Aniztasunaren Alde 11 Kolore Fest eguna antolatu du Euskal Herria 11 kolore egitasmoak ekainaren 1ean Donostian. Aniztasunaren aldeko danbor martxa izango da eguneko ekitaldi nagusia.
Euskal Herrian ez omen gara arrazistak eta xenofoboak. Ea hurrengo baieztapenetatik zenbatekin egiten duzun bat.
Euskal Herria 11 Kolore egitasmoak nahi du euskara izatea Euskal Herrian bizi direnen lotura, jatorria zeinahi dela ere. Hala azaldu zuten larunbatean Donostian egindako prentsaurrekoan. Berriak jaso duenez, bi helburu nagusi izango ditu: Euskal Herrian kultur aniztasunari buruz gogoeta eta eztabaida bultzatzea eta euskal gizartearen kultura aniztasuna sustatzea.
Bizkaiko SOS Arrazakeria elkarteak Fiskaltzari eskatu dio Bilboko PPk banatutako liburuxka baten edukia ikertzeko, diskriminazioa eta gorrotoa bultzatzen duelakoan. Izan ere, Aurrena, Bilbokoak, etxebizitza publikoak emateko sistema justu baten alde izenburua duen dokumentuak dioenez, orain arte babes ofizialeko etxebizitzak banatzerako garaian Bilboko herritarrak diskriminatuak izan dira, atzerritarren mesedetan.
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, martxoak 21. Horren harira, igande honetan Antizurrumurru martxa egingo da Pasaia eta Donostia artean, SOS Arrazakeriak, Medicusmundik, Caritas-ek, Berpiztuk, Emaus-ek eta beste hainbat elkartek deituta. Immigranteei buruzko aurreiritzi eta estereotipo faltsuez ohartarazi dute egitasmoaren antolatzaileek.
SOS Arrazakeria elkarteak jakinarazi duenez, 2007 eta 2011 urteen artean 300 etorkin baino gehiagori egindako iruzurra ikertzen ari da Bilboko Instrukzio Epaitegia. Paperak lortu nahi zituzten kanpotarrei 1.000 eta 2.000 euro artean ordainarazten zizkieten, lan kontratu faltsuen truke. Kaltetu gehienak senegaldarrak eta magrebtarrak dira.
Otsailaren 4an egingo da Hego Euskal Herriko zazpi sindikatuk (ELA, LAB, ESK, CGT, EILAS, Hiru eta EHNE-k) eta hamabost gizarte eragilek deitutako manifestazioa. Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Espainiako Gobernuaren murrizketak salatuko dituzte (PDF) Bilbon.
Krisi ekonomikoak eragindako egonezinek ez dute, beste herrialde batzuetan gertatu den bezala, atzerritik etorritakoengan bilatu pagaburua. Datuek diote ezetz, ez dela larritzeko moduko motiborik gurean, koadroa osorik ikusiz gero. Etorkinei buruz ditugun pertzepzioak estandarren barruan daude. Arrazakeria izan bada, ordea, orokortuta ez dagoen arren.
Ehun pertsona inguru bildu ziren atzo Bilboko Alderdi Sozialistaren egoitzaren aurrean egin zen kontzentrazioan. SOS Arrazakeriak deituta, kontzentrazioaren xedea, herenegun Basurtuko beilatoki zaharretik kanporatzeko asmoz udaltzaingoak atxilotu zituen etorkinei babesa erakutsi, eta horrelako sarekadak salatzea zen. Etorkinak jatorrizko herrialdeetara itzultzea ez dela konponbidea adierazi zuten SOS Arrazakeriako kideek.
Bilboko Zorratzaurreko pabilioi batean lotan zeuden hogei bat lagun atxilotu zituen atzo Poliziak eta SOS Arrazakeriak salatu duenez horietako zenbait kanporatze aginduak ireki dizkiete. Beste batzuk atzerritarrentzako barneratze zentroetara eraman dituzte, eta horiek ere kanporatzeko arriskuan leudeke.
Euskara, gaztelania eta frantses hiztunek baino, ehun hizkuntza inguru hitz egiten dituen jendarteak osatzen du Euskal Herria. Hizkuntza aniztasunean euskarak zein toki duen hausnartu nahi izan zuen Topaguneak joan den astean.