Kurdistan

Egokitu gabeko lurra
Arbilen 40 gradoak gainditu ditugu gaur eta Mahmud-ek, hoteleko arduradunak, Minareteko parkera joatea gomendatu dit: ”iturri asko dago, oso freskagarria da”.

Eta egia zen, noski, baina atentzio handiagoa eman didate umeentzako kulunka hauek. Denbora luzea eman dut zain, Kurdistango eguzkiaren azpian kixkalita, ume bat bertan jolasten erretratatu ahal izateko. Ikusten duzuenez, alperrikako itxarotea izan da, baita oso inozoa ere. Agian beroegi zegoen edo, besterik gabe, tokia ez dute gustuko Arbilgo haurrek.

Dena den, zaila da haur bat jolasten ikustea Kurdistanen. Lanpetuegi daude gehienak zapatak garbitzen, edo semaforoetan zigarroak saltzen; kontrabandisten morroi, zama ikaragarriak bizkarrean eramaten…

Kulunkek itxura ezinhobea dute, baina denbora asko beharko da euren azpiko lurra egokitu ahal izateko.

Iraganaren espejismoak
Arbilgo erdiguneko paper denda batean aurkitu dut honako postal sorta hau. Kartoizko oroigarriok gogora ekarri didate duela urtebete Abkhazian aurkitutakoak: hotelak, turistez jositako hondartzak eta Sujumiko portuan ainguratutako kruzero-ontziak agertzen ziren haietan. Ez ziren egungo herrialdearen egoeraren ispilu, inolaz ere, baina baliagarriak ziren oso Itsas Beltzeko bazter horretako hondakinen iragan dotorea ezagutzeko. Oraindik zutik, baina bakarrik, dagoen trenkada hau, luxuzko hotel baten aurpegi zuria izan zen behin; sastrakek jandako eremu hori, lorategi eder bat…

Bidaia honetan kurduen kontrolpeko eremuan mugituko naiz. Ez dut paradarik izango Bagdad edo Basorako itxuraldaketei berta-bertatik erreparatzeko, ezta gogorik ere!

Nire postalen bildumarako bost ale erosi ondoren, argazki hau ateratzeko baimena eskatu diot dendariari. Barre egin du gizonak, nire eskaera oso inozoa zelakoan agian. Baina hotelerako bidean paradoxa galantari erreparatu diot: desegitear dagoen herrialde bateko irudiak dira hauek; baina Kurdistanen topatu ditut, oraindik “ez den”, edo “egitear” dagoen herrialde honetan.

Isilgune gozoak
Etorri naizenetik etengabe ari naiz jendea ezagutzen. Toki bikaina da Kurdistan horretarako, hain dira abegitsuak bertakoak. Nahikoa da bi hitz trukatzea, hirugarrena "txai" (tea) izateko. Tamalez, elkarrizketa nahiko motzak izaten dira halakoetan, nire kurduerazko errepertorioa berehala bukatzen da eta. Gero isilgunea dator. Baina inork ez du gehiagorik espero. Pozik daude denak beti, euren te gozoa kanpotarrarekin konpartitzeagatik. Elkarren ondoan esertzeko gonbita jasotzen dut gehienetan, kaleko akzioari begira gaudela denok. Zapata garbitzaileak; euren destinoak oihukatzen dituzten taxi-gidariak, turbanteak lotzeko mota desberdinak, edo gutxitan ikusi dituzun galtza bonbatxo marradun horiek… Eta gu eserita, bizitzaren ikuskizunari begira, eta gozo-gozoa (askotan gozoegia) den teari zurrutaka.

Mosuldik gatoz
"Mohamed dut izena, eta hauek Nur eta Janis dira, nire seme-alabak. Arabiarrak gara eta duela hiru aste iritsi ginen Dahuk-era Mosuldik. Amerikarren koartelgo internet-kafea eramaten nuen han; 'Moha' deitzen zidaten denek.  Baina gerrak eztanda egin zuenetik gauzak biziki okerrera joan dira Mosulen. Etengabeak dira eztandak edo tiroketak orain, eta horiek utzitako gorpuak kalean gelditzen dira, egunez askotan.

Orain dela aste batzuk, Janis-ek emakume baten gorpua topatu zuen eskolarako bidean… Ez, ez da Mosul seme-alabak hazteko toki aproposa, horregatik etorri gara Kurdistanera. AEBetara joaten saiatu nintzen aurrena baina, beraientzat lan egin badut ere, ez daukat bisa lortzeko inolako aukerarik. Bestalde, ezingo dugu inoiz gure etxera bueltatu, amerikarrentzat lan egin dudalako.

Janis eta Nur Dahukeko arabiar eskolara joaten dira orain, baina nik ez dut lan egiteko aukerarik hemen, kurdueraz ez baitakit.

Ez dakit noiz arte egon ahal izango dugun hemen. Ziurrenik, Siria edo Egiptora egin beharko dugu ospa, baina momentuz hemen gaude. Eta bizirik".

Bide onak eta txarrak
Ez dago garraio publikorik Irakeko Kurdistanen, beraz, taxi bat konpartitzea da hiriz hiri mugitzeko modu bakarra. Baina bi ibilbideren artean aukera dezake gidariak: ona ala txarra. Paradoxa bada ere, bide ona izaten da hemen luzeena, karretera hura ez baita inoiz ateratzen kurduen esku dagoen lurraldetik. Txarra, aldiz, azkarrena da, gerraren aurretik erabilitako errepide-mapari oraindik eusten diolako. Beste era batera esanda, Mosuldik igarotzen da Dahuketik Arbilera doan bide zuzenena.

Aurreko eserlekuan nindoan gaur, gidariaren alboan. Bayad izena zuen. Halako batean Mosul eta Bagdad markatzen zituen errepide seinale hau ikusi dut urrutitik. Kamara atera eta argazkia bota dut, lasai; ezker, edo erdiko norabidea hartuko genuelakoan segidan. Baina Bayadek eskubikoa hartu du. Berari begiratu diot aurrena, panikoak jota, eta atzean zihoazen beste hiru bidaiakideei jarraian. Inor ez da larritu; bost axola denei munduko hiri arriskutsuenetakorantz bagoaz ere…

-Mosul no problem!- esan du Bayadek

-Mosul na, Arbil!- erantzun diot nik, nire kurduera mailaren erakustaldi bikainean.

Atzera begiratu dut berriz. Larridurak ez, loak hartuta zeuden nire hiru bidaiakideak.

Zorionez, erdikoak begi bat ireki du, eta berehala argitu dit "misterioa",  ingeleraz. Antza, ez genuen Mosul erditik zeharkatu

behar, kanpoaldetik baizik. Azalpenak baino, bera eta gainontzekoen jarrerak lasaitu nau gehien. Mosul kanpoaldeko checkpointera iristean, soldaduen irakiar banderari erreparatu diot, euren sorbaldetan josita. Bidaiakideek begiak ireki dituzte orduan, euren aurpegiak eta pasaportearen argazkiak bat zetozela garbi erakusteko. Kilometro gutxi batzuk baino ez dira izan Kurdistandik kanpo. Bidaldi txiki honek Bagdaden kontrolpeko  Iraken iraun duen bitartean, eskuinera begira egon naiz, Mosulgo porlanezko etxeei begia kendu ezinik. Eta, noski, atzo ezagutu nituen Mohamed, Jaris eta Nurren bizipen gogorrak etorri zaizkit burura. Nik, ordea, taxi batetik baino ez dut Mosul ikusi, urrutitik eta iraizean. Zorionekoa ni!

Banku mundiala
Arbilgo harresirako bidean topatu dut bikotea. Handik bueltan, bi ordu beranduago, toki eta postura berean zeuden biak, amaigabea zirudien solasaldian erabat murgilduta. Ezkerreko gizona da bi kartoizko kutxa horien jabea. Gainean, sakelako telefono txartelak ditu salgai, baita moneta-truke negozio ttipi bat ere. Bankuek ez bezala, hizketaldia ere eskaintzen dute kaleko merkatari hauek dirua aldatzearekin bat. Eta komisiorik gabea.

Biek hamaika buelta emango zioten munduari bi orduko tarte horretan: iloba Fathyak izan duen bosgarren umearekin hasi, Mahmuden semearen ezkontza jarraian, eta hortik Pakistango Meskita Gorrira eta Washingtongo Etxe Zurira, Birmaniako monje budista haiek jaso zuten “egurra” ahaztu gabe. “Han ere, zakurrak hanka-hutsik”.

Eta ziur nago futbola beste hizpideetako bat izango zutela, batez ere orain, Irakeko futbol selekzioa hain ongi jokatzen ari delarik. Antza, hau da kurduak, xiitak eta sunitak batzen dituen erakunde bakarra Iraken. Segurtasun eza dela eta, liga hiru sektoreetan banatuta dago, eta selekzioaren etxeko partidak Amanen jokatzen dira, Jordaniako hiriburuan. Arazoak arazo, aurtengo Asiako Koparen irabazleak dira.

“Eta Irakek bere futbol selekzioak bezala funtzionatuko balu?”

“Eta munduak?”, besteak.

Hamaika korapilo
Istanbulgo erdigune turistikoan sarri ikusten dira alfonbraz estalitako autoak. Kanpotarrok pentsa genezake autoa kiskal ez dadin paratu dituztela. Helburua, baina, oso bestelakoa da: zetazko artelanak eguzkipean zaharkitzea. Urtebete baino ez duenari 50 gehitzen dizkio saltzaileak, eta prezioa neurri berean igotzen da horrela.

Milaka ordu eguzkipean emanda ere, nekez engainatuko luke inor alfonbra honek. Ez, Arbil ez da nazioarteko turismoaren jomuga, baina tapizaren egilea turistak etorriko direlakoan dago. Hori aurreikusita, ia denek ulertuko duten izen bat eman dio bere artelanari: “Kurdistan carpet”.

“2007” horrek alfonbra egin berria dela dioen arren, milaka urteko historia laburtzen da bere 100x50 cm koadroko azaleran, korapilo txikiz. Ez diot 40 koadroen distribuzioari inongo logikarik atera, ez denboran, ezta espazioan ere. Nolanahi, esanguratsua da Turkia, Irak, Iran eta Siriako Kurdistango pusketak batzen dituen mapa erdian egotea, gutxi gora behera. Xake zaldiaren jauzian, Tigrisaren gaineko zubira iristen gara, kurduek Dicle izenaz ezagutzen dutena. Azpiko lerroan, munduko hiririk zaharrena den Arbela, egun Arbil dena. Goiko lerroan, Ararat mendia, magalean Noeren kutxa duela. Erlijio adierazleen artean berriz, Ulu meskita ageri da; bere minareteek gogorarazten digute islama dela nagusi egungo kurduen artean. Alabaina, hor daude Zoroastroren irudia, yezidien tenplu nagusiaren kupula konikoak, bai eta kurdu kristauen gurutzedunak ere.

Eta antzinako sinesmenetatik egungo errealitatera: Halabja, edo kurduen “Gernika” (gizon bat eta bere semea lurrean hilda irudikatzen duena); beti mendirantz jo duen kurduen exodoa; milaka herriren errausketa… edo tragedia hauen erruduna izan zen Saddam Hussein, urkan zintzilik. Etorkizun hurbilaren adierazle, hain erabakigarriak izango diren Kirkukeko petrolio hobiak.

Eta alfonbraren iskin bakoitzean, kainoi bana; hamaika korapiloz egindako herria babesteko.

"Zelal dut izena"
“Bi emakume mota daude Dahuken beloa janzten ez dutenak: kristauak eta PKKko kide ohiak. Ni bigarren taldean sartzen naiz.

Zelal dut izena eta Hakkarin jaio nintzen, Turkiaren kontrolpeko Kurdistanen. Aurten 28 urte bete ditut. Horietatik bederatzi PKKn pasa ditut.

Emakume kurduok bizitza erdia gizonezkoei zerbitzatzen ematen dugu, eta beste erdia, ezkutuan. Aldi berean, hamar bat seme-alaba ernatu eta hazi behar ditugu. Gauzak honela, mendira jo eta PKKn sartzea erabaki nuen. Hamazazpi urte nituen orduan. PKKn ez omen zegoen emakume eta gizonen arteko bereizketarik; askatasuna eta berdintasuna omen ziren mugimenduaren zutabeak. Egia esan, ni bezalako neska gazte asko zegoen mendian gerlari, turkiar soldaduen kontra gizonekin batera borrokatzen.

Baina kanpamentura iritsi nintzen egun berean, gauzak oso bestelakoak zirela konturatu nintzen; segituan damutu nintzen nire erabakiaz. Tamalez, urteak joan ahala, gero eta zailago zen atzeraka egitea. Batetik, atxilotua izateko beldurra, eta familia nahiz inguruaren presioa. Bestetik, ezinezkoa  zen bizitza berri bati ekitea.

Eta hala joan ziren 9 urte, taldea uzten ausartu nintzen arte. Erabaki bera hartutako gehienek ihes egiten dute, baina nik ez nuen ihes egin nahi, eta errefusatze idatzia bidali nion mugimenduaren zuzendaritzari. Sei hilabete pasa eta gero, ezezko erantzuna jaso nuen. Beste gutun bat idatzi, eta beste sei hilabetez itxaron behar izan nuen. Azkenean, baiezkoa iritsi zen.

Duela urtebete Dahukera etorri nintzen, ezingo baitut Turkiara inoiz bueltatu. Iritsi eta berehala lanean hasi nintzen. Gero, emakumeen aldeko Europar GKE batek taberna bat irekitzen lagundu zidan. Orain, negozio baten jabe den emakume bakarra naiz Dahuken. Eta plan asko dauzkat etorkizunerako, nire hasierako ilusio eta ideal berberei eusten baitiet orain ere. Taberna atzean etxe huts bat dago, eta udaletxeari baimena eskatu diot berritzeko. Emakumeak bildu eta hitz egiteko gune bat egokitu nahi dut. Horretaz gain, eskulan edo argazki tailerrak egin daitezke bertan; umeentzako jokoak, bai eta haurtzaindegi antzeko zerbait, hemengo emakumeek aisialdia zer den jakin dezaten. Nolanahi, nire ilusiorik handiena emakumeen dantza talde bat osatzea da. Izugarri gustatu izan zait beti dantza egitea. Aske sentiarazten nau”.

Ametsen hiria
Badaude Dream City (ametsen hiria) baino jolas-parke hobeak, baita askoz eskasagoak ere. Dahukeko honek, gure Igeldoko parke bitxia ekarri dit gogora. Munduko “Suitzar mendi” bakarrak ez gaitu inoiz hankaz gora jarriko, eta oso apalak dira bere jaitsieran entzuten diren oihuak. Seguruenik, gailurretik ikusten den bistak soilik liluratuko gaitu. Bada, antzeko parkea duzue Dahukeko Dream City izenekoa. Isiltasunaren erdian, makineria kirrinka hasten da martxan. Ordainetan, Kurdistango mendien bista ederra daukate bidaiariek.

Jende gutxi zebilen gaur Dream Cityn. Ulergarria da, ez baitago Irakeko Kurdistanen aisialdirako denbora handirik, ohiturarik ere ez. Bestalde, sarreraren prezioa ez da makala, are gehiago hemengo familia ugarientzat: 1000 irakiar dinar (lehenagoko 100 pezeta) balio du tiketak.

Bi familia baino ez zeuden parkean, beraz, “bisita gidatu” antzeko bat eskaini die bertako langile bakarrak: ohiko zaldiko-maldikoan saioa egin eta gero, noriara, eta bukatzeko, “suitzar mendia” eta “ibai misteriotsuaren” arteko nahasketa berezi honetara.

Ederki asko pasa dute arratsaldea bi familiek. Azken finean, mota eta neurri askotako ametsak daude, eta erraz betetzen dira batzuk Dream Cityn; hain bista ederra duten karruseletan jira-biraka.

Habur ibai gaineko zubia
Aurreko bederatzi pasarteak baino errazago aukeratu dut gaurkoa. Ezin aipatu gabe utzi irudian duzuen zubia, Ipar eta Hego Kurdistan batzen ditu eta. Ofizialki, ordea, Irak eta Turkiaren arteko igarobidea baino ez da, Tigris ibaiadarra den Habur ibaiaren gainekoa, hain zuzen.

Ezin da zubia oinez zeharkatu, beraz, taxi bat hartu beharra dago derrigorrez. Gaurkoa izan da, zalantzarik gabe, garraio publikoan inoiz egin dudan bidaldirik xelebreena: sei bidaiakide, 400 metroko distantzia, eta lau orduko txangoa, aurrealdean ageri den turkiar bandera hartaraino iritsi ahal izateko.

Habur gaineko zubian eman ditudan lau ordu horietan makina bat gauza egin ditut: nirekin zihoazenekin 200 bat gramo pistatxo konpartitu, alboko kamioien kontrabandorako deposito gehigarriak gertutik ikusi, zirkoan ekilibrista den Siriako kurdu baten abenturak entzun eta, batez ere, turkiar soldaduentzat susmagarria izan zitekeen oro ezkutatu, edo begi zorrotzetatik desagertarazi. Horien artean banderatxo kurduak sartzen dira, bai eta “Kurdistan” izena zuen musika cd bat eta, noski, nire libretatxoan ageri ziren “PKK” siglak.

Horretaz gain, zer pentsatua eman dit zubi bitxi honek. Kurdistango bihotz-bihotzean egon arren, Turkia eta Irak arteko “inoren lurra” dira bere laurehun metroak. Gauzak honela, inoren menpeko komunitate antzeko zerbait osatzen dugu hemen gaudenok, lau orduz behintzat. Habur ibaiaren gaineko zubian orain arazo bat sortzekotan, guk kudeatu beharko genuke; konponbidea denon artean bilatu beharko genuke, ez baitago indarrean kanpoko legedirik laurehun metro hauetan.

Tamalez, Habur gaineko zubia ez da nahikoa lur, munduan bizi diren milioika kurduentzat.