Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Armak isiltzea erabaki du PKK-k

2013-03-31

Lander Arbelaitz

Borroka armatua amaitutzat jo du PKK Kurdistango Langileen Alderdiak, eta aro berri baten hasiera aldarrikatu du. Milioi bat lagun baino gehiago bildu ziren iragarpena egiteko antolatu zuten ekitaldian.

Kurdistan PKKren adierazpen historiko baten zain

2013-03-21

Lander Arbelaitz

Bolbora bezala zabaldu da hedabideetan martxoaren 21ean, Abdullah Öcalan PKKko buruzagi espetxeratuak, adierazpen historikoa egingo duela. BDP alderdi kurduak antolatuta Newroz urte berria ospatzen ari dira herriz herri, eta Amed (turkieraz Diyarbakir) hiriburuko ekitaldi nagusia baliatuko dute “adierazpena historikoa” egiteko, sarean zabaldutakoa betetzen bada.

Aro berria Kurdistanen, gatazka armatua amaitutzat jo dute

2013-03-21

Lander Arbelaitz

Armak uztea erabaki du PKKk eta aro berri baten hasiera aldarrikatu du milioi bat pertsonatik goraren aurrean egindako ekitaldian. Abdullah Öcalan lider espetxeratuaren gutuna irakurri dute eta bertan gatazka armatutik gatazka politikora igarotzeko unea dela adierazi dute.

Bi suteren artean harrapatuta

2013-03-17

David Meseguer

Siriako Alepo hiria odolusten ari den bitartean, Babeserako Unitate Kurduak saiatzen ari dira erregimenaren eta matxinatuen arteko borrokaldiak Ashrafiyeh eta Shekih Masqsoud auzoetara ez daitezen iritsi; kurduak dira han gehiengo. Kurduen milizietara Siriako Ejertzito Librearekin ernegaturik dauden arabiar gazteak iristen ari dira.

Atxilotu bat eta ezer garbirik ez Parisko kurduen heriotzaz

2013-01-22

Lander Arbelaitz

30 urteko gizon bat atxilotuta daukate Parisen hiru ekintzaile kurduak tiroz hil zituelakoan. Titular hori topatu dugu nazioarteko prentsan. Baina batean eta bestean gizon hau nor izan daitekeen aztertzen hasita, ezer garbirik ez da argitaratu. Frantziako AFP agentzia izan da albistea zabaldu duena, eta bertan diote kurdua dela, PKKko kide izan zela bi urtez, eraildako hiru emakumeetako baten gidaria zela eta bolbora arrastoak topatu diotela boltsan.

Milaka pertsona Parisen hildako hiru kurduei eginiko hiletan

2013-01-17

Josu Urtubia

Milaka pertsona bildu dira Amed kanpoaldean, Parisen tiroz hildako hiru kurduei azken agurra emateko. 

Quim Arrufat: "Mugimendu kurdua ez dago gerran baina, 1999az geroztik ezkutuko biolentzia egoeran bizi da"

2013-01-11

Josu Urtubia

Rojdin Fidan Dogan Kurdistango kongresu nazionaleko ordezkaria, Sakine Cansiz PKK alderdiaren sortzailea eta Leyla Soylemez militante kurdua hil zituzten herenegun gauean Parisen. Quim Arrufat Kataluniako CUP alderdiko diputatuari elkarrizketa egin diote Vilaweb atarian: lagun zuen Rojdin Fidanen hilketaz eta kurduen egoeraz hitz egin dute.

Hiru ekintzaile kurdu hil dituzte tiroz Parisen, Turkiaren eta PKKren negoziaketen erdian

2013-01-10

Lander Arbelaitz

Hiru ekintzaile kurdu hilda topatu dituzte bart Parisko Institutu Kurduan, buruan tiro bana zutela. Hirurak emakumeak ziren, eta horietako bat Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) fundatzaileetako bat zela diote informazio iturri kurduek: Sakine Cansiz. Beste biak Fidan Doan Kurdistango Kongresu Nazionaleko ordezkaria eta Leyla Soylemez, gazte ekintzailea ziren.
Kurdistan  |  Van

Lurrikararen urteurrenean, drama bera

2012-12-16

Pablo Gonzalez

2011ko urriaren 23an 7,1eko lurrikara jasan zuen Kurdistango Van hiriak. Lehen astinduari ehun bat erreplika etorri zitzaizkion atzetik. Ondorioz, 60.000 lagun inguru etxerik gabe geratu ziren. Urtebete igarota berreraikitzea geldo doa, arazo berriak tarteko.

