Emarock Elkarteak eta Irola Irratiak rock gau berezia antolatu dute maiatzak 18rako, larunbata, Bilboko Izarbeltz Ateneoan. Afixak iragartzen duenez, 18:30ean zabalduko dituzte ateak, eta hasteko eta behin, Emarock dokumentala proiektatuko da emanaldi akustikoaz lagunduta. Zortzietatik aurrera, Humus, Gaur ez, Endemaño, Las Tuerkas eta Dj Lucy Ramone taldeek kontzertua eskainiko dute.
Gauza polita antolatzen ari dira Saran duela zenbait urtetik: laugarren edizioa zuen Usopop jaialdiak joan den larunbatean. Jarraian han entzundako kontzertuen kronika.
Gabriel Arestiri eskainitako ikuskizun zaharberritua aurkeztu zuen Oskorri musika taldeak otsailaren 22an Tolosan. Lehen emanaldia izan zen, Udalak antolatuta eta Kilometroak 13ren babespean egina (nabaritu zen sarrera salmentan), egun batzuk lehenago Donostiako Victoria Eugenia clubean...
Les vêpres siciliennes (Bezpera siziliarrak), Verdi. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.
Zuzendaria: John Mauceri. Bilboko Opera Korua. Zuzendaria: Boris Dujin. Bakarlariak: Lianna Haroutounian, Gregory Kunde, Vladimir Stoyanov eta Dmitry Ulyanov. Eszena Zuzendaria: Davide...
Goiz burrundatsua Bilboko Kafe Antzokian. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak hamaiketakoa egiten ari dira eta kafe-makina jo eta su ari da lanean. Ikasle batek “Bi ebaki, pintxoa eta zukua” egin dio eskaera, euskaraz, barraren atzean dagoen zerbitzariari. Orain dela 17 urte,...
Euskal kultura zer den eta nola transmititu edo “geroratu” behar dugun da kezka unibertsitate masterretan, kulturgintzan… Aski da Beltranen kontzertu bakarra entzutea edo orain Herri Musikaren Txokoan ematen dituen eskolak jasotzea teoriak eta galderak praktikan gaindituta ikusteko. Beraz, agian benetako kezka behar luke Beltranek bizi osoan hain azertu handiz egin duena nola jaso, beste eremuetara nola zabaldu eta geroratu behar den.
40. urteurrena ospatzen ari dira Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak aurten eta asteartean kontzertua eskainiko dute Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin (EOS) batera. Easo-txiki eta Araotz-txiki abesbatzek ere parte hartuko dute arratsaldeko 19:00etan hasiko den kontzertuan.
Fermin Muguruzak zuzenekoa eskainiko du gaur Donostian Piraten 10. urteurrena dela eta. Kontzertua arratsaldeko 16:00etatik aurrera izango da kaian, Piraten Abordaia abiatu aurretik.
Donostikluba jaialdia urriaren 4ean, 5ean eta 6ean ospatuko da. Egiako Kultur Etxeko Gasteszenako terrazan azaldu zuten atzo arduradunek zazpigarren edizioaren egitaraua. Antolatzaileen arabera nahiz eta krisi garaia izan aurtengo edizioa "osoena" eta "beteena" izango da.
Errobiko Festibalaren 17. edizioa ospatuko da gaurtik igandera, Ama lurrretik hiri pastoralera... Hiri pastoral baten bideetan lelopean. Euskal Herriko, Bretainiako eta bereziki Afrikako artisten parte hartzea nabarmendu dute antolatzaileek. Gaur, esaterako, Chrysogone Diangouaya Kongoko dantzaria izango da Itsasun.
Jendetzak eta problema teknikoek itsusitu egin zuten BBK Live jaialdiko lehenengo jardunaldia.
Belako mungiarrekin hasi genuen ibilbidea. Ez genuen asko espero nozitu zituzten argindar etenak eta soinu arazoak gauaren bukaeran kontzertu nagusian ere errepikatuko zirela.
Delirium T. Band izenarekin, Delirium Tremens eta Lekeitioko Musika Bandak kontzertua eskainiko dute ostiral honetan herriko plazan, 23:00etan hasita. Promozio bideo hau egin dute.
Hamaikagarren edizioa da gaur abiatuko den Azkena Rock jaialdia eta nazioarteko hainbat talde klasiko etorriko dira Gasteizera: Twisted Sister, Ozzy Osbourne & Friends, Lynyrd Skynyrd, Status Quo, Blue Oyster Cult, Black Label Society, The Darkness eta Gun.
Hilaren 11n, 12an eta 13an egingo da Olatu Talka ekimenaren hirugarren edizioa, Donostiak 2016ko kultur hiriburuaren izendapena ofizialki jasoko duen egunaren bueltan. Egitaraua Ostiralive egitasmoak irekiko du: doako 80 kontzertu eskainiko dituzte talde amateurrek Donostian eta inguruko herrietan.
Euskal Herria Zuzenean jaialdiko lehen taldeak jakinarazi dituzte antolatzaileek: Public Enemy, Bebe, Sepultura, Esne Beltza eta The Bloody Beetroots. Jaialdia ekainaren 29tik uztailaren 1era izango da Heletan, Nafarroa Beherean. Sarrerak jarri dituzte salgai eta hiru eguneko bonoa 41 euroan eskura daiteke.
Fitxa: Tolosako Orfeoia. Concerto Orkestra. Zuzendaria: Igancio Ruiz de Alegria. Tolosako Eskolania. Zuzendaria: Jose Ramon Arteta. Bakarlariak: Mayca Teba (sopranoa), Marifé Nogales (kontraltoa), Iker Casares (tenorra), eta Jose Bernardo Alvarez (baxua). Egitarua: Mozarten Koroatze Meza, eta gabonetako kantak. Lekua: Tolosako Leidor Antzokia. Data: Abenduaren 17a.
Xabier Letek 1999ko irailean Errenterian (Gipuzkoa) eskaini zuen azken kontzertua CD bikoitzean jarriko du abenduaren 4an salgai A&M Kultur Promotorak: Xabier Lete zuzenean. Hogeita bat kantu bildu dituzte orotara, horietatik hamaika sekula grabatu eta diskoan jaso gabeak. Tartean dago ARGIAk entzungai jartzen dizuen kantu hau: Jardin bat zuretzat.
"Nik konposatutako lehen soinu banda "Tasio" izan zen, 1984an. Baina ordurako, nire lehen sinfonia idatzia nuen. Sekula ez diot kontzertuetarako musika konposatzeari utzi. (...) Eskuz idatzi izan dut beti eta horretan darrait. Ez dut ordenagailurik behar idazteko. Idazten dudan...
Kongoko Errepublika Demokratikoan dagoen Lubumbashi herriko Picha kultur-zentroarentzat dirua biltzea da Karibu ("ongi etorri", swahilieraz) ekimenaren helburua. Hala, Euskal Herriko artista ezagun ugarik kontzertua eskainiko du ostegun honetan, BBK aretoan, arratsaldeko 20:30etik...
Aurtengoan ere, euskarazko kontzertuen "Kantu eta hitza" zikloa antolatu du Iruñeko Udalak. Sei kontzertuk osatuko dute programazioa, ostegunero 20:30etan denak, Erraldoien Txokoan (Deskalzos kalea, 72). Gaur izanen da lehenbiziko emalandia, Mixel Ducau eta Caroline Phillipsek...
Reggearen erregea hil zela 30 urte igaro direla-eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte Zarautzen (Gipuzkoa) Jamaikako musikariaren omenez. Gaur, Josetxo Mintegi Doctor Deslai taldeko abeslaria arituko da Bob Marleyren mitoen inguruan, 19:30ean Marea Gora tabernan; Mintegik Marleyren biografia...
Salaketak, adostutako ordutegiak eta murrizketak dira Donostiako tabernek gaur egun duten egoera egokien azaltzen duten hitzak. Donostia 2016an Europako Kultura Hiriburu izateko lehian dabilen garai honetan, zuzeneko kontzertuak murriztuz doaz.
Salaketak, adostutako ordutegiak eta murrizketak dira Donostiako tabernek gaur egun duten egoera egokien azaltzen duten hitzak. Donostia 2016an Europako Kultura Hiriburu izateko lehian dabilen garai honetan, zuzeneko kontzertuak murriztuz doaz.
Hiru kantari gogoan izenburupean Imanol Larzabal, Mikel Laboa eta Xabier Leteren kontzertuak emango dituzte ETB-1n. Hurrenez hurren, ostegunean (hilak 21), igandean (hilak 27) eta astelehenean (hilak 28) egingo dituzte emankizunak, 22:00etan hasita. Sautrela literatur saioko taldeak osatu ditu hiru...
Fitxa: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Andrey Boreyko. Bakarlaria: Branford Marsalis (saxofoia). Egitarua: Dvorák, Glazunov, Schulhoff eta Ravelen obrak. Lekua: Bilboko Euskalduna Jauregia. Data: apirilaren 16a.
Uztailaren 21etik 25era izango da aurtengo Donostiako Jazzaldia. Ohi bezala, Trinitate Plazan eta Kursaalean egingo dira kontzertu gehienak, baina ez guztiak; horietako zenbait San Telmo museo eraberrituan egingo direla jakinarazi baitzuten atzoko aurkezpenean. Besteak beste, Jan Garbare & The...
60ko hamarkada amaieratik 80ko hasierara bitartean ezagun egin ziren kantuak protagonista izango dira larunbat honetan, Kursaalen, Euskal Herriko lur maitea kontzertuan (iaz kaleraturiko izen bereko diskoan oinarritua). Emanaldian ondorengo artistek hartuko dute parte: Naia Robles, Erramun...
Kontzertua eskainiko du Benito Lertxundik azaroaren 28an, igandean, Urruñan, bertako ikastolaren eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren alde. Hazia elkarteak eta Goierriko ikastolek antolatu dute urtero moduan kontzertua. Itsas Ulu Zolia bere azken laneko kantuak joko ditu gehienbat. Hazia elkartetik azpimarratu nahi izan dute Lertxundik ez dituela urtean kontzertu asko ematen eta Ipar Euskal Herrian aurten emango duen bakarra izango dela. Sarrera 11 euro izango da aldez aurretik eta bertan 15.
Diru-laguntza publikoetan Seaskak jasan duen beherakada dela-eta, Urruñako Udalak konpromisoa hartu du herriko ikastolari urtero 25.000 euro emateko, datozen hamar urtetan. Gaiarekin lotuta, aste honetako gai nagusia ARGIAN: Seaska: Burua altxa berritan dator estualdia.
Bihar egingo da Sustraiez Blai jaialdia Ordiziako (Gipuzkoa) plazan. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango da zer ikusi eta entzun. Kontzertu nagusia (doakoa da) 21:00etan hasiko da. Madagaskarren jaiotako Kilema abeslari eta musikagilea, La Troba Kung-Fú, Dilshad eta Luis Camino izango...
Kepa Junkera eta Melonius Quartet-ek hasiera emango die gaur arratsaldeko 20:00etan Barakaldoko euskal musika zikloari. Bien artean grabatutako Fandango diskoa izango da gaurko protagonista. Maddi Oihenart abeslariak eta Juantxo Zeberio piano jotzaileak jarraituko dute zikloarekin azaroaren...
Multimedia
1993ko maiatzan zentsuraren kapitulu berri bat ikusgai izan genuen Rodríguez Galindo Koronelak, Guardia Zibilaren 513. Komandantziaren buruak, Negu Gorriak taldea demandatu zuenean “ohoreari kalte egin eta izen ona iraitzeagatik”. Prozesua 2000. urtean bukatu egin zen...
Amaia Lasaren olerkiak eta Esther Barandiaran pianoan. 2009ko otsailaren hamarrean Koldo Mitxelena Kulturunean grabatua, Kabigorri Ateneoarekin lankidetzan
"Iparraldeko talendu berrien gaualdia" Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal kultur erakundeak antolatu Iparraldea Bertan zikloaren karietara 2012ko martxoaren 15ean egindako kontzertua.
BEGIZ BEGI : Begiz Begi taldea, Patxi Amulet (ahotsak eta gitarra) eta Xabi Etcheverry...
Xabier Leteren omenez Euskal Herri osoan egiten ari diren "Sortuko dira besteak" emanaldiari buruz GipuzkoaKulturak egindako erreportaje zabala. Bertan Arrasaten egindako kontzertueko irudiak eta musikarekin batera (bertan Petti, Eñaut Elorrieta, Alex Sardui, Mikel Urdangarin,...
[12-03-02] Euskal kultur erakundeak proposatu eta Koldo Mitxelenak antolatu Iparraldea Bertan ekimenaren 2012ko edizioaren baitan burutu zen kontzertu.
Philippe de Ezcurra. Eskusoinuan urrezko medaila lortu zuen 1996an eta Baionako Kontserbatorioaren musikagile gisa ere sariztatua izan da...
Arnaldo Askatu, Politika Askatu herri ekimenak 2011ko urriaren 27an antolatu zuen kontzertu akustikoa. 11 euskal musikarik parte hartu Arnaldo Otegiren aldeko kontzertu honetan: Ion Gurrutxaga, Napoka Iria, Oreka TX, Asier Serrano, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Kerobia, Zea Mays, Ken 7, Esne...
Josu Aranbarri Aramaio Piztiak taldeko baxu-jotzaile eta abeslariaren "PIZTIAKen Gabeko Kalapitxixak" izenburuko erakusketa Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran ikusgai zegoela profitatuz, kontzertua eskeini zuen Piztiak talde ondarrutarrak.
Emanaldian, "Gabeko...
Azaroaren 19 ilunabarrean Donostiako Victoria Eugenian bildutako ARGIAzaleek, agintari politikoek eta musika-maitaleek kontzertu eder baten oparia jaso zuten. Garai, kontzeptu eta kolore oso ezberdineko musikak entzun ziren ARGIAren 90. urteurrenaren aitzakian josiak, musika hutsak berez dakarren...
Baionako Willis Drummond taldeak izen bereko bigarren lana kaleratu du. Gasteizen eskaini zuten kontzertuaren aurretik elkarrizketatu genituen beren musikaz, filosofiaz eta Bidasoako mugak duen eraginaz mintzatzeko.