Koldo Izagirrek hitzak eta David Azurzak musika. Gure etxean sartu den lehen opera, belarriak zabaltzeko luxuzkoa. Dena gustu finez egina. Altzoko Haundiaren bizimodua bera abenturaz josia dago, eta Izagirrek bizimodu haren gogorra zorrotz azaltzen digu, umore gazi-gozoz eta beti xamurtasunez.
“Laguna hausten den hilobiak leher egiteraino zurruta kantua egin litekeen mahaia izan behar luke, zer axola plastikozko lore zikin hauek dardaraka ontzi jausi zartatuaren lepoan, zer axola gure mozkorraldiaren puskailak aldare profanatu batean, zer axola du, bizitza hau ez da...
Koldo Izagirre ::Euzkadi merezi zuten
Susa
orrialdeak ::104
prezioa ::15€
Urtarrilaren 29an, 18:30ean, hitzaldia eskainiko du Koldo Izagirrek Hernaniko Milagrosa kaperan, euskal prentsaren historiaz. Argiaren 90. urteurrenaren kariaz, eta Hernaniko Kronikaren laguntzarekin antolatutako ekitaldia izango da. Aurretik Izagirrerekin hitz egin dugu; gaiak ugari, erantzunak askotarikoak. Egungo prentsa “neutroa” dela uste du, “geza”. Zenbat gatz bota, eta nola? Ez dago errezeta magikorik ondorengo lerroetan. Osagai batzuk, bai.
I
Zein ote da irtenbidea?
Txoriak hil
ala estatua guztiak kendu?
Txorien zirina
estatuen gainean
ez da txori-kaka.
Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak Jon Alonsoren Erretzaileen eremua eta Koldo Izagirreren Rimmel lanak saritu ditu aurten, euskarazko narratibaren eta poesiaren alorreko Kritika Sariekin, hurrenez hurren. Koldo Izagirrek ordea, uko egin dio sariari. Idazlearen ustez, "Euskadi Saria...
Jon Alonsoren Erretzaileen eremua eta Koldo Izagirreren Rimmel lanak jaso dituzte 2007ko Espainiako Kritikaren Sariak, narratibaren eta poesiaren alorrean, hurrenez hurren. Katalanezko literaturan Eduard Marquezen La decisió de Brandes eleberria eta Ponc Ponsen Nura poesia bilduma...
Pasa den apirilaren 4an, Teilatuko lizarra kantu liburua aurkezteko Koldo Izagirrek errezitala eskaini zuen Donostiako Tabako Fabrikan. Orain, Susa argitaletxeak errezitaldiaren audio artxiboak sarean jarri ditu, ondorengo bi web gune hauetan: www.susa-literatura.com eta www.armiarma.com. Izagirrek...
Pasaiako herritik dator notizia, zezen bat izan dela jenioz bizia...» abesten du Mikel Laboak. Zezena Pablo Picassok Guernica koadroan margotua izan liteke, Gernika berriz, Sua nahi, Mr. Churchill? -eta Basques' Harbour-eko beste kontu asko- ipuin liburuko herri suntsitua, Andoni Olaberen soinuez iradokia. Gerra Zibila nahiz II. Mundu Gerrako pasadizoak biziberritzera hurbildu gara Koldo Izagirre (1953, Altza-Pasaia) idazlearengana, Pasaiako badiara, Antxoko Sanfermin jaien bezperan. Pasaian nahiz Harbouren -fikziozko mundua- solastatu gara idazlearekin. Iraganeko jende xehearen kuraia gogoan zein erresistentziaren ederra menturan, egungo Altza auzoko zein Jaizkibel magaleko portu berriko teilatuetan Teilatuko lizarra poemaren sinbologia ernaberrituko den esperantzan. «Herriak ez du agian galdu iparra, idazleak eskaini baitizkigu barku bete berba eta non paratu lizarra» entzuten dugu engoitik karrika kantoietan.
Koldo Izagirrek 1974tik 2006ra idatzitako kantu hitzek osatu dute Teilatuko lizarra liburua. 53 kantu bildu ditu orotara, Susa argitaletxeak kaleratu duen lanean. Batzuk aurretik argitaratuak; beste batzuk lehen aldiz plazaratuko dira orain. Izagirrek gaur (4) aurkeztuko du azken lana, Donostian...
Galarretan ezin dizkiozu hilerriari hiru itzuli egin, atzera eraginen dizun argi berde bat azalduko zaizu. Ataunen hildakoren bat.
Ataun? Galarreta?
Non daude leku horiek ordea?
Euskaldunok "ziutatean" bizi gara aspaldion, egia enpirikoak ustekeria lurperatu duen karrikartean,...
Ez dago arranparik, baina badaukazu kadira elektriko bat. Ez dut martxan ikusi hilabeteon. Alabaina, atso-agure mordoa eskaileretan izuturik, makilak eta makuluak ahal nolaka tinkatuz mailaz maila, jendearen emanak ez ote dituen lur jo araziko. Bisitari asko ibiltzen baita sartu-irten...
Buruaz beste egitea zer den, alegia, esamolde lazgarri horrek zertan duen sorrera eta funtsean zer adierazi nahi duen, Hondarribian ikasi dugu oraindik orain: Jokin Z. ez zen izaten ahal nahi ez zuen hura, ez zen izaten ahal bestek izatera kondenatu zuten hura -kakatia, salataria-ű eta horregatik...
Oraindik luze gabe, malgutasun soziala kaltegarria zela uste nuen nik. Badakizue "malgutasun soziala" enpresari jendaila horren ideologoek asmatutako hitz-ordeko bat dela, "kaleratze librea" edo "jendea langabeziara botatzea" ez esatearren. Halatan, egonkortasuna hobesten nuen nik sozial arloan....
Koldo Izagirre idazleari elkarrizketa.
LAUGARREN POESIA LIBURUA ARGITARATU DU SUSA-REKIN HAMAR URTEKO PARENTESIA IRAKURTZEN IGARO ONDOREN
Koldo Izagirre: " 'Balizko Erroten Erresuma' literaturtasunaren bindikapena izatea nahi nuke"
Bere narratibazko lanak dira gogoan gertukoen...
Koldo Izagirre idazleari elkarrizketa
Koldo Izagirre: "Ironia Gero Eta Gehiago Praktikatu Beharreko Arma Da"
Koldo Izagirre pasaitar idazleak badu bere historiatxoan hainbat literatur lan argitaraturik.
Azkena, duela hiru bat urte argitaratutako "Euzkadi merezi zuten" nobela. Oraingoan,...
Koldo Izagirreren lehen nobela dela eta solasean
"Euzkadi merezi zuten" komedia triste bat da»
"Euzkadi merezi zuten" da Koldo Izagirreren lehen nobela kaleratu berriaren izena. Hau bere lehen nobela izanagatik ere Koldo Izagirre ezaguna da euskal literaturaren munduan. Eskuartean hartu dugu,...