Asilo egoeran daudenak lege bidegabeen aurka altxatu dira

Euren herrialdeetako jazarpen politikotik ihesi, Alemanian asiloa eskatzen duten errefuxiatuen aldeko mobilizaziorik jendetsuenak izan berri dituzte Berlinen. Egoera latza jasaten ari direla salatu dute, baldintza txarreko erresidentzietan dituzte eta debekatuta dute horietatik mugitzea. Protestetan izan gara, kontuok errefuxiatuen ahotik entzuten.

"Baimena eskatu behar dut ama hizkuntza erabiltzeko?"

2012-09-23

Jon Torner Zabala

Hamarnaka kazetari kurdu epaitzen ari dira egunotan Turkian PKKrekin lotura dutelakoan. Gehienak Azadiya Welat egunkarikoak dira, kurduerazko bakarra.

Kazetari kurduen aurkako makro epaiketa hasi dute Turkian

Turkiak 44 kazetari kurdu epaituko ditu, ustez PKK alderdiarekin lotura duen Kurdistango Komunitateen Batasuna (KCK) erakundeko kide izan edo loturarik dutelakoan. Akusatuentzat zazpi eta hogeita bi urte arteko kartzela zigorrak eskatzen ditu fiskaltzak. Froga moduan, poliziak atxilotuen etxeetan aurkitutako liburuak aurkeztu dituzte, baita Kurdistanen aldeko manifestazioetan parte hartu zutela erakusten duten argazkiak ere, mobilizazio horiek kazetari gisa jarraitu zituzten arren.

Turkiako hegazkinek berriz bonbardatu dituzte Kurdistango herri batzuk

Irailaren 5ean, gauerditik gertu, Turkiako armadako hegazkinek Irakeko Kurdistango Kandil eskualdea bonbardatu zuten, tartean hainbat herrixka, bertako iturriek jakinarazi dutenez. Duwele herriko bi biztanle zauritu zituzten. Kandil eskualdea PKKren kontrolpean dago eta Turkiako armadak PKKren kontrolpeko gunea delako bonbardatu du.

Geopolitika eta anti-industria Oscarretan

Hollywoodeko ordezkari aske eta garbiek [barreak] erabaki dute dagoeneko nortzuk merezi dituzten igandean banatuko diren Oscarrak. Baina Film Onenaren eta Ingelesez Ez Den Film Onenaren sariak faborito direnek irabazten badituzte, kuriosoa izango da. Ingelesez Ez Den Film Onenaren hautagai...

"Enpatiarik gabe nekez transmititu ahalko duzu inoren sufrimendua"

Afganistan, 2010. Helmand herrian, ospitale batean sartu da Karlos Zurutuza. Haurren negarra: besamotz, eskumotz, aurpegiak erreak… Piztu du pilotu automatikoa. Honen hitzak bildu ditu, haren argazkiak. Osagaiak ditu, erreportajea idatzi du. Etxera itzuli da, igaro da denbora eta, halakoan, krak egin du haren barruak negarrez. Afganistango garrasi mina Donostiaraino dakar gerrako kazetariak.

Mosuldik gatoz

2010-10-04

Karlos Zurutuza

"Mohamed dut izena, eta hauek Nur eta Janis dira, nire seme-alabak. Arabiarrak gara eta duela hiru aste iritsi ginen Dahuk-era Mosuldik. Amerikarren koartelgo internet-kafea eramaten nuen han; 'Moha' deitzen zidaten denek. Baina gerrak eztanda egin zuenetik gauzak biziki okerrera...

«Kurduera bateratzeak gure herriaren banaketa ekar lezake»

2010-07-11

Karlos Zurutuza

Iranen mendeko Kurdistanen jaio zen Behrooz Shojai. Suedian, hizkuntzalaritzan,  unibertsitate irakaslea denak Dohuken (Irakeko Kurdistan) hartu du Argia. Kurdistanera itzuli da Shojai, kurduera normalizatzeko behar dute eta.

