BBK-k, Kutxak eta Vital Kutxak murrizketa gogorrak ezarriko dituzte gizarte-ekintzan. Iaz Kutxabank eratu zenetik, lehen asanbladak egin dituzte. Bilbo eta Donostiako egoitzen kanpoaldean, gizarte kolektiboek, etxegabetzeen aurkako plataformak eta sindikatuek protestatu dute neurrien kontra.
Asteazken Beroak ekimena berreskuratu dute Bilbon. Biharko, finantza erakundeen jardunari buruzko asanblada antolatu dute eta hilaren 16an, elkarretaratze-okupazioa egin nahi dute Kutxabankek Bilbon duen egoitza nagusi aurrean: bertan dirua duenak kontua ixtea da asmoa, etxegabetzeen gaian bankuak duen jarrera salatzeko.
Bizkaiko Kaleratzeei Stop kolektiboko ordezkariek Kutxabanken zituzten kontuak itxi zituzten atzo eta berdina egiteko deialdia luzatu diete herritarrei. Jendea etxetik kaleratzeari utziko ziola agindu zuen bankuak, baina bere hitza ez duela bete eta etxegabetzeekin aurrera jarraitu duela salatu du kolektiboak.
Gipuzkoako Stop Kaleratzeak kolektiboak deituta, manifestazioa egingo da larunbatean Donostian, 12:30ean Boulevarretik abiatuta. “Egunetik egunera geroz eta familia gehiagok du etxetik kaleratua izateko arriskua, egoera honen erantzuleek, finantza erakundeek, gure poltsikoetatik milioika euro jasotzen dituzten bitartean euren balantzeak orekatu ahal izateko”, salatu dute elkarteko kideek.
Kutxako lehendakari Xabier Iturberi elkarrizketa egin nion 2009an eta estatuek finantza sisteman jarritako dirutzak berreskuratzeko bermerik ba ote zuten galdetu nion. “Baietz uste dut, bankuak berriz martxan jarri eta gauzak ondo egiten badituzte itzuliko dira. Hori beti gertatzen da,...
Kutxaren astearteko batzarra inpugnatuko du EH Bilduk, gaur adierazi duenez. Bart Xabier Iturbe aukeratu zuten Kutxako presidente, EAJ, PSE eta PP alderdiek eta CCOO eta Pixkanaka Kaskari sindikatuek bat eginda. Elkar-hartze horrek oztopatu zuen EH Bilduko hautagai Antton Izagirre Kutxako presidente izendatzea. Presidentea aukeratzeko prozesuan gorabehera handiak izan dira. Pausoz pauso xehetu dugu gertatutakoa.
Kutxabankek etxe kaleratzeak gelditu ahal izateko prozesu juridikoa abiatuko du gaur. Mario Fernandez presidenteak iragarri duenez, herritarrek ordaintzerik ez dituzten hipoteken exekuzioak bertan behera utziko dituzte aldi baterako. Bien bitartean, Euskadiko Kutxak adierazi du ez duela "etxe kaleratze traumatikorik" egin, eta Espainiako Gobernuak eta PSOEk kaleratzeak saihesteko hainbat neurri aurkeztuko dituzte gaur.
Irakurleak lerrook ikusten dituen egun berean Hego Euskal Herrian 17 familia euren etxeetatik kanporatuko dituzte, eta 17 familietan sufrimendua agerikoa izango da. 2008tik, krisia hasi zen urtetik, 2012ko ekaina arte, Hego Euskal Herrian 10.997 kanporatze izan dira. Urtarrila eta ekaina artean...
Legelaria, Bilbon jaioa 1959an. Mondragon Unibertsitateko lehendakari eta MCCko idazkari nagusi izana, Adrian Zelaiak Ekai Center-en dihardu egun, ekonomiaren eta politika publikoen arloan lan egiten duen ikerkuntza zentroan. Europar Batasuneko Industria Eraldaketarako Aholku Batzordeko kide ere bada.
Espainiako bankuen erreskatearen eztabaidan murgilduta gaude; Europar Batasuneko eta Nazioarteko Diru Funtseko 100.000 milioi euro erabili nahi dira horretarako. Erreskatea ez da doan izango. Diru hori uzten dutenek, dirua itzultzeaz gain, interesak ere eskatzen baitituzte. Era berean,...
“Gizartearen aurrean aurpegia garbitu nahi dute baina ez dute nahi akordiorik jendea alokairu sozialean bizi dadin” salatu zuen atzo Bizkaiko Stop Desahucios (Desjabetzeei Stop) gizarte mugimenduak. Kolektibo horrek, herrialdeko beste hamabi talderekin batera, protesta egin zuten atzo Bilbon etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko. Kutxabanken egoitzaraino eraman nahi izan zuten euren aldarria, baina ez zieten sartzen utzi.
Jaurlaritzak hilaren hasieran iragarri zuen bankuen eta etxebizitza galtzeko arriskuan daudenen artean bitartekari lanak egingo dituela. Egitasmo horrekin aholkularitza eta bitartekaritza zerbitzuak eskainiko dizkiete maileguak ordaintzeko arazoak dituzten familiei. Dagoeneko etxetik kaleratuak izan diren familiak ere lagunduko dituela baieztatu zuen Jaurlaritzak. Bitartekaritza zerbitzu horrekin bat egingo du Kutxabankek.
Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak elkarrekin kooperazio proiektua osatzeko “hizketaldi formalak” hasi dituztela iragarri zuten joan den astean. Integrazioa egiten bada, marka berria bigarren euskal finantza entitate handiena bihurtuko litzateke (25.303 milioi euroko aktiboak),...
BBK, Kutxa eta Vital-en fusio hotzetik sortutako Kutxabank finantza erakunde berriak urtarrilaren 1ean ekin zion bideari. Eta lehenengo urratsek eta neurriek erakusten dute gaizki ekin diola. Hasiera oso txarra izan du, ez duelako bera osatzen dutenen aniztasun politiko eta soziala errespetatu....