeko plan bat burutzeko txostena aurkeztu du. Sindikatuaren esanetan, proposamen irekia egin dute gainontzeko sindikatuen eta eragileen babesa jaso asmoz. Txostenean zehazten diren neurriak indarrean jartzeko Normalizazio Plan...
LAB sindikatuak hezkuntzako hizkuntz ereduen sistemaren inguruko bere proposamena aurkeztu zuen atzo (6). Sindikatuak Euskal Herri osorako hezkuntza sistemaren "aldaketa eta berregituraketa" proposatu du. Aldaketa horren helburua hizkuntz normalizaziorako hizkuntz politika berria izatea...
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako irakaskuntza publikoko langileek euren ordezkari sindikalak aukeratu zituzten atzo (14). Irakaskuntza ez unibertsitarioan LAB sindikatuak lortu du ordezkari gehien, 49 hain zuen ere. Unibertsitatean aldiz, CCOO nagusitu da 21 ordezkarirekin.
Atzo (19) adierazi bezala, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) sindikatuak, Errektoretza Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila Jaurlaritzak irakasleen ordainsari osagarrien sistemaren inguruan aurkeztutako azken proposamenari buruz hitz egiteko bildu ziren Gasteizen. Aurreikusita...
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) sindikatuak, Errektoretza Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila berriro bilduko dira gaur arratsaldean, Jaurlaritzak irakasleen ordainsari osagarrien sistemaren inguruan aurkeztutako azken proposamenari buruz hitz egiteko. Hezkuntza Sailak 3.750 euroko...
LAB sindikatuak otsailaren 14an hasiko den aurrematrikulazio kanpainan euren haurrak D ereduan matrikulatzeko eskatuko die gurasoei. Horretarako, Euskal Herrian zaude, izan euskaldun lelopeko kanpaina prestatu du. Bestalde, hizkuntz eskakizuna ez betetzeagatik egonkortasuna galdu duten irakasleek...
Azken urteotan administrazioa euskalduntzeko emandako urrats eskasak ikusita, Euskal Herriak esparru propioa behar duela aldarrikatu zuen atzo (18) LAB sindikatuak. Normalizazio bide honetan, osasungintzak eta justiziak dute egoerarik larriena sindikatuaren ustez. Aurrerapauso handiena berriz...
- LAB sindikatuak salatu duenez, ikasturte honetan martxan jartzekoa zen Euskal Herriko Unibertsitateko Euskararen Normalkuntzarako II. Plana geldituta dago. Plan honetan 230 irakasle elebidunentzako lanpostu berriak sortzea aipatzen bada ere, LAB sindikatuak jakinarazi duenez, Hezkuntza Sailak...
-LAB sindikatuak, Ikasle Abertzaleak, Sortzen, Ikasbatuaz eta EHEk Lanbide Heziketa euskalduntzearen alde abiatu zuten kanpainaren baitan 10.000 sinadura inguru bildu dituzte. Izan ere, Lanbide Heziketako euskarazko eskaintza %5ekoa baino ez da. Sinadura hauek Hego Euskal Herriko hezkuntza Sail...