Turkia, Europa atariko potentzia zahar-berritua

Mendebaldean, Europa barne, aitortzen zaie Brasil, Errusia, Txina eta Indiari potentzia berrien estatusa. Ez ordea Turkiari, ziurrenik aurreiritzi askoren eraginez. Baina munduko 17. ekonomia turkiarrena da, 2050ean baliteke hamargarrenak izatea, Europarako energia hodien giltza edukiko dute eta Ekialde Hurbileko potentzia bilakatu dira.

"Kurdistanen utzi dut bihotzaren zati bat"

2010-07-04

Uxue Alberdi

Isiltasunari mikrofonoa jarri eta, hara: isiltasuna ez da existitzen. Motxila hartu eta ahots berrien bila abiatu da kazetaria.

Egunkari kurduko zuzendariari 166 urteko zigorra

Azadiya Welat Turkian argitaratzen den kurduerazko egunkari bakarra da. Oztopo asko jartzen dizkio Turkiako Gobernuak egunkariari, egunero kurduen eskuetara irits ez dadin. Bertako langileak ere gogor jazartzen dituzte. Vedat Kursuni zuzendariari 166 urteko kartzela zigorra ezarri diote, 145 urte...

Etxeko eta kanpoko elkarrizketak

2009-12-27

Urtzi Urrutikoetxea

Zorion email batzuk eta telefono deiren bat jaso ditut egunotan PKK gerrilari egindako elkarrizketa dela eta. Lan txukuna egin genuela uste dut, auzia interesgarrien zegoen uneetako batean, Turkiako Parlamentua lehen aldiz gatazka kurduaz eztabaidan zegoela. Garrantzitsua da euskaldunok lehen...

'Azadiya Welat' berriz itxita. 'Rojev' du izena orain

Azadiya Welat kurdueraz argitaratzen den egunkari bakarra berriro itxi du Turkiak. Kurdistango Langileen Alderdiaren (PKK) propaganda egitea leporatu diote kazetari. Egunkariari ordea izena aldatu diote; Rojev da orain. Urtzi Urrutikoetxeak Eser Uyansiz Rojev-eko zuzendaria elkarrizketatu zuen...

Profeta eta katu iraniarrak gustukoen

Precious dramak (irudian) eraman du publikoaren saria: emozionala da oso, familia desegituratu baten miseriak aireratzeko eszena efektistekin  –eskaileretatik behera botatzen du amak alaba–, baina funtsak ez nau konbentzitu, istorio ezagunegia beharbada: denek baztertzen...

"Kurdistani min emateko egin den gauzarik ankerrena mugak ezartzea izan da"

Kurdistango bizimodu garratzaren berri eman dute orain arte Bahman Ghobadiren filmek. Dortokek ere hegan egiten dute lanarekin ukitu zuen gailurra, pertsonen kontrako minak salduz bizi diren umeen istorioarekin –irudian, neskatxa protagonista, bortxaketa baten ondorioz izandako semea...

"Garesti ordaindu dut kurduekin bat egitea"

Dortokek ere hegan egiten dute film bikainarekin hunkitu egin gintuen 2004an Bahman Ghobadi Irango zinemagile kurduak (Baneh, 1968). Muga, gerra eta miseria artean bizirauten duen haur taldearen istorioak Urrezko Maskorra irabazi zuen Donostian. Gaia ez da ezezaguna Ghobadirentzat, bonbardaketetatik ihesi nomada bihurtu behar izan baitzuen 11 urterekin, eta hainbat senide galdu zituen bidean. 2006an, bigarren Urrezko Maskorra jaso zuen Half moon lanarengatik. Aurten, Zinemaldiarekin harreman berezia duen autoreak bosgarren filma ekarriko du gurera: No one knows about persian cats.

'Azadiya Welat' berriz itxita

Turkiako kurduerazko egunkari bakarra da eta enegarren aldiz geldialdiarekin zigortu dute. Hamazazpi urte daramatza kalean eta dozenaka aldiz itxi dute. Izena aldatu eta berriz argitaratzen dute kurduek. Akusazioa beti bera izan ohi da: “PKK erakundearen propaganda egitea”. 2008ko...

