Piztu Ezazu Argia 970x90

Hirietan autoen abiadura 30 km/ordura murrizteko eskatu dute

Kanpaina martxan dute Europan, hirietan autoen abiadura 30 km/ordura murrizteko eskatuz. Nazio Batuen arabera, hori da oinezkoak eta txirrindulariak trafiko istripuetatik babesteko neurririk eraginkorrena. Ekologistak Martxan eta Biziz Bizi elkarteek bat egin dute ekimenarekin, Bilbon.

Karbonoaren merkatuak porrot egin du

2013-04-24

Lide Hernando

CO2 tonaren prezioak hondoa jo du, 32 eurotik 5era erori da. Klima aldaketaren kontrako EBren estrategiaren porrota erakusten du horrek El Diagonaleko artikulu baten arabera.

Fukushiman, istripu, aberia eta isuri erradioaktiboen eguneroko errutina

Joan den ostiralean, apirilak 5, goizeko 09:00ak aurretik deitu zidaten erredakziotik, ezin kafea lasai hartuz periodikoa irakurriz: “RTk zabaldu dik Fukushiman erreaktore matxuratuen errefrigerazio sistemak huts egin duela”.

Ikatz koloreko etorkizuna

2013-03-17

Andoni Lubaki

1990eko hamarkadan, gerra zibila amaituta, Portugalen kolonia ohiak kanpo merkatuetara ireki zituen ateak eta multinazionalak bertaratu ziren. Orduko aberastasun promesak, baina, ezerezean geratu dira: gutxi batzuentzat diru-iturri dena, pobrezia kondena da gehienentzat.

BP petrolio-ustiatzaile britainiarraren aurkako epaiketa gaur hasiko da

2013-02-25

Lide Hernando

Ia hiru urte igaro dira BP petrolio-ustiatzaile britainiarrak historiako marea beltzik handiena eragin zuenetik, eta haren aurkako epaiketa gaur bertan hasiko da, zenbait iturrik adierazi dutenez. Mexikoko golkoan eztanda egin zuen ustiategiak eragindako kalteen errudun den enpresa 17.000 milioi dolarretarainoko isuna jartzera behartu dezake epaileak.

Airearen kutsadurak bihotzekoa jasan dutenak hiltzeko aukera areagotzen du

2013-02-21

Martin Vicioso

Airearen kutsadura arrisku-eragilea da bihotzekoa jasan duten pertsonentzat. European Heart Journal Europako Kardiologia Elkartearen aldizkariak publikatutako ikerketa baten ondorioa da. Airean dauden PM motako partikulak eta sindrome koronario akutua jasan eta ondorengo biziraupena erlazionatu dituzte.

Airearen kalitateaz europar administrazioaren arduragabekeria

2013-01-24

Unai Brea

EBk airearen kalitateari buruzko legedian zer aldaketa egitea erabakiko du aurten, joan den astean esan genuenez. Zehaztu beharreko gauza garrantzitsuenetako bat da airean esekita dauden PM2,5 partikulentzat 2020tik aurrera ezarriko den gehienezko balioa. Hartzen den ia edozein erabaki onerako izango da, baina ez horretarako borondate handia antzematen delako, abiapuntua ezin okerragoa delako baizik. 

Merkurioa murrizteko nazioarteko hitzarmena, ahulegia ote?

2013-01-23

Unai Brea

Merkurioaren erabilera murrizteko akordioa sinatu dute 140 herrialdek joan den asteburuan Genevan: Minamatako Hitzarmena, izen bereko japoniar hiriaren omenez. XX. mendeko 50eko hamarkadan, Minamatako biztanle asko ordura arte inork ezagutzen ez zuen gaixotasun baten sintomak agertzen hasi ziren: ikusmenean eta entzumenean galerak, ataxia (deskoordinazioa mugimenduan), ahuldadea eta, kasurik larrienetan, paralisia eta heriotza.

Pestizidek erleei kalte egiten dietela onartu du Europar Batasunak

Nikotinatik eratorritako pestizidak mundu osoan erabiltzen dira. Erlezainek hainbatetan salatu ondoren, erleak hiltzearen arrazoietako bat dela baieztatu du Europar Batasunak, Praza Pública komunikabideak adierazi duenez.

Arnasten dugun airea, legezkoa bezain kutsatua

2012-12-23

Unai Brea

Aspalditik dugu airearen kutsadurak gure osasunari egiten dion kalteen berri, eta zenbat eta gehiago dakigun, argiago geratzen da kalte horiek uste genuena baino are larriagoak direla. Hala ere, Europar Batasunean, eta ondorioz Euskal Herrian, indarrean dagoen legediak ez dio ebidentzia zientifikoari behar beste jaramon egiten, eta bai kutsatzaileen interesei.

