Donostiako Kursaalen hainbat hitzaldi izango dira ekainaren 6an eta 7an herritarren partaidetzaren inguruan. Hizlarien artean daude Theo Schiller, Demokrazia zuzenaren inguruan aditu garrantzitsuenetako bat, eta Marta Harnecker, Latinoamerikako esperientzia sozialak ikertzen eta zabaltzen lan handia egindakoa.
Otsailean hasi zuten Guantanamoko presoek gose greba, eta dagoeneko 100 egun daramatzate. Abokatuek diotenez, bertan dauden 166 presoetatik 102 gutxienez daude baraualdian. Horietatik 30 indarrez elikatzen dituzte hodien bidez, eta hiru ospitalean daude. Egoeraren aurkako mundu mailako protesta gero eta ozenagoa da.
AEBen Kubako Guantanamo basean gutxienez 21 preso daude gose greban duela zenbait egunetatik, uharteko zenbait hedabidek argitaratu dutenez. Tratu txar fisiko eta psikologikoak pairatzeagatik eta, batez ere, euren erlijio ezberdintasuna errespetatzen ez duten erasoengatik ari dira protestan.
Kubako Asanblada Nazionalak Raúl Castro presidente hautatu du hurrengo bost urtetarako. Adierazi duenez, kargua legealdiaren amaieran utziko du, 86 urte dituela. “Etorkizunera begira” urratsak eman ditu Castrok eta 52 urteko Miguel Díaz-Canel hautatu du lehen presidenteorde.
Euskaldunek Kubako independentzia gerretan izandako jokaeraz liburua argitaratu du Txalapartak: Patria y libertad. Los vascos y las guerras de independencia de Cuba (1868-1898). Benetan gomendagarria. Irakurlea segituan konturatuko da euskaldunak mundutarrak garela. Liburua hezurmamitzen duen aferatako bat esklabotza da. Ezin bestela izan XIX. mendeko Kubaz aritzean. Eta esklabotzaz aritzean, ezin Julian Zulueta (1814-1878) aipatu gabe utzi, “Ameriketako azken negrero handia”, Hugh Thomasen aburuz.
Mundu osoko hedabideetan zabaldu da Kubako gobernuak reggaetoia debekatuko duela. Baina egia al da? Cubainformacion.tv webgunearen bideo honek argi apur bat jartzen du gaiaren inguruan.
Mundua hondamenditik uste baino gertuago egon zela erakusten dute Kubako Misilen Krisiaren 50. urteurrenean argitaratu diren dokumentuek. John Fitzgerald Kennedyk prest zeukan irlaren inbasioa iragartzeko diskurtsoa, bere anaiaren artxiboko materialen arabera.
Elkarrizketa: Hartzea Lopez Arana
Baimen legalik gabeko ehunka irrati daude Hego eta Erdialdeko Amerikan. Irrati komunitarioak dira, "erresistentziaren ahotsak". Maia, garifuna edo gaztelania hizkuntzetan, herrien nortasunen eta aldaketa sozialaren bozgorailu dira. Batzuek Comunicador@s Populares por la Autonomia (COMPPA) elkartearen lankidetza jasotzen dute. Elkarte horretako kide dugu Tim Russo.
EZ ARGITARATU
Gauerdia baina minutu gutxi lehenago, Kubako agintari eta komunismoaren sinboloetako den Fidel Castro hil dela zabaltzen hasi da sarean. Oraindik zurrumurruak besterik ez dira, inongo ohar ofizialik ez baita helarazi.
Euskadi-Cuba elkarteko komunikabideen arduraduna da Jose Manzaneda. Joan den astean Kubako ekonomiaren zenbait alderdiz mintzatu zen, EHUren Udako Ikastaroen barruan, Bilbon antolatutako Irudiak deshazkunderako/Telebista, internet, zinea mintegiaren karietara. Hitzaldia eman baino egun batzuk lehenago eskaini zigun elkarrizketa hau.
Gotzaina da Kubako Holguin eskualdean. Erbesteratze politikoaren ondorio da, aitak atzerrira bidea hartu behar izan baitzuen Espainiako gerra inzibila eta gero. Bost anai-arrebaren artean, kubatar hazi zen, baina ez ditu saltzekoak aita-amak erakutsitakoak.
"Sozialismoa babestu, zaindu eta hobetu; eta ez inoiz utzi erregimen kapitalista itzultzea". Idei horien inguruan, sozialismoari uko egin gabe garapen ekonomikoa bermatzeko asmoz, 1959 iraultzatik emandako aldaketa sakonenak onartu ditu azken egunotan Habanan bildu den Kubako Alderdi Komunistaren VI. Kongresuak. Atzo Fidel Castro presidente ohia agertu zen ustekabean bilkuraren amaiera ekitaldian, eta txalo zaparrada beroa jaso zuen.
“…Zai, zoi, bele, arma, tiro, pum…”.
Gerrako haurra Habana itsasontzian sartu zuten 1937an, Espainiako Gerra Zibiletik ihesi. Errusian, Lehen Mundu Gerrak harrapatu zuen eta han Leningradeko (gaur egungo San Petersburgo) blokeo beldurgarria ezagutu zuen. 1961ean, Kubara heldu zen Barakaldoko haurra, bizi berri bat eginez Habanan.
Uruguaiko payadoreak, Kubako repentistak eta Euskal Herriko bertsolariak batera ariko dira Bilbon, Gasteizen, Gernikan, Donostian, Durangon eta Iruñean. Inprobisazioa dute guztiek ikur. Hilaren 29an egingo dira aurreneko bi emanaldiak: Gasteizko Bibat museoan Mariela Acevedo eta Gabriel...
Habana. Casa Blanca auzoa. San Carlos de La Cabaña gotorlekua, XVIII. mendeko eraikuntza. Parke historikoa, hainbat museo ditu barruan. Gaueko 9etan, tiro burrunba, “9etako kanoikada”, garai batean ordu horretan ixten zirelako hiriko ateak. Oroigarri bat... Haren beste alderdia ezagutu zuen Javier Arzuagak.
Udan bi milioi pasatxo turista izan da Kuban. Beste herri guztietan ez bezala, gehienak iritzi-emaile eta aditu bilakatu dira etxera itzulitakoan. Ez ikusitako paisaiaz eta patxada ederrean dastatutako gastronomiaz edo kulturaz. Egun batzuk hoteletik hondartzara igaro, malekoian buelta erdia eman, nahikoa izan dute gehienek Kubako sistema sakonki ezagutzeko, Kubak dituen gaitzak antzemateko, eta lau haizetara zabaltzeko. Behin etxera itzulita, berehala aurkitzen baitu bidaiari horrek Kubaz aldez aurretik hedatuta zeuden aurreiritziak argitaratzeko aukera emango diona.
Euskal Herritik Amerikara etorri ziren, zuzenean eta artzain. Zenbait, pilotaren bidetik sartu zen. Horixe da Inazio Olarreagaren kasua, Italiatik, Kubatik eta Miamitik barrena heldu baitzen Nevadara.
Petroliorik gabe, traktorerik gabe, ongarri kimikorik gabe, botikarik gabe, kasik ezer gabe... elikatu ote litezke herritarrak? Baietz erakusten diete Kubako baratze “organoponico” deituek, energi krisiaren baitan nola biziraun daitekeen ikasi nahi dutenei.
Ziento pare bat gazte estatubatuar Kuban ari dira medikuntza ikasten. La Habanako gobernuak horretaz egin lezakeen propagandaz haratago, haruntza familia medikuntza ikastera joandakoen hautuak herrialde aberatsetan osasungintzak hartutako bidearen mugak azaltzeko balio du.
Kuba laudatzeko garai...
Zeresan ugari eman dute duela gutxi Kuba eta homosexualitatearen inguruan ETBko Pásalo telesaioan emandako iritziek. Kubak pairatzen duen manipulazio informatiboaren beste atal bat baino ez da. Halakoak salatzen hogei urte beteko ditu aurten Euskadi-Kuba elkarteak. Elkarteko Jose Manzanedarekin mintzatu gara.
Rafa Egiguren ::Chevrolet tropikala
Susa
orrialdeak ::218
prezioa ::15€
Granma eta Juventud Rebelde egunkarietan plazaratutako gutunaren bidez eman du bere erabakiaren berri Fidel Castro Kubako presidenteak. Kargua uzteko arrazoiez mintzatzean, osasun arazoei egin die erreferentzia Castrok: "Traizioa egingo nioke nire kontzientziari mugikortasuna eta dena ematea...
Kubako lurra lehen aldiz zapaltzean, bertan aurretik izana zarenaren sentsazioa duzu. Bertako jendearen gertutasunak argi uzten du Kuba turismora bideratutako lursail arrunt bat baino gehiago dela. Aireportutik Habanarako bidean, Kubako negu goxoak ongi etorria ematen dizu. Aireak, Karibeko usain...
Raul Carmona, Kubako Batzar Nazionaleko diputatuari elkarrizketa
"Herriak gure sistema sostengatzen du"
Raul Carmona, Kubako Batzar Nazionaleko diputatua
Aitona bilbotarra zuen Raul Carmona diputatu kubatarra Cienfuegos herrialdean dagoen nekazari kontingente baten arduradun nagusia dugu....