Turkiako kurduerazko egunkari bakarra hilabetez ixtea agindu dute

Kurduerazko egunkari bakarra zegoen Turkiako kioskoetan, Azadiya Welat (Herri askea euskaraz) eta orain Turkiako auzitegi batek hilabetez ixteko agindu du. Bertako kazetariak ez dira geldirik geratu, eta beste egunkari bat argitaratzen hasi dira, beste izen batekin. Baina Azadiya Welat ez da...

Yasar Eroglu: «Kazetariak ez ezik, hiritar oro dago arriskuan»

2008-12-28

Karlos Zurutuza

Welat egunkariko sortzaileetakoa eta egun erredakzio burua da Yasar Eroglu. Kurduerazko egunkari bakarra argitaratzearen erronkaz mintzo da. Zein izan da zuen egunkariaren ibilbidea? Welatekin duela 16 urte hasi ginen. Geroxeago Ankarak debekatu zuen PKK taldearekiko ustezko loturagatik eta...

Prentsa askearen martiriak

2008-12-28

Karlos Zurutuza

Bertako langileak atxiloketa, tortura edota erailketaren mehatxupean bizi dira. Hala ere, Azadiya Welat, Turkiako kurduerazko egunkari bakarra, kioskoetan dago goizero.

Kurduen telebista bisitan izan da ARGIAn

2008-09-24

Elisabeth Pombo

Atzo goizean Senem-en eta Sardar-en bisita izan genuen, Roj TV kurduen telebistako aurkezlea eta kameralaria. ARGIA uztailean izan zen Bruselako beraien estudioan, euren errealitatea ezagutzeko asmoz, eta erreportajea eta diaporama argitaratu genituen. Orain eurak etorri dira Euskal Herrira, euskal...
INFORMAZIO OROKORRA

Kurdistan kurduen estaturik gabeko nazioa da, Turkiaren, Iraken, Iranen, Siriaren eta Armeniaren artean banatua. 25-30 milioi inguru bizi dira herrialdean eta kurduera da euren jatorrizko hizkuntza. Newroz egun nazionala ospatzen dute martxoaren 20, 21 edo 22 inguruan, urte berria markatzen duena.

Multimedia

2013-03-21  |  Kurdistan

Alepoko kurduak

Siriako Alepo hiria odolusten ari den bitartean, Babeserako Unitate Kurduak saiatzen ari dira erregimenaren eta matxinatuen arteko borrokaldiak Ashrafiyeh eta Shekih Masqsoud auzoetara ez daitezen iritsi; kurduak dira han gehiengo. Kurduen milizietara Siriako Ejertzito Librearekin...

2013-02-15  |  Kurdistan

Esklabo Iraken

Bangladesh atzean utzi eta Dubairantz abiatu zen Abhik. Baina gazteak ez zuen imajinatzen, inondik ere, Irakeko kaleak garbitzen bukatuko zuenik… [2012 - 28 min] Produkzioa: Krimea Productions Gidoia: Karlos Zurutuza Errealizazioa: Borja Portuondo Kamarak: Borja Portuondo eta...

2011-01-14  |  Kurdistan

Irakeko kurduak, bizitza bazterbidean

Karlos Zurutuzak eta Borja Portuondok ekoitzitako dokumentala. Irakeko estatuan bizi diren kurduen errealitatera hurbiltzeko filma honek Lekeitioko XXXII. Euskal Zine eta Bideo Bilerako dokumental profesional onenaren saria irabazi zuen. Kurdistango herriari buruz gehiago jakin nahi duenak...

2010-07-20  |  Kurdistan

Iraken esklabu

Lana Dubain (Arabiar Emirerri Batuetan) lortzeko promesagatik dirutza ordaindu ondoren, Irakeko Kurdistango kaleetan erratza pasatzen bukatu dute. Hori da giza-salerosketaren mafien biktima diren milaka bangladeshtarren patua. Karlos Zurutuzaren erreportaje osoa:...

2009-04-29  |  Kurdistan

Lokatzezko matxinoak

Joan zen martxoan hauteskundeak izan ziren Turkian. Elur eta lokatza artean, Baskale herrixkako alkate kurduak herritarren harrera beroa jaso zuen.

2009-04-28  |  Kurdistan

Newroz da gaur

Martxoaren 21an kurduek Newroz ospatzen dute. Urte berria ez ezik, estaturik gabeko nazio handienaren aldarrikapen hutsa da egun.