Nahita kutsatzeagatik Ekuadorreko indigenei ia 20.000 milioi dolar ordaintzera zigortuta Chevron-Texaco petrolio enpresa

2012-12-18

Josu Urtubia

19,2 mila milioi dolar ordaindu beharko ditu Chevron-Texaco enpresa estatubatuarrak Ekuadorreko justiziak ebatzi duenez. Argentinako justiziak berriz, bertan dituen ondasun guztiak bahitu dizkio. Epaileen arabera, 1972tik 1992ra bitarteko isuriak nahita egin zituen enpresak, gastuak murrizteko helburuarekin. Txernobyleko, Mexikoko Golkoko edo Exxon Valdezeko kasuetan ez bezala, ez zen "istripu bat" izan, kontzienteki egindako zerbait baizik. Enpresak Ekuadorreko Amazonasen zuen planta 1992an itxi egin zuen.

Agur bero bat kedarrez

2012ko abenduaren 2ko ilunabarrean ETBko Gaur Egun albistegiari erreparaka zeudenek lehenbizi ikusi zuten Espainian, gu barne, urritasunen bat duten milakak Madrilen egindako manifestaldia, ondoren EHBilduk Eusko Legebiltzarrean laister Laura Mintegi lehendakarigaitzat aurkeztuko zuela, segidan Andoni Ortuzarren ahotik EAJren erantzuna, beranduago PSOEk Felipe Gonzalezi egindako omenaldia, horren ostean Mahmud Abbasi Zisjordanian antolatu ongietorria NBEtatik bueltan, gerotxoago Egipton Morsi presidenteak dauzkan istiluak, eta Japoniako tunel batean gertatu istripu ikusgarria, eta Gasteizko Salburuan egindako zuhaitz landaketa, eta halako batean irribarrerik galdu gabe 06 minutu eta 20 segundu generamatzala Saioa Martijak iragarri zuen: “Zamudioko lantegi batek gurpil zaharrak hartu eta zementu lantokientzako erregai ez-kutsakor bihurtzen ditu“. Aktualitatea bor-bor.

Dosi txikitan pozoitzen ari da Hego Euskal Herria

Tamaina txikiko partikulen urteko balioak Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatutako mailen gainetik daude ia Hego Euskal Herri osoan. Biztanle gehienek aire kutsatua arnasten dute, Ekologistak Martxan taldeak airearen kalitateari buruz argitaratu duen 2011ko txostena irakurrita ondoriozta daitekeenez.

Euskal Herrian uso, Argentinan otso

2011-03-13

Urko Apaolaza

Iberpapel euskal enpresak hezegune bat deuseztatu du Argentinako Entre Ríos probintzian, Caraballo errioan. Iberpapelek Hego Amerikan 19.331 hektarea lur ditu eukaliptotarako, eta hezegune horretan zortzi kilometro luzeko lubeta eraiki du. Herritarren protestaren ondoren, Entre Ríoseko Gobernuak parajea lehengo egoeran uzteko agindu dio enpresari. 

Elektrizitatea, paper fabriken negozio berria

2011-03-13

Urko Apaolaza

Peak Oil-a jo dugula erakusten duten zantzuak garbiago ageri zaizkigun honetan –arabiar herrialdeetako erreboltak testigu–, beste energi-iturriek gero eta balio handiagoa dute. Horrela uler liteke “berriztagarri” deitu energiak sortzeko azken urteetako booma, edota...

Toxiko uholdeak legea antidoto

Munduko produkzioaren %35 eta 1,7 milioi enplegu zuzen. Datu horiekin, industria kimikoa munduko indartsuena da; eguneroko bizitzan substantzia kimikoz inguratuta gaude. Eta azken urteetan horren ondorioak ezagutzen ari gara pixkana: ingurumenean ez ezik, osasunean ere kalteak sor ditzakete substantziok. Harrigarria badirudi ere, ordea, orain arte ia nahi duen substantzia merkaturatzeko aukera izan du industriak. reach proiektu europarra hori aldatzera datorren arren, denek ez dute oso begi onez ikusten.
Multimedia

2013-02-01  |  Kutsadura

Gizona (Steve Cutts)

Londresko Steve Cutts ilustraziogileak egindako bideoa. Kapitalismoaren arabera moldatutako egungo gizakiaren estereotipoari, ironiaz betetako kritika zorrotza.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys