PuntuEus

Kultura prekarioaz

Zein izan da eliteen kultura ofizialaren ideologia oraindaino? Lagin bat bertzerik ez dut jarriko. Urtero Vianako Printzea Kultura Saria ematen du Nafarroako gobernuak arrandiaz eta hots handiz. Horretarako Borboiko etxearen ondorengoa etortzen zaigu, Asturias eta Vianako printze bikoitza delako, datu hau airatzen ez den arren.

Selma eta Anya, Maite eta Vera

2014-04-16

Jon Torner Zabala

Maite Gurrutxaga amezketarrak sortu du Habiak. Vera Brosgol errusiarrak El fantasma de Anya (jatorrizkoan Anya’s ghost). Emakumeak protagonista, emakumeak sortzaile. Ez da ohikoa, ez behintzat nire kasuan, elkarren segidan emakumezkoek sinatutako bi komiki (eder) irakurtzea.

Bizikleta martxa egingo dute Lodosatik Iru˝era euskararen legea salatzeko

2014-04-15

Iera Aranburu

Bertsokletak Euskal Herriko zazpi bertso eskola lotuko ditu bizikletaz. Euskaraz Bizi eta Ikasi plataformen babesa dauka ekimenak eta Nafarroan euskarak bizi duen egoera salatzeko baliatu nahi dute.

Igelak 25 urte bete ditu (eta txioka erantzun digu)

25 urteurrenera gazte eta berde iritsi da Igela argitaletxea. Nola lortu duten jakin nahian galdezka hasi garenean, Basic instinct filmeko Sharon Stonen gisa, lotsarik gabe erantzun digu Xabier Olarrak, Igelako editore, arduradun eta kulpante nagusiak.

Bardoak ekimenaren bigarren edizioan txapelak Baztanera

2014-04-14

Iera Aranburu

Larunbatean Lesakan egin zen Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketako final handia. Baztango Lepatanatuek 2, Iruñeko Bertze Maldikoak eta Leitzako Harrapazank taldeak igo ziren taula gainera eta 360 lagunek bete zuten herriko frontoia.

Piano doinuak Musscherentzat

2014-04-13

Myriam Garzia

2011n ezagutu zuten elkar Wim Mertens piano jotzaileak eta Kirmen Uribe idazleak. Orduko hartan, Bilboko Euskalduna Jauregian egindako poesia jardunaldietan, zenbait poema irakurri zituen Uribek, Mertensen piano doinuak lagunduta. Elkarrekin lan egitea sortzaile bien gustukoa izan zen, Bruselako...

Xiru festibala, 25 urte "made in heben"

2014-04-11

Ane Lusarreta

Xiru musika eta sorkuntza festibala antolatu dute Altzainen eta Gotainen. 25. edizioa da aurtengoa eta apirilaren 11tik 13ra ospatuko da, Made in heben lelopean.

Dimisioen denborale ostean Donostia 2016k komunikazioa indartu nahi du

Badirudi Donostia 2016 azken asteotan astindu duen denboralearen olatua ez dela bosgarren zubiraino iritsi. Orain zuzendari orokorra bilatzea litzateke hurrengo urratsa. 2016ko aulki beroenean nor eseriko den jakiteko zenbat denbora beharko den galdetzen duzunean “ahalik eta azkarren” da erantzuna.
EHZ

EHZk "programazio eklektikoa" dakar

2014-04-11

Ane Lusarreta

EHZko programazio osoaren berri eman dute festibaleko antolatzaileek: Ska-P, Pendulum, Gatibu eta Dub Inc-ek joko dute, besteak beste. Jolas baten bidez joan dira kaleratzen aste osoan zehar musika programazioaren pista txiki batzuk, eta ostiralean osatu dute agenda osoa.

NaparK - Eguneroko goizak (abestia)

2014-04-10

ARGIA

NaparK abeslariak Biladi Hadi proiektuarentzat egindako abestia.

Bertso bazkaria Lapuebla de Labarcan Araba Euskarazen alde

2014-04-10

Iera Aranburu

Maiatzaren 3an Lapuebla de Labarcan bertso bazkaria antolatu du Assa ikastolak Araba Euskaraz jaiaren barnean. Bazkaria Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Iñaki Viñaspre eta Orlando Arritunandia bertsolariek girotuko dute.

Koldo Izagirre merkatuan

Europako biztanleen lekua iragarri zuen Nietzschek bere basamortutik. Egun batean Zaratustrak etxe-sail berri bat behatu zuen. Urbanizazio horren ikusmenaren aurrean, harrituta, hitz karminak bota zituen: “Zer esan nahi dute etxe horiek?

Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketako finala larunbatean Lesakan

2014-04-08

Iera Aranburu

Txapelketaren bigarren faseko azken lau saioak jokatu dira joan den asteburuan eta hiru talde sailkatu dira final handirako: Baztango Lepanatuek 2, Iruñeko Bertze Maldikoak eta Leitzako Harrapazank taldeak.
EHZ

EHZko musika egitaraua jolas gisa kaleratzen ari dira

2014-04-08

Ane Lusarreta

Euskal Herria Zuzenean festibalaren antolatzaileak jolas baten bidez ari dira musika programazioaren berri ematen, sare sozialez baliatuta. Oraingoz Kàshbäd eta Bigflo et Oliren parte hartzea ezagutarazi dute.

"Echevarriatik Etxeberriara" eta "Ateak zabalduz", Giza Eskubideen Zinemaldian

Jugoslavia ohiari buruzko Krugovi filmak abiatu zuen apirilaren 4an Giza Eskubideen Zinemaldiaren XII. edizioa. Apirilaren 11ra arte, gizarte eta politika gai konprometituak ukitzen dituzten pelikula ugari eskainiko dituzte Donostian, tartean Euskal Herrian ekoitzitako Echevarriatik Etxeberriara, Ateak zabalduz, Jambo amani? eta Minerita.

Borroka, festa eta gerra zikina

2014-04-06

Iker Barandiaran

Roberto Herrero eta Isidro Lopez::El estado de las cosas de Kortatu (Lucha, fiesta y guerra sucia) Lengua de trapo. Cara B bilduma. 2013

Elebakartasunean oinarritzen den euskal antzerkia xede

2014-04-06

Myriam Garzia

Apirilaren 21etik 26ra, ArteDrama Euskal Laborategiaren (ADEL) bederatzigarren edizioa egingo da, ohi bezala, Aulestin (Bizkaia). Euskal sorkuntza eta antzerkia ardatz dituen mintegi honek Euskal Herri osoko aktoreak erakartzen ditu urtero. Ander Lipus aktore eta plataformako kideak xehekatu dizkigu nondik norakoak.

"Zailagoa da 36ko kartzelatuenak kantatzea, oraingoenak baino"

Garai batean Iparragirre aritu zen bezala, gitarratxoa hartuta dabil herritik herrira. Trikitiaren iraultza hura atzean utzi zuenetik, disko bakanak eskaini dizkigu, salgarritasunaren bazterretik sortuak, mamiz konprometituak. Tximela kapitainaren izarrak honetan, ahots gordinaren indarrez landu nahi izan du mezua.

Hiru bider errebelde

2014-04-06

Igor Estankona

Maria Merce Marçal::Poemak Itzultzailea: Itxaro Borda Susa, 2014

"Urteotan oihanak azalera irabazi du baserri mundua gainbehera joan delako"

2014-04-06

Reyes Ilintxeta

Ez ehortzi gure lurra, gu baikara lurra bera. Lurra da gure alaba, lurra da gure ama…

Behin behineko zuzendaritza izango du Donostia 2016ek, Xabi Paya buru

Xabi Paya buru duen zuzendaritza berria onartu du Hiriburu Kulturalaren Fundazioko Patronatuak. Garbiñe Muñoa eta Enara Garcia izango ditu alboan bertsolariak.

Alderdikeria eta lan taldearekin konfiantza falta, Nogerasek dimititzeko arrazoiak

Itziar Nogerasek Donostia 2016ko zuzendari orokor kargua zergatik utzi duen azaldu du prentsaren aurrean ostegunean.

Skatu - Askatasun egarria (abestia)

2014-04-03

ARGIA

Skatu talde nafarrak Biladi Hadi proiektuarentzat egindako abestia.

Prekarietateari nola erantzun kulturan

Eskasia, prekarietatea, kultura eta Nafarroa ardatz hartuta antolatu dituzte Iruñeko Katakraken Eskasiaren Kulturari buruzko jardunaldiak.

Donostia 2016ko zuzendari postua utzi du Itziar Nogerasek

Itziar Nogerasek dimisioa aurkeztu du eta ez da Donostia 2016ko zuzendari orokorra izango hemendik aurrera. Asteazkenean baieztatu da kargua utziko duela.

%100 Eusko Label: azken urteetako ezinbesteko euskal laburmetraiak

2014-04-02

Gaizka Izagirre

30 minutu baino gutxiago irauten duen ikusentzunezko piezak, Euskal Herrian eginak, ikustea merezi dutenak. 14 gomendio ekarri dizkizugu baita bonus batzuk ere amaieran.

Donostia 2016 dardarka utzi duten bi egun

Donostia 2016ko bulego barruko eztabaidak eta politikarien aldetik Nogerasek sumatu duen konfiantza falta izan litezke dimisioaren eragileak. Azalpen zehatzagoak zuzendari ohiak berak emango ditu ostegunean.

'Morritson eta Gartzia' film independentea

2014-04-01

Axier Lopez

Neskalagun eta etxe barik gelditu den sortzaile “alternatiboa” da Gartzia. Egun ezkontzetan jotzen duen punk abeslari ohia da Morritson. Bien artean antzezlan bat sortzeari ekingo diote eta prozesu hori da, hain zuzen, 70 minutuko film honen ardatza. Jon Urraza eta Aiert Goenagak ekarri dute izen bereko antzezlana ikus-entzunen mundura.

Jon Alonsok badaki sintetizatzen

Batzuetan elkarrizketaren erantzunak poesia dira. Edo mikroipuina, segun eta nondik begiratzen zaion. Jarri Jon Alonso adibidez: pasa den asteburuan egin diote elkarrizketa bat Hernaniko Kronikan eta eman dituen erantzun batzuk apartak dira.

Bizkaiko Kultur Txartelak salgai daude astelehenetik

2014-03-31

Ane Lusarreta

Astelehenetik aurrera eskura daitezke Bizkaiko Foru Aldundiak kultur kontsumoa sustatzeko salgai jarri dituen Bizkaiko Kultur Txartelak.
Multimedia

2014-04-15  |  Kultura

"Pilota desafioa", Aiherrako ikasleen eskutik

Nafarroa Behereko Aiherrako eskola pribatu elebiduneko zenbait ikaslek egindako antzezlana. Pilotari zintzo eta gaiztoen arteko partida berezia...

2014-04-09  |  Kultura

Bertsofrikia

Gero Pentzauku Produxions taldeak 2014ko Bertsomovieda lehiaketarako aurkeztu zuen film laburra.

2014-04-04  |  Kultura

Iparra Hegoa - Errotuz zabaldu

Iparra-Hegoa urtero Seguran ospatzen den mugaz gaindiko aste kulturala da. Baina horrez gain, Euskal Herriko xoko guztietatikbildutako borondatezko lanetan oinarritzen den dinamika bat da, Euskal Herria batzeko dinamika, gure baitan ere baden muga hori gainditzeko indarrean. Honen guztiaren...

2014-04-01  |  Kultura

Paradisua lurpean

2014ko Bertsomovieda lehiaketaren irabazlea. Lander Garrok zuzendutako lana. Bertsoa eta ahotsa: Maddalen Arzallus Musika moldaketak: Iban Urizar Kameralaria: Ion Urkijo Edizioa eta postprodukzioa: Lander Garro Arktoreak: Jon Peli Etxeberria eta Ane Fernandez  

2014-03-21  |  Kultura

Soinuak soin - entzungarria, ikusgarri

Anton Mendizabal eskultorearen ibilbideari buruzko lana. Bereziki, Olivier Messiaenen musikaren interpretazioaren inguruan, 2008an Pariseko La Trinité elizan eginiko erakusketan oinarrituta.. [2008 - 23 min] Errealizazioa: Mikel Mendizabal Ekoizpena: Lehize Ekoizpenak...

2014-03-20  |  Kultura

Hiru Lak (Lizardi, Lauaxeta, Lete)

Koldo Mitxelena Kulturuneko 20. urteurrenaren harira antolatutako emanaldia. Antton Valverde eta Anjel Lertxundiren musika eta poesia errezitala.

2014-03-18  |  Kultura

Lloba ikuskizuna

"Lloba" euskal kulturaren sorkuntza eta berrinterpretazio laborategia da. Gaur egungo musikak, dantzak, marrazkiak, bideo eta beste teknologiak uztartzen ditu, euskal mitologia ikuspegi berri batekin ezagutzeko asmoz. Egilea: Baxter and Rojos

2014-03-14  |  Kultura

Jainko txiki eta jostalari hura

Kirmen Uribek, Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak eta Bingen Mendizabalek New Yorken egindako olerki eta musika bira du oinarri dokumentalak. Elkar Fundazioak sutatutako lana. [2014, 60 min] Zuzendaritza eta errealizazioa: Josu Venero Ekoizpena: Angel Valdes eta Leire Zugasti Argazki...

2014-03-10  |  Kultura

Txalaparta terapeutikoa

Umeen integrazioa bultzatzeko, Hendaiako Lanetik Egina eskolak antolatzen dituen txalaparta emanaldi bereziak. Bideoaren egileak: Baxter and Rojos

2014-03-06  |  Kultura

Marie Hirigoyen Bidart

Etnomusikologiaz egin dituen ikerketei buruz mintzo da Marie Bidart Hirigoyen. Bideoaren egilea: Baxter and Rojos

2014-03-05  |  Kultura

Sagarra bildu

“Sagarra Jo” dokumentalaren ardatz nagusiak deskribatzen dituen erreportajea. Sagar bilketaren antzera, dokumentazio, informazio eta elkarrizketak bildu dituzte Baxter And Rojos ekoizpen elkarteko kideek (Iban Rusiñol eta Nicolas Novion), Madonna eta Kalakan taldearen arteko...

2014-02-28  |  Kultura

Erretenak: Y belaunaldia eta kulturgintza

“Y belaunaldia” eta kulturgintza ardatz duen Erretenak dokumental laburra. Kepa Matxainek eta Ander Bolibarrek zuzendu dute Mondragon Unibertsitateko Sorguneak ikertegirako eta akaso 1980-2000 urteen artean jaiotako pertsonak talde gisa kontsideratzen dituen lehenbiziko...

2014-02-26  |  Kultura

Amets Arzallus eta Joanito Dorronsoro 'puntuka'

Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloa. Joanito Dorronsoro eta Amets Arzallusen solasaldia bertsolaritzaz, hizkuntzaz...

2014-02-19  |  Kultura

Maisha MC

Maisha MC. Rap kantaria, DJa, musika ekoizlea, irrati kolaboratzailea, zinean eta antzerkian lehen urratsak ematen hasi da. Artista multidisziplinarra da Maisha MC, Eneko Axpe fisikari barakaldarraren alter egoa. Egilea: Gaztezulo

2014-02-13  |  Kultura

Zergatik Wally? Emakumeen presentzia bertsolaritzan

18 urterekin gertatzen den fenomeno bitxia argitzea izan liteke erronka nagusia bertsolaritzan genero berdintasuna lortzeko: alegia, nerabezaroan neska gehienek zergatik uzten duten, edo zehatzago esanda, zergatik diren mutilak jarraitzen duten gehienak. Gidoia: Estitxu Eizagirre eta Miren...

2014-02-07  |  Kultura

Sinestesia: artea, mina eta sexua

Pertsona batzuei zentzumenak nahasten zaizkie. Sinestesiadunak dira. Zer esan nahi du horrek? Kanpotik estimulu bat jasotzen dutenean, horri dagokion zentzumenarekin jasotzeaz gain, beste zentzumen baten informazioarekin ere jasotzen dutela errealitatea. Zentzumen nahasketari sinestesia deitzen...

2014-02-06  |  Kultura

Literatura eta gerra

Julen Gabiriak koordinatu duen solasaldia. Josi Basterretxea EHUko irakaslea eta Gabriel Arestiren XXIX. ipuin lehiaketaren euskarazko sariaren irabazlea; Gotzon Barandiaran komunikatzailea eta Larrabetzu-Galdakaoko idazlea; eta Laura Mintegi euskal idazlea eta irakaslea. Mahai ingurua...

2014-01-31  |  Kultura

Bertsoaren aldagelan

Bertsolaritzaren inguruko hausnarketa egiten duen dokumentala. Iturria: eitb.tv

2014-01-29  |  Kultura

2014ko Bertso Eguna

2014ko urtarrilaren 25ean ospatu zen Donostiako Kursaalen 2014ko Bertso Eguna. "Azalera" lelopean, generoa izan zen gai nagusia. 12 bertsolarik kantatu zuten: Maialen Lujanbio, Nerea Elustondo, Amets Arzallus, Uxue Alberdi, Rosi Lazkano, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Maddi Ane...

2014-01-28  |  Kultura

Iru˝eko Katakrak gunea

Iruñeko Alde Zaharrean abiatu berri duten gune eta kultura egitasmo berriari buruzko bideo-erreportajea.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys