Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Kolonbiako enberak euren hizkuntza idazten hasi dira

2013-02-10

Amaia Ugalde

Kolonbiako toki askotan elkarte indigenek hartu dute euren eskolen kudeaketa. Chocón, Enbera herriko Orewa elkarteak enberera idatzi eta eskolan erakusteko bidea hasi du. Alfabetoa, hiztegia eta eskolarako materialak sortzen hasi dira.

FARCek eta Kolonbiako Gobernuak elkarrizketak berrabiarazi dituzte, akordioa lortzeko bide luzea dagoela jakitun

2012-12-06

Jon Torner Zabala

FARCen eta Kolonbiako Gobernuaren arteko bake elkarrizketen bigarren fasea hasi da Kuban, astebeteko etenaren ostean. Bi aldeek adierazi dute bake akordioa lortzeko bide luzea dagoela egiteke, baina Juan Manuel Santos presidenteak esan du bakea hilabeteetako kontuan lortu behar dela, eta ez urteetan. Beranduenera ere 2013ko azarorako heldu beharko lirateke adostasun batera herrialdeko agintariaren arabera.

Kolonbiako armadak FARCeko hainbat kide hil arren, elkarrizketek aurrera darraite

2012-12-03

Josu Urtubia

Kolonbiako armadak FARCeko 20 kide baino gehiago hil ditu herrialdeko hedabideek diotenez. Hildakoen artean legoke “Guillermo Pequeño” ezizenez ezaguna den gerrillako buruzagia, 25 urtez FARCeko kide izandakoa. Ostegunean amaitu zen Kuban Kolonbiako gobernuaren eta FARCen arteko bake elkarrizketen lehen fasea eta asteazkenean helduko diote berriz elkarrizketari.

FARC-ek alde bakarreko su-etena iragarri du "negoziazioak erraztu asmoz"

2012-11-20

FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak atzo iragarri zuenez, gaur gauerditik urtarrilaren 20ra arte alde bakarreko su-etena mantenduko du eta ez du ekintza militarrik gauzatuko. Kolonbiako Gobernuarekin dituen negoziazioak erraztu nahi ditu talde armatuak, bi aldeek atzo bertan ekin baitzieten berriz ere Bakerako Elkarrizketei, Habanan, ia 50 urte iraun dituen gatazkari amaiera eman asmoz.

Bakeak zein zapore?

2012-11-04

Hartzea Lopez Arana

Urriaren 17an Oslon publikoki abiatu hizketek itxaropen franko piztu dute Kolonbian, baita nazioartean ere. Aitzitik, mugimendu herrikoietako ordezkariek mende erdiko gerla apropos amaitzeko aterabide integralak igurikatzen dituzte.

"Gizakia zer den ikusteko aparteko laborategia duzu Kolonbia"

Gasteizkoa aita, zarauztarra ama, Parisen jaioa bera, kolonbiar hiritarra... Kolonbiako hizkuntzetan espezialista zailduena euskalduna dugu.

FARCek eta Kolonbiako Gobernuak bake elkarrizketak abiatzea adostu dute

Kolonbiako presidente Juan Manuel Santosek bart baieztatu du bere Gobernuaren eta FARC-en artean sekretuan egin dituzten hurbilketen ostean, gatazka armatua amaitzeko saioa egingo dutela. Gobernuaren egoitzatik eta herrialdeko telebista nazionalaren bidez emandako adierazpenean esan du bost hamarkadaz luzatu den gerrari amaiera eman nahi diotela.

"Gure senideak nork eta nola hil zituzten jakin nahi dugu"

2012-07-08

Irantzu Pastor

2005eko maiatzaren 1eko manifestazioan, Bogotako kaleetan polizia nazionalak Yuri Neiraren seme bakarra hil zuen 15 urte zituenean. Nicolas gaztea asmatikoa zen eta lurrera erori zen, poliziak jaurtitako gasek itota. Segidan, zortzi uniformatuk buruan kolpatu zuten, heriotza eraginez. Ordutik, asteko zazpi egunak giza eskubideen defentsari eskaintzen dizkio Neirak.