2008-12-18  |  Kurdistan

Arrisku kazetaritza

Kurduerazko egunkari bakarra dago Turkiako kioskoetan. Bertako kazetariek atxiloketa, tortura eta heriotzarekin ordaintzen dute euren ausardia. Datorren asteko ARGIAn erreportaje zabala gai honi buruz.

2008-11-28  |  Kurdistan

Kurdistango itsasoaren printzesa

Itsasoa urruti egon arren, Kurdistango harribitxietako bat urez inguraturik dago. Mila urte dituen eliza ttipi bat da, armeniarrek Van lakuaren irlatxo batean eraikia.

2008-11-26  |  Kurdistan

Kandil mendiak sutan

PKKko gerlariak ez ezik, Kandil mendietako herritar xumeak turkiar ejerzioaren xede bilakatu dira. Horiexek dira Ankarak deituriko "mugaz gaindiko operazioak": sekretuak bezain bortitzak.

2008-11-26  |  Kurdistan

Siriako kurduak: Herri ikusezina

Ez da zaila Irak nahiz Turkiako kurduen berririk jasotzea; bai, ordea, Iran edo Siriakoena. Damaskoren menpeko kurduak berebiziko zapalkuntza jasaten ari dira. Tamalez, nekez entzuten dira drama honen hotsak gurean.

2008-11-25  |  Kurdistan

Yezidi kurduen tenplu nagusian

Yezidiek kurduen jatorriko erlijioa egundaino mantendu dute. Mendeetan zehar makina bat sarraski pairatu arren, Lalish euren tenplu sakratuak zutik dirau oraindik. Honakoa duzue bertarainoko bisita.

2008-11-24  |  Kurdistan

Biziarteko katea

Saddam Husseinen gartzela izandakoa 300 famili kurduen etxe bilakatu da. Barroteak desagertu diren arren, zigorra biziartekoa da oraindik.

2008-07-18  |  Kurdistan

Kurduen ahotsa Europa bihotzetik

Roj TV kurduen telebistarik handiena eta zabalduena da. Bruselan ekoizten dituzte euren programak, eta emisioa Danimarka eta Alemaniatik bideratu izan dute satelite bidezko emisioa. Hala, joan den ekainean Alemaniako gobernuak Roj TV-ren jarduera oro debekatu zuen “terrorismo kurduaren ahotsa”...

2008-04-11  |  Kurdistan

Newroz da bihar

Martxoaren 21ean Newroz ospatu zuten kurduek, euren urte berria. Kandil mendietako herri ttipienetatik Mesopotamiako hirietarainoko ospakizun erraldoia. Irakeko Kurdistanen, familia batek dantza talde bat jarri du martxan. Errefuxiatu eremu batean bizi arren, bikain ospatu zuten euren egun handia.

2007-11-02  |  Kurdistan

Zatitutako etxea

Iranek, Irakek, Siriak, Turkiak… kurduek izan ezik, denek daukate Kurdistango zati bat. Baina baliteke milioika pertsonaren ordua iritsi izana; bere estatua inoiz izan ez duen herri zanpatuarena.

2007-10-26  |  Kurdistan

Bizitza darion herria

Gerra egoeran bizi dira Irakeko Kurdistanen, baina ez da hori bertako kaleek islatzen dutena. Azokan, unibertsitatean, etxean... borroka bai, baina egunerokoaren ohiko borroka da nagusi kale gorrian. 1991z geroztik ia independenteak dira. Etorkizuna eta esperantza bat dira herritarrentzat.

2007-10-24  |  Kurdistan

Gasolinaren erreka

Erreka hau Kandil mendietan sortzen da; turkiarrek orain inbaditu nahi duten lurraldean, hain justu. Kontrabandistek garraiatzen dute bere jarioa euren mandoen bizkarretan, PKK taldeak zaindutako bide bat jarraituz. Kandil mendiak irandar eta turkiar kohetepean daude jada. Baina gasolinaren erreka...

2007-10-20  |  Kurdistan

Eman nahi ez duzun pausoa

Asko dira eta urteak eman dituzte lur azpian gordeta, kakati, eta norbaiten, edonoren zapalduraren zain; ez dio axola. Bilatzaileak urdinez, oinez, eta soseguz doaz, bat-batean eztanda egin dezakeen lurraren gainetik, ausart.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys