Zientzian indar hartuz doan ildoaren arabera, izenburuko galderaren erantzuna hau litzateke: “Bizi gaitezkeen bakarrean”. Edo bestela esanda: “Naturaren ezaugarriek gu hemen egoteko propio sortuak dirudite”. Sostengatu daiteke halako baieztapen bat irizpide zientifiko hutsekin? Itxuraz bai, baina ez eztabaida latza sortu gabe.