Andoni Esparza hil da

Andoni Esparza hil zen joan den ekainaren 1ean. Kooperatibaren bidea urratu zuen Elorrion orain dela 50 urte. Gazte bizargabeko, Funcor kooperatiba sortu zuen soldadutzatik etorri berri. Garai berean, ondoko ibarrean Arrasateko esperientzia abiarazi zuen Jose Maria Arizmendiarrietak. Arrasateko kooperatibak. Lan Kide Aurrezkia. Aseguru-zerbitzua. Batean jardun zuten aldi batean. Gero, etena. Sesioa eta liskarra. Arrasatek erabat ukatu zuen Andoni Esparza. Miel Anjel Elustondok elkarrizketa egin zion 2006an. "Abertzale larregi dago hemen!" titularra bota zion.

Kolonbiako Gobernuak eta medioek gatazka distortsionatzen dute, FARCek bahituta izandako kazetariaren arabera

FARC-ek giza laguntza ematen duen talde bati entregatu ostean, bahituta izan duten Romé Langlois kazetari frantziarrak gertatutakoari buruz hitz egin du. Bere hitzetan, Kolonbiako Gobernuak eta zenbait hedabidek herrialdeak orain 40 urtetik bizi duen gatazkaren "irudi distortsionatuak saltzen dituzte".

FARC-ek bahituta zituen hamar polizia eta militar askatu ditu

FARC Kolonbiako indar armatu iraultzailearen esku zeuden azken militar eta poliziak aske utzi dituzte bart. Bost ordu iraun duen operazioaren balorazio positiboa egin du Maria Cristina Rivera Nazioarteko Gurutze Gorriko Batzordeko ordezkariak.

FARC-ek ez duela bahiketa gehiago egingo iragarri du

Kolonbiako FARC taldeak ez duela bahiketa gehiago egingo eta orain arte bahituta dituzten hamar militar eta polizia aske utziko dituela iragarri du komunikatu baten bitartez. FARCeko webgunearen bitartez zabaldutako iragarpenaren harira Juan Manuel Santos, Kolonbiako Gobernuko presidenteak bahiketak egiteari uztea pauso garrantzitsutzat jo du hala ere, pauso hori ez dela nahikoa esan du. 

FARC-ek desmobilizazioari uko egin eta "konponbide politikoaren bila" jarraituko du

FARC gerrilla kolonbiarra ez da desmobilizatuko. Atzo igorritako ohar batean, Kolonbiako gobernuak egindako armak uzteko eskaerari uko egin eta "konponbide politkoaren bila" jarraituko dutela adierazi zuten. Era berean, Alfonso Cano taldeko buruaren heriotza baieztatu zuten.

Kolonbia Handia zergatik ez?

Cúcuta (egungo Kolonbia), 1821eko urriaren 3a. Goizeko 11etan, Simon Bolibar elizako bilera aretoan sartu zen. Kongresuko presidentearen alboan jarri zen, eta Kolonbia Handiko Errepublikako presidente karguaren zina egin zuen. Kolonbia Handiak egungo Kolonbia, Venezuela, Ekuador eta...

"Armadak argi du nola jokatu gerrillari bat ikustean: erail eta desagerrarazi"

2010-06-27

Irantzu Pastor

Kolonbiak ia 50 urte daramatza gatazka armatu bizian, eta urte hauetan guztietan zifra kezkagarriak utzi ditu: lau milioi barne desplazatu, 550.000 errefuxiatu, 90.000 hildako eta 7.000 preso politiko. Comité de Solidaridad con los Presos Políticos (Preso Politikoekin Elkartasun Batzordea) taldeko Tolima eskualdeko koordinatzailea da Isabel Cristina Pardo.
Multimedia

2012-01-27  |  Kolonbia

Kolonbiako ikasleek pribatizazioari aurre

Kolonbian ikasle mugimendu bateratuak Gobernuak hezkuntzaren pribatizazio prozesua geldiaraztea lortu du mobilizazio eta greben bitartez.

2012-01-25  |  Kolonbia

Kolonbiako ikasleek pribatizazioa gailendu dute

Kolonbian ikasle mugimendu bateratuak Gobernuak hezkuntzaren pribatizazio prozesua geldiaraztea lortu du mobilizazio eta greben bitartez. Irantzu Pastor kazetariaren kronika eta argazkiekin osaturiko diaporama, Bogotatik.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys